BEGEL

2017/12/06

NAHIKARI GABILONDO


Gure irratsaioko pertsonaia nagusia izan dugu Nahikari. Oraintxe aritu baita Euskal Herriko Txapelketa Nagusian, Finalaurrekotaraino iritsita.

1978an  Zarautzen jaioa. Ikasketaz erizaina eta lanbidez itzultzailea. 5.Dko ikasle talde batek prestatu du elkarrizketa:


1. Lehenengo eta behin, lanbidez itzultzailea zara. Zer egiten da itzultzaile lanean?
Hizkuntza batetik bestera pasa behar da testua; nik gazteleraz edo
ingeleraz idatzita daudenak, inoiz frantsesez ere bai, euskarara pasatzen ditut.

2- Goazen bertsolaritzara, zenbat txapelketetan hartu izan duzu parte?
Ez dut kontuan eraman. Gipuzkoako Txapelketa batzuk, Txapelketa Nagusiak bi. 14rekin hasi nintzen eta bai...askotan.

11 urterekin hasi zen,  6. mailan zebilela, Zarauzko Etxebeltz bertso-eskolan. Gelara etorri zitzaizkien proposatzen eskola orduz kanpo, aukera zutela bertsotan aritzeko eta asko erakarri omen zuen. Oso lagunarte polita sortu zutela gainera. Orduztik 25 urte pasa dira.
Hasi kantatzen eta 5. hilabetera Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen. 14 urte zituela ekin zion bat-bateko bertsogintzari.

Sariketa askotan irabazle, baita Bertso-paper lehiaketa eta Gipuzkoako Txapelketa Nagusian eta Euskal Herrikoan ere parte hartu du


3. Norengandik ikasi zenuen inprobisatzen?
Inprobisatu egin egiten da. Baina erakutsi eta tresnak eman bai, Pello Esnalekin hasi nintzen. Baita Rosa Lertxundirekin ere. Orain ere, Txapelketarako Pello Esnalekin aritu gara entrenatzen.


4. Zein txapelketetan esan zenuen irabazi egingo zenuela eta gero ez zen hain ondo atera?

Inoiz ez. Ez naiz irabaztera joan inoiz zorionez. Zuek oraindik oso gazteak zarete eta lehiakorrak ere bai, aurrenak eta onenak izateko gogoarekin. Adinarekin konturatzen zara Txapelketa bat irabaztea ez dela txapela jaztea baizik eta egindako lanarekin gustura egotea eta bertsotan ondo pasatzea. Eta hori lortu dudanez, irabazita.

Gure mailakoen artean ez da pikerik egoten, jakinda gainera Finalera ez garela iritsiko. Broma bai, egiten diogu elkarri, baina errespeto handiz tratatzen diogu.

Txapelketetarako bestetan bezala Pello Esnalekin aritu dira prestatzen Mantxi, Felix Zubia, Azpeititik etortzen zen BeƱat Lizaso eta bera, noski. Etxean asko irakurri, kantatu eta errimak landu gogotik.

Hasieran  jendaurrera irtetzeak lotsa ematen ziola  dio, bertsoa botatzerakoan trabatuz gero, apuratu egiten zela, baina orain parre egin eta aurrera, ahal den azkarren  konpontzen saiatuta.
Orain jada ez da urduri egoten Txapelketa garaian, momentua iristean kezka bai, eta konturatu gabe dena bertsotan neurtuta pentsatzen duela.
Azkenengo saioan gainera sukarra zuela igo zen oholtzara, ahotsak ez zion laguntzen eta ez zekien nola erantzungo zion gorputzak.
100 pertsona izan edo 800, plaza beteta ikustean sentimentu nagusia poza dela. "Jendea txaloka ikusi eta festa handi bat dela pentsatzen duzu. hau gozatu beharra dago".
Bertsolaritzatik bizitzea oso zaila izanik ere, berak ez luke nahiko. "Ez dakizu noiz deituko dizuten. ziurtasuna falta dago". Beretzat bertsolaritza zaletasuna da, jolasa. Honez gain, kirolzalea bereziki ez da, mendira joatea gustatzen zaio asko eta irakurtzea. Ez du aspertzeko astirik, oso okupatuta bizi baita. 
Bertsolaritzatik gogokoena sortutako lagunartea da,Txapelketa giroa, entzuleekin izaten den harremana... "oso lagun onak eman dizkit bertsolaritzak eta horrek parekorik ez du". 

Berak animatu digu esanaz gauza guztiak bezala behin ikasi eta asko landuz gero, momentuan sor dezakegula bertsoa. Saiatzea dela kontua. Hori bai, momentu guztietan ez dela berdin egoten, burua eta gorputza bera ere ez dela beti berdin izaten. Gaiarekin ere asmatu beharra dagoela. Guk eskatu diogu Euskararen Egunari buruz botatzeko eta bertan:


Euskaraz jaio eta
hala bizi gara,
eta gure bizitzan 
parte dugu jada
bide horretan zuzen
segi behar da hara
gure bizitzan xede
baitegu euskara.

Gazte eta ume asko dabil bertso eskoletan zorionez. Horrek ez du esan nahi denak bide hortatik segituko dutenik. Baina hortik sortzen dira gai jartzaileak, epaileak eta bertsozale asko. Eta hau da behar duguna.

Bertsogintzan hasteko, 1. pausoa bertsoeskolara animatzea litzateke. Garbi izan 1. egunetik ez dela lortzen bertso on bat.  Landu, landu eta landu egin behar dela eta beldurrik ez dela izan behar bertsotan gaizki egiteko. Konplejurik gabe ekin behar dela.

Orain 5. mailan bertsolaritza lantzeko aukera edukitzea oso aberasgarria iruditzen zaio. Garai batean oso urrun jotzen zen bertsolaritza eta are eta gehiaho neskentzat.


Nork irabaziko duen Txapelketa galdetuta ez duela batere argi esan digu: ez zeinek irabaziko duen eta ezta zein nahiko lukeen irabaztea ere; eta hasi da aipatzen: Maialen Lujanbio irabazatea nahiko lukeela, baina Ametsek ere. Sustrai lagun handia duela, Aitor Mendiluzek merezi duela...
Egia esan , finalerako zerrenda ixteko zegoen elkarrizketa egin genionean. Unai Agirre izan da azkenik osatu duena eta goza dezagula denok azken saioan.

Mila esker, Nahikari zure denbora eskaintzeagatik. Hurrengora arte!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina