BEGEL

2017/12/18

Olentzero maitea

Donostiako Koldo Mitxelena eskola publikoko Guraso Elkarteak eginiko gutuna dakargu oraingoan:

Olentzero maitea,

Aurten oso zintzoak izan gara, beno, bihurrikeriren bat edo beste ere egin dugu... .
Eskutitz berezi hau idazten dizugu gure hezkuntzari begira guztiz garrantzitsuak diren gauzatxo batzuk eskatzen (ez dugu opari hitza
erabiltzen hezkuntza gure eskubidea delako):

1.- Gure irakaslea gaixotzen bada ordezkoa nahiko genuke lehenengo
egunetik, horrela gure ikasketen martxa ez da hainbeste etengo.

2.- Ikastetxeetako irakasleak egonkortzea nahiko genuke,horrela, ez
genuke urtero irakasle berrietara ohitu beharko.


3.- Gogoan dugu ze ondo geunden gure ikastetxeko liburutegian liburuzaina genuenean: liburu maileguak izaten genituen, liburuak irakurtzen zizkigun, eguerditan liburutegian goxo-goxo egoten ginen....Berriro liburuzaina edukitzea gustatuko litzaiguke, irakurketa oso garrantzitsua dela esaten dute denek!... 
                                                                                                            (Osorik irakurtzeko +)

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina