BEGEL

2018/02/19

Txanogorritxo eta Otso Beltxu

Iazko Liburu asterako aukeratutako gai monografikoa izan zen Txanogorritxo.

Ipuin klasiko gehienak bezela ahozko herri tradiziotik hartutakoa, Txanogorritxo izango da ezagunena eta baita enigmatikoena ere. Etnografo, psikoanalista, semiologo, antropólogo, sikologo…, guztiek astindu dute ipuina lau kantoitatik: neska jazartzen duen otsoa, ihes egiteko erabilitako sinboloz betetako basoa eta Txanogorritxoren pertsonai anbiguo bera izan dira aztergai.
Ipuinak idatzian jasotzerakoan  aldaera asko izaten dituzte eta horietako asko bildu genituen erakusketan elkarren arteko konparaketa eginez.
TTarttalok argitaratutako Txanogorritxu eta Otso Beltxuren antzezpena egin digute 5. mailako boskote jator honek, Nahia, Naroa, June, Dune eta Leire.
Bertsio berezi honetan ikasleek topiko batzuk gainditu eta Kukuxumusuren irudi alaiez gozatzeko aukera izango dute. Liburu originala, ausarta, koloretsua eta dibertigarria.
Otsoa ehiztariarekin beldurturik basoan ezkutatzen da eta basoan galduta zebilen Txanogorritxu, amatxiren etxeraino hurbiltzen du. Amatxi ez dago gaixo, kalera irtena da eta ehiztaria Txistu txakurrarekin otsoa akabatu nahirik sartzen da etxera. Eskerrak garaiz etortzen den amatxi eta gauzak bere lekuan jartzen dituen.
Eskerrak Leireri ere, prestatutako bizkotxo ederragatik. Iniziatiba eta borondatea, Leire!!! Jarrai horrela!


                                                       
    
 



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina