BEGEL

2017/09/28

LAGUNTZAILE TALDEA PREST!!

Urriaren 2an, irekiko ditu ateak gure liburutegiak nahi duzuen guztiontzat.
Astelehen eta ostiraletan, liburu mailegua egin ahal izango da, 16:30 etatik  17:00 etara, 15 egunetarako. Gehiago luza daitezke mailegua berrituta).
Ordenagailuetarako txandakentrenamenduen arabera, adieraziko dira beheko horma irudian. Egun bakoitzean  dagokien gelakoak bakarrik joan ahal izango dute.
Dagoenekoz, laguntzaile talde ederra aurkeztu da bolondres eta lanean hasteko prest dago:
6. mailakoak :    Amets, Andrea, Argia, Dare, June, Laida eta Laura.
5. mailakoak:     Danel.
(June ez da argazkian, beranduago etorri baitzen)

Geletako liburu sortak (26-30 liburu  gelako) prestatu eta banatu dira; orri aurkitzaileak ikasle guztientzat egin eta bazkide berrien txartelak eguneratu ditugu. Orain liburu berriak seilatu, katalogatu eta forratzen hasi beharko dugu..
Laguntzaile fin hauen egutegia egin dugu txandatzen joateko.
Ekin eta aurrera!!!!!!

Hiru bidelapurrak

Lehen zikloko haurrei liburua etxerako mailegatuz gain, ipuina kontatzen diegu sistematikoki. Txikitatik Liburutegirako joera eta irakurzaletasuna sustatu asmoz. 
Blogera ekartzen ditugu kontatutako ipuinak, bideoren bat aurkituz gero, etxean ere beraiekin ikus dezazuen.
Oraingoan Hiru bidelapurrak ipuinarekin ari gara. Tomi Ungerer idazlearen album hau Haur literaturaren klasiko bat bihurtu da eta haurren beldurrei aurre egiteko liburu paregabea, gaizto-gaiztoek ere beren bihotz txikia izaten baitute, askotan ezkutuan dagoen arren.

Irudietan, bi kolore nagusitzen dira besteen gainetik, beltza eta urdina hain zuzen. Kolore horien nahasketarekin gaua eta iluntasuna irudikatzen dira eta gau giro horrek sorrarazten digun beldurra eta ikara. Dena den, irakurleak sentitzen duen beldurra desagertuz joango da ipuina irakurri ahala eta, kolore beltza garrantzia galtzen doan heinean, lapurrek ere hasierako maltzurkeria galduko dute ia ohartu gabe.

Hiru bidelapurrek gaiztakeriak egiten igarotzen zuten denbora, jendea izutzen eta ahal zuten guztia lapurtzen... Halako batean, gau ezin ilunago batean, zalgurdi bati eman zioten alto, bidaiari bakarra zekarren gurdiari: Uxue izeneko umezurtza... Bahitzen dutenean, hark galdetzen die ea zertarako behar duten horrenbeste diru eta bitxi. Orduan konturatzen dira ez dakitela zertarako lapurtzen duten. Eta galdera horrek sorrarazten dien hausnarketaren ondorioz umezurtzak jasotzeari ekingo diote, umez beteriko herri oso bat eraiki arte.Herri gorria!

 

                                  Iturria:      Behinola

2017/09/22

Lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!

Pasa den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko sektore ezberdinetan eta haurreskoletan greba eta mobilizazio garrantzitsuak burutu genituen ikastetxeak, langileak, ikasleak eta familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatu asmoz eta egoerari buelta emateko.
Eusko Jaurlaritzak ordea, oraindik ez die gure aldarrikapenei erantzunik eman. Sektore ezberdintako Negoziazio Mahaiak deitzeko ariketa formala egin duen arren, soluzioa emateko inolako neurri zehatzik ez du ezarri mahai gainean.

Egoera onartezin hau dela eta, Orokietako irakasleok elkartaratzeak burutuko ditugu jolas garaian eskolako atarian protesta moduan ostiralero.


Tragedia isil honen aurrean ALERTA GORRIA

Luis Rojas Marcos psikiatra ezagunak idatzi duen artikulu interesgarri hau dakarkigu.

Hay una tragedia silenciosa que se está desarrollando hoy por hoy en nuestros hogares, y concierne a nuestras más preciosas joyas: nuestros hijos. ¡Nuestros hijos están en un estado emocional devastador! En los últimos  15 años, los investigadores nos han regalado estadísticas cada vez más alarmantes sobre un aumento agudo y constante de enfermedad mental infantil que ahora está alcanzando proporciones epidémicas:

Las estadísticas no mienten:
• 1 de cada 5 niños tiene problemas de salud mental
• Se ha notado un aumento del 43% en el TDAH
• Se ha notado un aumento del 37% en la depresión adolescente
• Se ha notado un aumento del 200% en la tasa de suicidios en niños de 10 a 14 años
¿Qué es lo que está pasando y qué estamos haciendo mal?
Los niños de hoy están siendo sobre-estimulados y sobre-regalados de objetos materiales, pero están privados de los fundamentos de una infancia sana, tales como:
• Padres emocionalmente disponibles
• Limites claramente definidos
• Responsabilidades
• Nutrición equilibrada y un sueño adecuado
• Movimiento en general pero especialmente al aire libre
• Juego creativo, interacción social, oportunidades de juego no estructurados y espacios para el aburrimiento
En cambio, estos últimos años se los ha llenado a los niños de:
• Padres distraídos digitalmente
• Padres indulgentes y permisivos que dejan que los niños “gobiernen el mundo” y sean quienes pongan las reglas
• Un sentido de derecho, de merecerlo todo sin ganárselo o ser responsable de obtenerlo
• Sueño inadecuado y nutrición desequilibrada
• Un estilo de vida sedentario
• Estimulación sin fin, niñeras tecnológicas, gratificación instantánea y ausencia de momentos aburridos
Zer egin? Sakatu hemen osorik irakurtzeko.
                                                    Iturria:    lecturadialogica.blogspot.com.es

PARRE EGIN DEZAGUN

Egunotan zirkoa dabil gure herrian. Iker Galartza  pailazo, komediante etaaktore ezagunak ere parte hartu behar omen du bertan. 

Orain, XXI. mendean, bideo joko, internet, sare sozial eta telesailen garaian, zirkuak miresmena sortzen jarraitzen du, oraindik ere, ameslarienen begietan. 
"Ametsik politenak ez omen dira behin soilik bete daitezkeen haiek, luzaroan ekinean aritzera behartzen zaituztenak baino"- dio Ikerrek eta ez dabil oker, bestela ametsa, bete ahala hustu egiten baita. «Badirudi guztia ikusi dugula jada, ez dugula ezer harrigarriagorik ezagutuko, baina zirkuak badu erromantikotasun bat», "Trapezista bat trapeziotik zintzilik baldin badago, lehenengo ilaratik hiru metrora egongo da; publikoak izerdi tantak ikusiko dizkio, eta arnasa entzungo dio. Giro berezi bat sortzen da zirkuan, bai emanaldian, baita aurreko lanean ere." 

Uztailaz geroztik, Tolosako zezen plazan jarria du fokua, eta bertan ari da, zenbait lagunekin batera, esku artean duen proiektuari forma emanez: euskal zirkuaren lehen aleari. 
Zirku nomada bat baino lehen, zirkuko euskal artistentzako topagune bat martxan jarri nahi du, diziplina  guztiak garatu eta belaunaldi berriak ere horietan hezteko.
Gure Zirkuan ikuskizun tradizionalak eskainiko dituzte, animaliarik gabekoak. Etorkizunean, Euskal Herriko trapezistak, funanbulistak, malabaristak, pailazoak edota dantzariak elkartuko dituen zirkua sortu nahi dute. Zirku alaia. Hil honen 28an inauguratu eta zenbait egunetan egingo dituzte emanaldiak Tolosan. Datorren udaberrirako herriz herri hastekoi asmoa dute.
Parrea pailazoekin gauzatzen dugulako, egin dezagun parre pailazo saio honekin!

ESKOLA KIROLAREN FESTA BIHAR

Irailaren 23an, larunbatean, beteko da eskola kirolaren 25.urteurrena  eta ospakizunean, Zarautz, Orio eta Getariako LH 3,4,5 eta 6. mailako haurrak hartuko dute parte . Kirol koordinatzaileek osatutako Eskola Kirola Mahaiak antolatu du festa eta Eskola kirola bultzatzea du helburu jaiak, baina baita ikasturte osoan izaten duen parte hartze handia eta boluntarioen lana herriari erakustea ere. 
Musika plazan egingo dute festaren hasierako ekitaldia, 11:00etan, ikastetxeetako ikasleekin. Ondoren, bi txandatan banatuta, asteburuetan praktikatzen dituzten kirol motekin gozatzeko parada izango dute, herri osoan atondu dituzte zortzi gunetan. Lehenengo txandakoak 11:15ean hasiko dira kirol jarduerekin, eta bigarren txandakoak, berriz, 12:15ean.
Gunez gune
Kirol mota jakin bat edo batzuk landuko dituzte gune bakoitzean, kirol elkarte ezberdinen gidaritzapean.
  1. 1. Musika plazan: Zarauzko Arraun Elkartekoak izango dira LH 5-6 mailako neska-mutilekin. 
  2.  2. Frontoi Txikian: Orioko Bate Bizkorrak taldekoek sofbolean jokatuko dute LH 6 mailakoekin.
  3. 3. Villa Manuelako frontoian: LH 5-6 mailakoek esku pilota ariko dira ZKE pilota sailekoek zuzenduta.
  4. 4. Amatxilili plazan: Bola Kontrola Taldearekin tenisean trebatzeko parada izango dute LH 3-4koek.
  5.  5. Munoa plazan: Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko kideak saskibaloi egokituan ariko dira LH 5-6 mailakoekin.
  6. 6. Malekoian–Dama inguruan: ZKE irristaketa sailekoak izango dira LH4ko haurrekin.
  7. 7. Hondartza  hiru gunetan banatuko da: LH 3koak futbolean, Muskaria aurrean; LH 5-6koak eskubaloian, Gurutze Gorriaren parean; eta LH 3koan errugbian, Munoa aurrean.
  8.  8. Skate parkea:  Zarauzko Surf Elkartekoekin  surfa praktikatzeko aukera izango dute LH5-6koek
  9. Gune batetik bestera lasterka joango dira, Antoniano Kirol Elkarteko kideek lagunduta, atletismoa landuz. Kirol jarduerak amaitu ondoren, parte hartzaile guztientzat hamaiketakoa eskainiko dute antolatzaileek Musika plazan, eta  13:30ean festaren amaiera ekitaldia egingo dute.
«12-16 urte arteko etapa ere bada eskola kirola»
EKAP Eskola Kirolaren Aldeko Plataformak bat egin du Eskola Kirolaren Festarekin. Bide batez, aldarrikatu nahi izan dute 12-16 urte arteko etapa ere badela eskola kirola, eta EKAP bezala hori bultzatu nahi dutela. «Askotan LHko haurrengana mugatzen dugu eskola kirola, 8-12 urte bitartera, baina 16 urte bitarteko asko daude federatu gabe kirola lantzen duenak, eta horren inguruan ere hausnartu beharko litzateke».
Bestalde, beharrezkotzat jotzen dute Zarauzko kirol eragile guztien mahai bat sortzea, udala, ikastetxeak eta kirol elkarte guztiak bilduko lituzkeena, «elkarrekin ildo eta helburu bersuetan herriko kirol jarduerei aurre egiteko».

2017/09/18

Irakurketa txokoa

  • Gurasoak ere ipuin kontalari
  • Irailak 20, Asteazkena 17:30
  • Urriak 18, Asteazkena 17:30
  • Sanz-Enean liburutegian.

  • 3-6 urteko haur, guraso edo hezitzaileentzat dago zuzendua eta bere helburua, gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da. Aretoak edukiera mugatua du.
  • "Ipuin ezberdinak irakurtzera animatu nahi ditugu gurasoak, askotan betikoetara jotzen baitugu. Gainera, saioetan irudi liburuak kontatzeko teknikak ikasteko aukera izango dute. Kontatzen ari zarena transmititzea eta horretan sinestea ezinbestekoa da. Guraso eta haurrek irakurtzeko tarte horrekin gozatzea nahi dugu. Izan ere, irakurzaletasuna bultzatzeko garrantzitsua da oso gurasoek umeei ipuinak irakurtzea. Hartu dezatela tarte bat lasai egongo direna, presarik gabe, ipuina kontatzeko. Haurra marrazkietatik hasi eta idatzizkoetara pasako da tarte horiek gustuko baditu. Haur liburutegian liburuak hartzeko ohitura zabaltzea ere badugu helburu".
  • Iturria: Sanz Enea liburutegia 

GURASO ESKOLARAKO matrikula zabalik

Parte hartzeko izen-ematea zabalik irailaren 25 arte.
Guraso-eskola partekatzeko, formatzeko eta hausnartzeko balio duen espazioa da. Guraso taldeetan arreta, babesa eta orientazioa eskaintzen zaie gurasoei.

Urrian hasi eta hilean behin elkartuko dira eta haurren garapen ebolutibo eta psikoafektiboaren ingiuruko informazioa jasotzeaz gain, eguneroko egoerak landuko dira (zeloak, kasketak, haurren emozioak, beldurrak, mugak, arauak, komunikazioa, entzuketa aktiboa, gatazkak, sexualitatea, frustazioak, galerak, loa,...) modu praktiko, dinamiko eta parte hartzailean. 
Ikus datak kartelean, eskuinetan.

Izen ematea:
prebentzioa@zarautz.es

2017/09/15

ANGEL ILLARRAMENDIren omenezko kontzertua.

Ostiralean, irailak 15, gaueko 10etan egingo da beraren OMENEZKO KONTZERTUA.
Ateak 21:30tan zabalduko dira.

Euskadiko Orkesta Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia eta Zarautz abesbatzarekin batera.
Zinemaren musikagilerik garrantzitsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Merezitako omenaldia egingo diote bere jaioterrian, sekulako musikagilea baita. 
Abagunea baliatuz, Mikel Chamizorekin batera Illarramendiren ibilbidearen errepasoa egin dute Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Sakatu bertan, saio oso ona entzungo duzue beraren garrantziaz ohartarazteko. Hemen bere bizitzaren zertzelada batzuk baino ez ditugu sartuko.

1956. urtean jaio zen Zarautzen. Ama pianista, aita musika-zale amorratua izanik, ez da harritzekoa Angel txikitatik hasi zela abesten. Imanol Urbietak antolatzen zuen talent show moduko lehiaketa batera ere aurkeztu zen 6 urte zituela, eta gospel laukote baten ahots guztiak egiten saiatu zen. Horrelako debut ausartaren ostean, gitarra jotzen ere ikasi zuen. Formakuntza Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan osatu zuen, besteak beste, Francisco Escudero irakasAngel Illaramendile izan zuela.

Abeslari oso ona ere bada Illarramendi. Eta 70eko hamarkadan, Lupe kantariarekin batera lehen diskoa grabatu zuen. Diskorako ekoizpenaz ere arduratu zen, eta hor ekin zion musika sinfonikoarekin izan duen harreman oparoari.
1984. urtean haren lehen sinfoniak argia ikusi zuen eta baita film baterako idatzitako lehen soinu-bandak ere: Montxo Armendarizen Tasio filmaz ari gara. Ondoren etorriko ziren Gracia Querejeta, Pedro Ólea edo Manuel Gutiérrez Aragón zuzendarien lanetarako konposatutako soinu-banda gogoangarriak. 60 film ingururen soinu-bandaren eta bederatzi sinfoniaren egilea da. Entzun hemen!

Astebetera, irailaren 23an, musikagilearen Los Borgia lana eskainiko dute Donostiako Zinemaldiaren barruan, Belodromoan, Zinema eta Musika zikloan. 
Illarramendik “aspertzeko denborik ez” duela aitortu du eta egun pieza sinfoniko koral bat lantzen ari da, “nahiko aurreratuta” duela: “Konpondu ditut dagoeneko 40 bat minutu”. Horrez gain, zenbait filmetarako musika ere ari da sortzen.                         Iturria: Hitza eta Euskadi Irratia

XVIII. Txirrindulari Txikien Eguna

Zarauzko Udalak Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo du aurten ere eta biharko eta datorren asterako hainbat ekitaldi
antolatu ditu, Mugikortasun adimentsua, ekonomia indartsua leloarekin bat eginik.
Zikloturista Elkarteak eta Udalak antolatutako Txirrindulari Txikien egunarekin hasiko da bihar Mugikortasun Astea.
Lizardi institututik aterako dira 6 eta 14 urte bitarteko haurrak, 11.00etan, eta malekoian (Galtxagorri parean) amaituko da ibilbidea. Amaieran guztiei hamaiketakoa eskainiko zaie eta hiru bizikleta zozkatuko dituzte. Hiru kilometro inguruko ibilbidea izango da, eta nahitaezkoa izango da kaskoa jantzita eramatea. 
Datorren astean, Udaltzaingoak bide heziketako saioak egingo ditu. Irailaren 20an, asteartean, saio bat egingo du errepidean, DBH 1 eta 2ko ikasleekin; eta irailaren 21ean, asteazkenean, beste bat egingo du LH4 eta LH6ko ikasleekin, Lege Zaharren enparantzan. Biak 18:00etan izango dira. «Astearteko saioan errepidean bizikleta eta kotxeen arteko errespetuzko hartu-emana bultzatzeko lanean jardungo dute», jakinarazi du Mugikortasun eta Udaltzain zinegotzi Maite Garrastazuk. Asteazkenean, berriz, «gune partekatuetan bizikleta, patinetea eta oinezkoen arteko errespetua zein garrantzitsua den ikasiko dute gaztetxoagoek». Saioak grabatu eta Erlo Telebistan eskainiko dituzte, herritarrak kontzientziatzeko asmoz. 
Osteguna, hilaren 22a, Nire Autorik Gabeko Eguna izango da, eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko asmoz, herri barruko autobus zerbitzuak doan izango dira egun osoan. Gainera, haurrentzako Mugikortasun Parkea jarriko dute Lege Zaharren enparantzan, 18:00etatik 20:00etara. Plasmakarts Pista (sei ibilgailu, puzgarrien zirkuituan zehar) izango da 5 urte bitartekoentzat, eta 10 urte bitartekoentzat puzgarriak.
Hainbat berritasun Mugi txartela tramitatzeko aukera izango da urriaren 3tik aurrera Herritarren Arreta Zerbitzuan, eta autobusaren 3. linea martxan izango da azarotik aurrera. Horiez gain, San Pelaioko tren geltokian ibilbide luzeetarako autobusetarako txartelak erosteko makina dago eta «Alsa konpainiarekin ere adostasun batetara iritsi gara eskaerarik balego, autobusak Zarautzen sartzeko»dio Garrastazuk.

2017/09/11

ZINEMALDIRA!!!!

1. eta 2. mailako ikasleak Donostiako Zinemaldira joango dira, irailaren 26an. Urteroko legez, Belodromoko pantaila erraldoian gozatuko dute eskoletako haurrek beraientzat hautatuko pelikularekin:
PRINTZE TXIKIA.

Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio. 

Antoine de Saint-Exupéryren “Printze Txikia”-n oinarritua.

Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak;  giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtsezkoa dena.

Trailerra ikusteko,sakatu hemen:  https://youtu.be/XoJwGH11Rio

2017/09/06

FAMILIA LAGUNA

Ikasurte hasierarekin  Udalak antolatutako proiektu berri bat aurkeztera gatoz: ONGI ETORRI ESKOLARA.
Beste lurraldeetatik datozen familiei laguntza eman eta gure kulturan murgildu ahal izateko bidea errazteko. Horretarako, eskola osatzen duten kultura guztiak balioztatzea beharrezkoia da, batak bestearengandik ikasteko, norberak berea galdu gabe.
Gurasoekin egiten diren hasierako bileretan azalduko da proiektua bertako familia bolondresak eskatzeko, bere haurren geletan egon litezkeen familia etorri berriei lagundu ahal izateko. Guztiontzat aberasgarria denez, animatu zaitezte!

2017/09/05

17-18 IKASTURTEAri ongi etorria. ITZULI GARA!!!!

Eta pozik itzuli ere, zer gero!
Besterik ez dago eta... Ilusioa, kemena eta umorea!!! 
Lanak izango ditugu kendu zizkiguten orduak berreskuratzeko. Baina gogoa ez zaigu falta eta denon lankidetzari esker aurrera ekiteko modua egingo dugu. 
Blogarekin ere jarraituko dugu, beraren bidez Liburutegiko hormak zeharkatuko ditugu gure jardueren berri emateko asmoz.
Blog hau da gure leiho digitala eta zabalik dugu jada haize berriak hartu nahirik.
Ikasle, irakasle, guraso eta interesatuta dagoen edonori....guztioi gure ONGI ETORRIA! Zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat sor dezagun!
Benga, irrifartxo hori!