BEGEL

2017/01/31

AMA ITSUA- Hausnartzeko gaia

Arantxa Urretabizkaia idazleak, asteleheneko (17-I-30) Diario Vascoko zutabean hausnarketarako gaia zekarren: Itsuak omen gara amak, edergailu bat omen dugu begietan.      
Ez, jaio ez gara itsu jaio, esan digute ama onak itsuarena egin behar duela.
   AMA ITSUA
Zoritxarrez eskoletan antzeko kasuak ezagutzen ditugu eta hausnarketa egitea  ondo datorkigu. 


2017/01/30

ALDAKETA

Orduz kanpo nahiko arrunta, eskolako patioan behintzat ez dadila horrelakorik gerta!

Zarautz Historiaurrean

2. mailakoak Zarautz gaia lantzen ari dira eta antzinako garaietarainoko bidaia egin dute. Izan ere, Paleolito garaikoak dira gure eskualdeko Altxerri, Amalda, Prailehaitz eta Ekain kobazuloak eta bertako bizimodua adierazi dute plastilinaz, orduko animaliak etab.












           

      


2017/01/27

John Berger

John Berger margolari, arte kritikari eta idazle inglesa,  90 urterekin hil da, Parisko bere etxean. Tapia margolaria baino astebete geroago. Biak adin bertsukoak, errespetu handia zioten landako munduari, eutsi egin nahi zioten mundu horrek bere baitan duen jakituriari: naturari begiratzea eta naturatik ikastea, “gure ondorengo belaunaldiak galtzen ari diren altxorrari eusteko modu bat da” idatzi zuen Bergerrek. "Gure seme-alabek ez dute horrela bizi nahi, astean hainbat orduko soldata irabazi nahi dute gastatzeko" zioen.
Artea ulertu eta modu desberdinetan ikusteko hausnarketa oso interesgarriak egin zituen. Konpromiso moraleko nobelak, entsaioak eta fikzioa ere idatzi zituen.
Booker sari garrantzitsua eta James Tait Black Memorial Prize ere irabazi zituen ‘G’nobelarekin.

«Uhartearen altxorra» erakusketa Bilbon

Abenduaren 12tik otsailaren 28a arte haur eta gazte literaturari buruzko erakusketa Bilboko Azkuna Zentroan. 

Bilboraino joan beharra, baina epea luzea denez, mereziko luke noizbait ihesalditxo bat egitea.

Gai ezberdinetan banatutako bi metro eta erdiko altuera hartzen duten panell ikusgarriak. Norbera baino handiagoak diren pertsonaiak, animaliak, detektibeak eta fantasiazko protagonistak, denak elkarrekin. Azken urteotako haur eta gazte literaturako 100 liburu –42 idazle eta 35 artistaren lanak– batu dituzte. Koldo Izagirre idazlearen eta Juanba Berasategi ilustratzaile eta animaziozko zinema zuzendariaren laguntzaz. Atetik sartzen garen unetik bertatik, fantasiazko altxorra aurkituko dugu, haur eta gazte literaturarena den uharte honetan, mediateka, liburu, zinema eta bestelako edukiekin batera uztartzen den ametsezko espazioan. 

Haur eta gazteentzako literaturak ez ditu berrehun urte baino askoz gehiago, eta euskarazkoa are gazteagoa dugu. Baina azken hogeita hamar urteotan sekulako jauzia egin du, hala kantitatean nola kalitatean.
Erakusketaren edukiak hiru formatotan plazaratuko ditugu: Paneletan, ikusentzunezkoetan eta tailerretan.
«Zertarako balio du liburu batek?». Galdera horrekin abiatu zuen Lewis Carroll idazleak 1865ean Aliziaren liburu ezaguna. Erabat aspertuta, ahizpak eskutan darabilen liburuari erreparatzen dio Alizia txikiak, baina irudi eta elkarrizketarik ez duela ikusi, eta hor dator galdera. «Eta zertarako balio du liburu batek marrazki eta elkarrizketarik ez duenean?». Handia da gaur egun ere haur eta gazteentzako liburuetan irudiak duen garrantzia. 
Irakurketa etxean ala eskolan?
Irakurketaren pedagogia, lehenik, gurasoekin landu behar dutela uste du Izagirrek. «Irakurketa eskola barruko ariketa baldin bada bakarrik, gure idazleek eta gure artistek egin dituzten hainbat lan zoragarri ari gara bahitzen», beraren ustez. Bukatzeko, ikasgeletan egin beharreko inkesta proposatu digu: «Mari Domingiren senarrak ekarri al dizu libururik?».
                                                        Iturria:http://dijitalidadea.com/uhartearen-altxorra-tailerrak/

2017/01/26

GRUFALOA

Aurrekoan, Gose handiko beldarra kontatu  genien 1. zikloko ikaasleei.
Oraingoan berriz, Grufaloarekin gatoz. Ezagutzen duzue animalia hau? Ez beldurtu, gure inguruko basoetan ez dugu aurkituko eta.  Grufalo du izena eta gure ipuineko animalia berezia, besterik ez da.

Ai ene! Hau larria!
             Hemen da GRUFALO ikaragarria!

Haur literaturan ipuin klasikoa dugu honako hau: Julia Donaldson-ek idatzia eta marrazkiak Axel Scheffer-enak dira. Eta bertan sagu maltzur argi batek basoko arriskuen aurrean adimena nola erabiltzen duen erakusten digu. Ikasiko ote dugu guk ere adimena erabiltzen zailtasunen aurrean?

Liburu formato honek ez dakar ipuin osoa, Grufaloa txotxongilo-panpin bat besterik ez baita. Baina hemen behean kontatzeko modu aproposa hiru hizkuntzetan. Hiruretan hizkuntzaren trataera oso egoki darabil, errima eta errepikapen politekin. EuskarazEgoitz Lasa aktore zarauztarra bikaina ipuina kontatzen

Saia gaitezen goiko urdinezko hitzak geure umeekin errepikatzen:



Ingelesez, irakurketa kantatua ere polita da:


Gaztelaniaz ere oso ondo errimatuta eta kontatua:

2017/01/25

FRANCOREN BILOBARI GUTUNA aztzezlana

 Otsailak 10, Ostirala 22:00etan, Modelo Aretoan ikusi ahal izango dugu. Sarrera 8 €, Sanz Enean eros daiteke.Iraupena : 105 m.

Antzezlanak estatu espainiarreko tradizio faxistak gurean eragin eta eragiten duen oinazearen testigantza eman nahi du.
Ospitale bat aukeratu da metafora moduan -tarteka eroetxea badirudi ere-, non mediku zein gaixoek aztarna fisiko eta psikologikoak pairatzen dituzten.
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

 Artedrama, (Bizkaia),Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) & Dejabu (Gipuzkoa) , taldeen 3. elkarlan bikaina dugu hau, Errautsak eta Hamlet ondoren.  euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio;
 Ikerketa sakona dago sorkuntzaren azpian -eta merezi du obraren web orrian horri eskaintzen zaion atala begiratzea.

HAIZEAREN HERRIRA. Pupu eta Lore

Urte bukaeran aipatzen genuen, Haizearen Herrira diskaren aurkezpena egin zutela Musika Plazan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, diskan parte hartzen duten beste pertsona askorekin. Ikus aurkezpena.
Diska, iaz zendu zaigun Manolo Urbietaren omenez sortutakoa da.
Orain jaialdia gozatzeko aukera dugu, igande hau zortzi.

OTSAILAK 5. 16:30. MODELO ARETOA.
"PUPU ETA LORE. HAIZEAREN HERRIRA
sarrera: 4€. Sanz Enea Kultur Etxean salgai   

2017/01/24

Forges

"AM CLASSICS" Antzerkia

Ostiral honetan, Urtarrilak 27an, gaueko 22:00etan,   
Modelo aretoan antzeztuko dute, "AM CLASSICS" lana, Patxi Santamaria & Antxon Sarasua-k.
Orokietako Ikas Komunitateko partaide ditugun Patxi eta Antxon artistei suerte ona opa diegu hemendik.

"Ikusikas" egitasmoa-Antzerkia.

 Ondorengo sei larunbatetan, Sormena lantzera! tailerrak antolatu dira Villa Mundan Antzerki arloan.
Datak:


  • + Urtarrilak 21, Larunbata 11:00.ZIRKOmotrizitatea. 
  • + Otsailak 11, Larunbata 11:00
  • + Martxoak 11, Larunbata 11:00
  • + Apirilak 08, Larunbata 11:00
  • + Maiatzak 13, Larunbata 11:00
  • + Ekainak 10, Larunbata 11:00

Antolatzailea: Artezaleak

2017/01/23

Picassoren GERNIKARI buruzko Tertulia Artistikoa

80 urte beteko ditu Picassoren "Gernika" margolanak. Hori dela eta, eskola osoak, 2 
urteko geletatik hasi eta 6. mailararte, "Gernika"ri buruzko proiektu erraldoi batean sartuko gara.


Egia Borobila:
Hona hemen Picasso eta Dalí margolari ospetsuak, lanean.
No es una gran verdad que una única realidad puede tener diferentes puntos de vista?


Iturria:http://domingo-agirre.blogspot.com.es/

2017/01/19

2017/01/18

"Elikadura osasuntsua familian" hitzaldi sorta

Datak:
  • + Urtarrilak 21, Larunbata 11:00.  "Elikadura emozionala: janaria emozioak asetzeko erabiltzen dugunean."  Hizlaria: Mireia Centeno psikologoa.
  • + Urtarrilak 28, Larunbata 11:00. "Elikadura emozionala saihesteko aspektu nutrizionalak.". Hizlaria:  Alazne Agirrezabalaga nutrizionista.
  • Lekua: Aritzbatalde kiroldegia - hitzaldi aretoa

+Otsailak 4 , azkena, "Elikadura emozionalaren prebentzioa: haurtzarotik janariarekiko erlazio egokia sortzen", Mireia Centeno eta Alazne Agirrezabalagaren eskutik.


Parte hartzeko izena modu hauetan eman daiteke: Preben-tzio zerbitzua, Zigordia kalea 33, 1. solairuan; prebentzioa@zarautz.eus helbide elektronikoan edo 
943.00.51.27 telefonoan.


  • Hiru hitzaldi kiroldegian
  • Jakina da gure gizartean obesitatea geroz eta gaixotasun ezagunagoa dela. Horren aurrean ematen diguten erremedioa «gutxiago jan eta gehiago mugitu» izaten da, baina askotan aholku hori betetzea ez da erraza. Eguneroko egin beharra, lana, antsietatea, estresa eta hamaika egoerek elikadurarekiko dugun erlazioa baldintzatzen dute, aipatutako obesitatean eragina izateaz gain, elikadura nahaste desberdinen lehen pausoak izan daitezke. Guraso bezala, gainera, elikadurarekiko dugun harremana gure seme-alabek bereganatu dezakete, haiek ere gure pausoak jarraituz.
Aurkezten diren hitzaldi multzo honen helburua elikadura emozional deritzogun hori zer den irakasteaz gain, horri aurre egiteko eskuhartze psikologiko eta nutrizionala helarazi nahi da, baina baita aurre har-tzeko estrategiak ere.
Lehen hitzaldia larunbat honetan. Besteak beste, «pisua ez da arazoa, sintoma baizik» azalduko du; janariak beste zerbait ordezkatzen duenean; emozioak azaldu eta onartzearen garrantzia; janaria, emozioak ez onartzeko edo estaltzeko erabiltzen dugunean; gure iraganaren ezagutza..., gaietaz hitz egingo du.

IRAKURKETA TXOKOA

Urtarrilak 18, Asteazkena 17:30

Lekua: Sanz Enea kultur-etxea

"Gurasoak ere ipuin kontalari". 
3 - 6 urteko haurrentzat gurasoen parte hartzearekin / aretoak edukiera mugatua du

beldartxo jatuna

Gabon aurretik, Zarauzko eskola guztitako 1. zikloko haurrek Beldartxo Jatuna
antzerkia ikusteko aukera izan zuten Modelo aretoan, Euskararen eguna ospatzen zela eta.
Orain jardun gara eskolan liburu hau lantzen, urratsez urrats beldarraren hazkundearen berri emateaz gain, asteko egunei, zenbakiei eta izadiaren hainbat elementuri buruzko kontuak ere azaltzen ditu. Naturak eraginda, beldarra hazi egiten da, ehuntzen du har izatetik hegaldun izaterako bilduko duen kuskua.
Hiru formatu desberdinetan ekarri dugu hona: aurrenengo hau beraiekin batera irakur dezakezue geziari emanaz. Ariketa polita izan liteke.


Gose handiko beldarra gozatzeko liburua da, harribitxi bat, aspaldikoa izan arren (1969an Carlek sortua).
  
ANTZERKIA



IPUINA

2017/01/16

Bilera mistoa: Inauteriak

Urtarrilaren 11ean ospatu genuen aurtengo 2. bilera mistoa: zuzendaria, idazkaria, gela guztitako ordezkari bana, Guraso Elkarteko kide bat eta Jangelako begiraleak parte hartuz. Udaleko ordezkaria falta zen. Ikas Komunitateen proiektuan murgildurik, aldian-aldian bilera misto hauek egiten ditugu eskolaren kudeaketarako.
Beste zenbait puntu argitu ondoren, eguneko gai garrantzitsuenari ekin zioten: Inauteriak4 urtetik behin Euskal inauteriak ospatzeko erabakia hartua dugu aurretik, eta pertsonaiak banatu ziren zikloka :
1.zikloa: mamoxarroak eta txatxoak.
2.zikloa: bolantak eta puskebiltzeak.
3.zikloa: sorginak eta intxisuak.
.
Hurrengo batean berri gehiago

"Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego"

Verbum Editorialak Iñaki Sainz de Murietaren "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego" liburuaren lau ale(2 eraikuntzetarako) helarazi zizkigun abendu hasieran gure liburutegirako.
Eskerrik asko Iñaki irakasleari egindako opariarengatik. Saiatuko gara zabaltzen. Horrela dio bere 
eskutitzak:
"Lankide agurgarriak,
Euskal ikastetxe publikoetako irakaslea izanik, plazer handia da niretzat "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego" liburuaren 2 ale erraztea, hemendik aurrera zuen Mediatekaren titulu berria izango delakoan esperoz. Aipatzekoa da hau "Energia Olatuak. DSS2016"ak luzatutako laguntzarik gabe ezin izango zela posible izan, horri esker 150 ale banatu  ahal izango baitira Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta liburutegietan.
Honen  ondorioz, eskertuko nizueke minutu batzuk hartzea eta jarraian erraztutako etiketak erabiliz honen berri sare sozialetan hedatzea, ekimenaren kontrola eta hedapenean laguntzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik. Laster arte."

Iñaki Sainz de Murieta
Facebook: www. facebook. com/dss2016
Twitter:@DSS2016
Instagram:@dss2016

Esta es la carta que a primeros de diciembre nos envió lEditorial Verbum junto con cuatro ejemplares del libro escrito por Iñaki Sainz de Murieta titulado "Las aventuras de Kanide. La ceremonia del fuego"para los dos edificios de la escuela. Muchas gracias por este bonito regalo que intentaremos difundirlo por la bibliotera.

Estimados compañeros:
"Como docente de la red pública vasca. tengo el placer de entregaros 2 copias del libro "Las aventuras de Kanide-La ceremonia del fuego", que espero pase a dormar. a partir de ahora, un nuevo título en vuestra mediateca. Esto no habría sido posible sin la ayuda "Olas de Energía. DSS2016", ya que gracias  a su dotación económica se van a poder entregar 150 ejemplares a distintos colegios y bibliotecas públicas de Guipúzcoa. 
Es por eso que os pido que os toméis unos minutos para dar noticia de ello a través de las redes sociales usando las etiquetas que aparecen a continuación, para ayudar a su control y difusión.
Muchas gracias por vuestra atención. Hasta pronto. "

Iñaki Sainz de Murieta

2017/01/14

Umeak ,generoa eta transexualitatea

Transexualitatearen gaia puri-purian dagoen honetan, eskoletan gaia behar bezala lantzeko material didaktiko edo gida liburu moduko bat atera du euskaraz eta gaztelaniaz Chrysalli Euskal Herria elkarteak.
Transexualitatea pertsona baten sexua (sentitutako sexua) jaiotzean genitalen arabera esleitu zitzaionarekin bat ez datorrenean ematen den egoera da.
Azken ikerketen arabera, haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen suizidioen saiakera-tasa populazio osoaren batezbestekoa baino askoz ere altuagoa da. Haien identitatea onartzen eta laguntzen denean, berriz, pertsona horien bizi eta zoriontasun kalitate adierazleak gainontzeko populazioaren antzekoak dira. 
Chrysallis Euskal Herriak abian jarri du haur transexualen inguruan informazioa zabaltzeko kanpaina: 'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak', kanpaina abian
Bost ipuin dakartzagu, denak 2016koak, generoarekin egonezina  zer diren umeei azaltzeko helburuarekin. 








Hauen berri jakiteko, sakatu hemen, narrazio eta bideo batzuk ere.


Trikimailuak


Gure Charlie Chaplin handia

2017/01/10

17 - 18 rako MATRIKULAZIO GARAIA

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea: urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Bazatoz?

Aurkezpen hitzaldia: Urtarrilak 26, osteguna,  17:00etan, Pagoeta kaleko, HHko eraikuntzan.
Presentación, el día 26 de enero, jueves, a las 17:00, en el edificio de Preescolar, en Pagoeta Kalea.


ATE IREKIAK: Otsailaren 4ean, larunbatean, 10:00 etatik 13:00etara.
JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS: 4 de febrero, sábado de 10:00 a 13:00.
Zaintza Zerbitzua izango da.