BEGEL

2017/02/28

AHOTSETIK IDAZKERARA

Hace ya unos meses, un importante grupo de organizaciones de carácter cultural, educativo y sanitario suscribieron una declaración pública titulada 'De la voz a las letras' en la que se resalta la importancia de la lectura en voz alta en la infancia. Es un documento de gran valor, cuyas reflexiones pueden interesar a muchas personas. Ahora, dicha declaración se publica también en euskera, catalán y gallego. Desde AQUÍ podéis acceder a las mismas.

                      




Sakatu gainean
handiago ikus ahal izateko.











FOMENTO Y COMPRENSIÓN LECTORA

LIBURU BERRIAK

Era askotarikoak:
informaziozkoak, fikziozkoak, txikiagoentzat edo helduxeagoentzat...     



2017/02/25

INAUTERIAK 2017

Gure Jokin, urte askotan aritu da eskolako ekintzei buruzko erreportai politak egiten,  Iaz jubilatu zen, baina ez ordea erretiratu. Aurten ere fin asko aritu da, kamara eskutan inauteritako ikuskizuna grabatzen eta baita ederra sortu ere. Mila esker Jokin egin duzun lan txukunagatik. Gozatu oporretan!!

                       Irudi gainean klik eginez, ziklo desberdinetako koreografiak eta argazkiak ikusgai.

2017/02/23

"Pinturas de Dioses y hombres" dokumentala

"Pinturas de Dioses y hombres". 
  • Otsailak 24, Ostirala 18:00
Photomuseumen
Mendebaldeko artearen historiaren inguruko dokumentala eskainiko da. Zehazki Grezia Klasikoari buruzkoa. 
Sarrera doan.

2017/02/22

Guztiok dugu gure ikasleon irakur-ohiturak garatzeko erantzunkizuna

La lectura es muy importante en la vida de las personas. Ella ayuda a crear sociedades formadas e informadas. Ahora bien, crear el hábito lector a esas personas debe empezar desde una edad temprana… y el hogar, la escuela y la biblioteca tienen un papel fundamental en hacer que los jóvenes adquieran el gusto lector. Todos somos responsables del futuro de los más pequeños y debemos tratar de adoptar medidas para que ellos, el día de mañana, tenga una sólida preparación personal y profesional.
(OSORIK IRAKURTZEKO)

2017/02/21

INAUTERIAK BADATOZ

Ostiral goizez ospatuko dugu gure Inauteri festa.
Hemen behean eguneko programa, 
UMORE ONA eta ondo pasa!!!
Sakatu programaren gainean handiago ikusteko/ Pulsar encima del programa para ampliar el cartel

Ama-hizkuntzen Nazioarteko eguna

Gaur, Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, norberaren hizkuntzaren eta eleaniztasunaren aldeko mezua zabaldu du UNESCOk, eta aurten hezkuntza eleaniztasunaren garrantzia azpimarratu nahi izan du.
Adierazpen instituzionalarekin gogoetarako abagunea sortzeaz gain, dibertitzeko aitzakia ere eman du nazioarteko egun honek, eta Rising Voices erakundeak ama hizkuntzen 'meme' lehiaketa (Mother Language Meme Challenge) jarri du abian. 34 hizkuntzatan, tartean euskaraz, egin daiteke muntaia edo broma.
                                                                   
 


Ahots gorako irakurketa magia bidez

"ASKI, KARASKI, LIX, TETRAX"
Jarraitzen dugu gure ahots gorako irakurketa saioekin.
Gaurkoan Nur izan dugu bisitari, Ninbe Etxabe bitartez.
Toti Martinez de Lezea, idazle ospetsuaren biloba da Nur. Beren gurasoen lana zela eta 7-8 urterekin, Txinara joan behar izan zuen bizitzera. Amonari, berarentzako ipuin bat idazteko eskatu zion, beti helduentzat idazten zuela eta. Ez zuen Totik askorik espero horrelako arrakasta izango zuenik!!
Gaurkoan Ninbek, Nur eta magia kanpamentua aurkeztu digu. Baita , aukeratu duen zatiko globoaren magia egin ere.
Oso ondo irakurtzeaz gain, beste trikimailu bat ere azaldu digu eta denoi egin digu bere sekretuen partaide. Mila esker, Ninbe!!



PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN ipuina


Lehenengo ziklokoekin kontatzen ditugun ipuinen artean, PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN da oraingoa.
Ipuin honek-Where the Wild Things Arehaur literaturako urrezko lekua du. Haurrei bere barruko beldurrak, "mamuak" ezagutzeko,onartzeko eta gainditzeko aparta da.
"Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria egin zituen". Bere gelan zigortua dagoelarik izugarrizko bidaia hasiko du, piztiak bizi diren lekura aiegatu arte.
Zinera ere egokitu zen 2009an.
Meritxell Teranek ipuin zoragarri honetan oinarrituta, haur talde batekin ekoiztutako ikus-entzunezkoa goza dezakegu:(Zure haurrekin ikus dezakezu etxean).

2017/02/20

Mediterráneo #VolemAcollir





"Casa nostra, casa vostra/ Gure etxea, zuen etxea"  kanpainarekin 
hasi ziren Katalunian, Europa eta europarron jarrera lotsagarriaren aurrean , errefuxiatuak hartzearen aldeko ekintzak aurrera eramaten. 
Bartzelonan larunbat arratsaldean "Volem acollir" ("Hartu nahi ditugu") lemapean, gerra-gatazketatik ihes eginda dauden errefuxiatuak Europan hartu eta babesteko eskatu diete agintariei martxan parte hartu duten 160.000 goratik lagunek.
Guk hemen Joan Manuel Serratek grabatutako bideoklipa kolektiboa ekarri nahi izan dugu, babes bila Mediterraneoa zeharkatzen ari diren pertsonen aldeko kanpainari laguntza emanaz.
                                                              
          'Aitzakiarik ez. Errefuxiatuak har ditzagun orain!'

2017/02/18

Gogoetarako Irudiak


World Press Photo-k urtero deitzen duen lehiaketan saritutako argazki irabazleen berri eman du. Argazkien kalitateaz gozatzeaz gain, hezitzaile gisa erabilgarri gerta dakiguke munduaren errealitate garratza hausnartzeko.

Errefuxiatuen kanpamenduetan, iheslari-esparruetan eta  herrialde pobreetan pairatzen duten egoerataz konturatzeko, duguna balioesteko eta jarrera solidarioak pizteko balio dezake dudarik gabe.
  Ikus argazki GALERIA
                                                                     

Non dabil Patxi?


Bilboko gertaera eta leku adierazgarri azaltzen dituen album ederra, Tomás Ondarrak egina. Alhondiga, San Tomas, BBK-a Live Jaialdia, Txosnak, Balea, Marijaia, Gargantua, Merkatua, Plaza Berria, Txikiteroak, Guggenheim, Areatzako kioskoa, Pagasarri, Herri Krosa, Miribilla-ko Saskibaloi pista, San Mamés... eta denetan Patxi ezkutatuta.Tartean zenbait pertsonai ospetsu ere(Iribar, Vidarte, Urrutia, Lourdes Fernández...) 
Ezagutu Bilbo Patxi topatuz

2017/02/17

LIZARDIkoak XENPELARren tankerara

Lizarditik etorri zaizkigu ipuin kontalari, eta Xenpelarren itxura eman diegu beraiei ere.
Izan ere, xume-xume, koroetxo bat eta trapuzko panpintxo batekin debaldeko festa polita preparatu digute, Rumpelstiltskin, ipotx jauzilariaren ipuina ezagutarazteko. Artista hutsak zarete! Jarrai horrela!
                    
Iparragirre abila dela
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika
hori hoiekin serbitzen.
Ni ez nazu ibiltzen
kantuz dirua biltzen,
komeriante moduan.
Debalde festa preparatzen det
gogua dedan orduan.

Eskola ona eta musika
bertsolaria gainera,
gu ere zerbait izango gera
horla hornitzen bagera.
Atoz gure kalera
baserritar legera
musika hoiek utzita
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita.
Ea, saiatu ipotxaren izena esaten:   Rumpelstiltskin

2017/02/16

Haurrentzako filma euskaraz

Datak:
  • + Otsailak 18, Larunbata 16:30
  • + Otsailak 19, Igandea 16:30
Lekua: Modelo aretoa

IPOTX JAUZILARIA- Grimm anaiak

Oso bisita polita izan dugu gaur, otsailaren 14ean, arratsaldean. Lizardi Institututik etorri zaizkigu ipuina kontatzera, hiru ikasle ohi: Samara Balsera, Clara Olaizola eta Aner Peritz, Marina Arantzabal irakaslearekin. Jendaurrean hitz egiteko abileziak lantzen dabiltza Hauspoa programa barruan eta zer egokiago ipuinak kontatzen hastea baino. Kontatu ez ezik, antzeztu ere egin digute geure gozamenerako!

Hona muestratxoa:    



                                                                   





                           




 


2. mailako 4 gelek izan dute ipuin hau ikusi eta entzuteko aukera, eta baita, nola ez, 4. Ako Saray eta Jonek ere. Ostegunean gonbidatu bereziak izan dira bere anai-arrebak baitziren ipuin kontalariak! Sarayek 10 urte betetzen
zituen eta ospakizun polita izan da. Urte askoan, mila zorion Saray!



   Nahi duzuen arte!




2017/02/15

2017/02/14

Irakurketa antzeztua

METRO BATEKO LETRAK- Julen Gabiriaren liburua aukeratu du gaurkoan  5. Dko Saioa Leon Alvarezek ahots gora irakurtzeko. 
Liburu hau 3. zikloko tertulietan erabiltzen dute eta pasarte dibertigarriak ditu, metroaren barruan ez atzera eta ez aurrera ilunpetan geratzen direnean..Metroan pertsona asko doazela eta laguntzaileak izan ditu, ahots desberdinekin osatzeko: Adel Challal, Dare Elustondo, Argia Garcia,  Mikel Larrañegi eta June Uranga. 






Eskerrik asko guztioi!!!








2017/02/13

Gaztetxoentzako irakurketa kluba


  • Otsailak 14, Asteartea 17:30
Lekua: Sanz Enea kultur-etxea
LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba
   (ikus hasierako azalpena hemen sakatuz)

"Xalo eta Angelito" - Bernardo Atxaga. 
Ibai Ferreran gidaritzapean.

Gurasoak ere ipuin kontalari

  •  Otsailak 15, Asteazkena 17:30
  • Lekua: Sanz Enea kultur-etxea
"Gurasoak ere ipuin kontalari"

3 - 6 urteko haurrentzat gurasoen parte hartzearekin / aretoak edukiera mugatua du

2017/02/09

LIBURUTEGIEN ITXIERA

Eskola-liburutegiak, labirintoaren begian

Astearte honetan,  El Correo egunkarian argitaratutako artikulua dakarkigu blogera:

Profesionalki kualifikatutako liburuzainak dituzten ikastetxeek emaitza hobeak lortzen dituzte proba akademikoetan.PISAko emaitza kaskarrak jaso ondoren, hausnarketak egiterakoan faktore hauek aintzakotzat hartzekoak dira.

Maite Serna Martínez Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleakHizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, garbi zioen bere doktorego tesian ‘Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurtzearen balioa: eskola-liburutegiaren eraginari buruzko azterketa": Ikerketek erakusten dute eskola-liburutegiak plus bat ematen diela ikasleen irakurketa-trebetasunari eta ikastetxeetako beste proposamen pedagogiko berritzaile askori, eta ekarpen horiei esker, eskola-liburutegia ezinbesteko espazio-baliabide-zerbitzua da egungo hezkuntza sisteman».....
...Eskola-liburutegien inpaktu onuragarriari buruzko ikerketa eta ebidentziak aipa daitezke: lorpen eta emaitza akademikoetan (errendimendu hobeak zenbait arlotan, adibidez, irakurmena, hizkuntza eta literatura, historia eta matematikari buruzko azterketa estandarizatuetan); ikaste-prozesuaren emaitzetan (kalitate handiagoko lan proiektuak, informazioa erabiltzeko prozesuen eta praktiken ulermen hobea, ezagupen handiagoak eta irakurmenaren gaitasuna eta garapena); hobekuntza ikaste-jarreretan (motibazio handiagoa, ikasketekiko eta lanerako jarrera hobea eta irakurzaletasuna).
 «Eskola-liburutegiek eraginkortasunez hobetuko dituzte ikasleen irakurketa errendimenduak, irakurketa jarrerak eta irakurtzeko ohiturak, baldin eta eskola-liburutegian adituak badaude, eta liburuzainek eskola-liburutegian lanaldi egokia, lan egonkortasuna, ekimen eskerga eta ilusioa badituzte. Eskola-liburutegia edukitzeak ez baitu bermatzen haren erabilera ona izatea», puntualizatu du Maite Sernak. Administrazioak erantzukizun handia du gai horretan.                                                                  Iturria: El Correo

Haur antzerkia

Haurrentzako hurrengo emanaldirako sarrerak salgai Sanz Enea Kultur Etxean (4 €)
Martxoaren 5ean izango da,16:30 etan

JON BELDURGABEA, Grimm Anaien ipuin ospetsuan oinarritutako antzerki bat da.