BEGEL

2016/04/23

ONDO BIZI JOKIN!

Nork ez du ezagutzen Jokin? Eskolako Ospakizunetan ikusten genuen argazki edo bideo kamara esku batean eta mugikorra bestean, Sare Sozialetan gure ekintzen berri emanez, han hemenka erreportari lanetan.
Ostiraleko OROKIETAko irratsaioan ordea, bera izan zen protagonista eta 6. mailakoek elkarrizketatu zuten. Izan ere, iritsi zaio erretiroa gozatzeko garaia, sasoi betean gainera.

Jokin Izar De La Fuente IKT arduraduna
izan dugu eskolan azken urteotan. Informatika eta eskultura eta aldizkari digitalaren tailerreko irakaslea ere bai.

Errenteriarra izatez, Hernaniko Zikuñaga auzoko eskola txikian hasi zen maisugintzan duela 36 urte. Handik urte gutxira hasi ziren ordenagailuak eskoletara sartzen eta orduztik datorkio mundu honen inguruko interesa; ikastaro, liburu eta jardunaren bitartez erabat murgildu zelarik informatika arloan.
Zalantzarik ez izan aurrerantzean ere hor jarraituko duela bere blog eta web orriekin, buru belarri; esaterako:
https://jokinizar.wordpress.com/
http://jokin-ikt.blogspot.com.es/
http://quark2.blogspot.com.es/
http://jokin-ikt.nirudia.com/
http://jokinizar.wix.com/1 ...
Beldurrezko eta Zientzia fikziozko film zalea, musika du gogoko batik bat. Rocka eta Heavya eta gehiago zehaztuz: Yes, Genesis, Pink Floyd eta Led Zeppelin rockaren aldetik, eta Iron Maiden, Judas priest heavyarenak, eta nola ez Rammstein. Ea lortzen duen sarrerik aurtengo uztailean azken talde honek  Berlinen egingo duen emanaldirako!


Mila esker Jokin! Hemendik aurrera malekoitik agurtuko zaitugu zure eguneroko ibilaldian!

Kartoizko zilindro bat bere museoan.

Hain arrakastasua izanik, nabarmena da kontrastea, ordea, oihartzun horren eta
idazlearen sortetxeko museoan ikus daitekeen idazmahaiaren artean. Mutur batean, salmenta zenbakiak, eta, beste muturrean, zenbaki horien sorgunea. Besaulki marroi xume bat baino ez, idazleak berak sortutako alderik aldeko kartoizko zilindro batekin, gainean idazleak eskuz moztutako taulatxo ahul bat duela. Hor ere has daiteke literaturaren gailurrerako bidea.
Bere bizitzako azken urteak Great Missendenen igaro zituen, Londresetik hurbil, eta herri horretan kokatzen da museoa ere, benetan interaktiboa: bere biografia kontatzen den aretora sartzeko ateak Wonka txokolatezkoa dirudi eta igurtziz gero usaitu ere...Mozorrotu, margotu, esaldiak eta errimak osatu, istorioak entzun, kajoiak miatu...  txiki eta heldu gozatzeko paradisua.                                                                   iturria:  Berria /  museo-de-roald

2016/04/22

LIBURUAREN EGUNA- Roald Dahl

Liburuaren eguna ospatzen dela eta, Roald Dahl idazlearen unibertsora hurbilduko gara, aurten ospatuko baita haren jaiotzaren mendeurrena. 

Roald Dahl idazle galestarra (Llandaff,GALES 1916 – Londres, 1990)

bihurria dugu inondik ere, oso gustuko baitu jende helduaren mundu 

arrazionala hankaz gora jartzea. 
Gutxi izango dira Dahlek besteko arrakasta lortutako idazleak. Horregatik moldatu dituzte haren lanetariko asko zinema edo telebistarako,(Charlie eta txokolate-lantegia, Matilda...) eta horregatik jarraitzen dute haren liburu salmentek handitzen hil zenetik 25 urte bete ondoren.
Irakurlea hasieratik harrapatu, eta espero gabeko amaiera eskaini. Bi ideia horietan sinplifika daiteke Dahlek helduentzat idatzitako ipuinen klabea, baina formula hori muturreraino zorrozten asmatu izanak bilakatu du generoaren erreferentzietariko bat (Ixtorio hautatuak bilduman).          Heldu zein umeentzat idatzi, ordea, algararen eta ezinegonaren arteko lerro horretan dabil beti haren luma funanbulismoan. Bere kontakizunei iluntasuna darie, ez du haurrei itsusia dena ezkutatzeko joerarik. Helduak, esate baterako, pertsonaia oker gisa deskribatu ohi dira bere kontakizunetan. 
Konstante bat da bizipenen erabilera hori idazlearen ibilbide osoan:neurri batean, haur zela eskolan jasotako jipoi eta irainak ditu oinarri Matilda lanak, adibidez. Igar daitezke eskola alboan zuen txokolate dendaren inguruko liluraren arrastoak Charlie eta txokolate lantegia-n, esaterako. Nagusiki autobiografikoak dira Boy eta Bakarka hegal egiten liburuak. Eta gerran bizitakoarekin lotuta daude, era berean, Disneyk erositako haren lehen eleberriko gremlin izeneko izakiak; izan ere, Dahlek hainbat elkarrizketatan zehaztu zuenez, hegazkinek kalteren bat jasaten zutenean errudunak gremlinak izaten zirela esaten zuten bere pilotu taldean.
Euskaraz irakur daitezkeen Dahlen haur kontakizun eta eleberriek ematen dute haren itzalaren neurria. Lehen aipatutakoaz gain: Erraldoi on miragarria, Georgeren medizina miragarriaSuper azeri,  Hatz magikoa,  eta ipuin tradizionalak irauliz sortutako Errima errebeldeak poesia liburu jostaria ere.

LIBURU EGUNA DELA ETA

Egun honen ospakizunean UNESCOk irakurketa sustatu, argitaletxeen industria eta autoreen eskubideak babestu nahi ditu eta mezu hau bidali digu partekatzeko:los libros tienen el poder de contrarrestar lo que Shakespeare llamó “la maldición común del género humano, la necedad y la ignorancia”.

2016/04/21

Cervantes vs Shakespeare, aurten Roald Dahl ere.

Badator Liburu Eguna. Apirilaren 23an, larunbatean ospatzen da, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare, letren munstro handiak hil zirela 400 urte betetzen direla eta. Zenbaki borobilak direla eta ospakizun egitaraua handitu egiten da.
Aurten hauekin batera Roald Dahlen jaiotzaren mendeurrena dugu aitzakia idazle handi hau ere gureganatzeko.

"La página escrita": azken alea sarean

Fundación Jordi Sierra i Fabrak badu hemen aipatu izan dugun aldizkaria. Donostiako Udal Liburutegitik bidalitako gomendiotako alle berria dakarkigu, bertan klik eginez irakurri eta ikusi ahal izateko.
http://www.lapaginaescrita.com/revista/2016/15


IPUIN KONTALARIA


LIBURU BAT = IRRIBARRE BAT


HONDURASEKO “MOSKITIA” PROIEKTUAREKIN BAT EGIN DEZAGUN
LIBURU BAT = IRRIBARRE BAT
100 haurren osasuna hobetzeko parasitoak kenduz eta elikagai osagarriak emanez.
Ekarri etxean soberan dituzun liburuak eta utzi eskolako sarreran egongo den edukinontzian. (apirilaren 11tik 15era).
Liburu solidarioaren azoka (salmenta) apirilak 19an HHko erainkuntzan  16:15tik 17:00ra eta apirilak 20 eta 21 LHko eraikuntzan, 16:15tik  17:15ra izango da.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!



RECOGIDA DE LIBROS SOLIDARIOS PARA EL PROYECTO “MOSKITIA” DE HONDURAS
UN LIBRO = UNA SONRISA
 Mejorar la salud de 100 niños y niñas desparasitándoles y dándoles un complemento alimenticio.
Trae los libros que no uses en casa y deposítalos en el contenedor que estará a la entrada de la escuela (Del 11 al 15 de abril).
La venta de los libros será el día 19 en el edificio infantil de 16:15 a 17:00h. y los días 20 y 21 en el edificio de primaria de 16:15h. a 17:15h.


ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

2016/04/18

ZILARREZKO EUSKADI SARIAK

Alaine Agirreren eta James Rhodesen liburuok aukeratu ditu Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak urteroko literatura sariak emateko Liburuaren Egunaren ospakizunak direla eta. Sari hauekin “ kaleratu zirenean merezi zuten aitortza jaso ez zuten liburuei  bigarren aukera eman nahi diete.

Euskaraz: 
X hil daAlaine Agirrerena, “idazkeraren edertasunagatik, prosaren erritmoagatik eta narrazioari darion errealismoagatik. Obsesio bati buruzko liburu bat da, modu obsesiboan kontatua. Maite denaren galeraren aurrean sortzen den beldurrari begiratzen dio, eta, istorio “sinple” baten bidez, pasio sentimenduan sakontzen du, “bariazio musikalen eskema baten bidez etengabe gai beraren inguruan bueltaka ibiliz”.Idazkeraren gaztetasuna harrigarri gertatu da, halaber, literatur tekniken erabileragatik eta liburuak lortzen duen intentsitateagatik”. Bere bigarren eleberria da; aurretik ere umeentzako zenbait lan egindakoa da idazlea, hala nola “Letra txarra daukat eta zer” eta “Txokolatezkoa izan nahi nuen”.2014ean Lizardi Saria irabazi zuen, "Hau ez da zoo bat" eta oraintxe ari gara irakurtzen 3. mailakoekin.

Gaztelaniaz, “Instrumental”, James Rhodesen liburua, saritu dute, “prosa zuzen eta gordin baina aldi berean hurbil eta jostagarriagatik. Argitalpenak erakusten duen ausardiagatik. Darion umoreagatik eta hobetu-nahiaren eta erresilientziaren eredu delako. Eta kultura –kasu honetan, musika– bizimodu batekin lotzeagatik, bizitzan zehar gertatzen diren egoera dramatiko eta zailetarako salbabide gisa aurkezteagatik. Liburuak ez baitu inor hotz uzten”.
Bi sariok maiatzaren 5ean emango dira, goizean, San Jeronimo kaleko aretoan. Bi egileek Literaktum jaialdian parte hartuko dute.

PRIMADERAKO LORALDIA


Loraldia heldu da Bilbora!

Bilbo euskal kulturaren eskaparate eta gune bihurtuko da larunbatetik hasita eta hamasei egunez (Apirilaren 9tik 24ra)Jaialdiaren helburua Euskal kultura ikusaraztea da eta emanaldiak Bilboko bihotz-bihotzean izango dira Azkuna zentroan, Arriaga Antzokian, Guggenheim museoan, Campos aretoan, Kafe antzokian, Itsasfarra itsas museoan, Rekalde Aretoan, La Fundicion-en, La Ribera kafetegian, Cafe Bar Bilbao-n, Elkar dendan eta beste hainbat gunetan.




2016/04/17

Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria - Sari kuttuna

Sari bolada handia daukagu eta ezin denak aipatu. Baina hau kuttuna egiten zaigu, Asier lankide moduan ezagutu dugulako eskolan eta horregatik oso gertukoa.

Oraintsu Irun Hiria poesia lehiaketa irabazi zuen eta, orain berriz, Xabier Lete III. poesia saria eskuratu du Linbotarrak poemarioarengatik. Linboa egungo munduarekin parekatu du, linboa lurra da: gure Europa hau, gure Euskal Herria hau. Bizirik dirauten hildakoak, eta era berean, hildakoa bere baitan daramaten biziak ageri dira liburuan".
Epaimahaiko kide Gartziak azaldu duenez, "linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du popetik edo are poesia filosofokotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira".
Sarituak  eskultura bat eta 12.000 euro jasoko ditu. Pamiela argitaletxeak plazaratuko du lana, aste gutxi batzuk barru.

2016/04/15

Azkoitiko liburutegia munduko hamar ederrenen artean sartu dute

 Arkitekturan espezializatua den 'AD' aldizkariak egin du zerrenda, Alemaniako bere edizioan. Aldizkariaren arabera, oso erakargarria da zeren eta Liburutegia izan baino lehen, eraikina Urolako trenaren geltokietako bat zen; geltokia itxi eta urte batzuk geroago,  2006an, liburutegia ireki zuten. eraikina: Azkoitiko Aizkibel Udal Liburutegia .
Juan Beldarrain arkitektoak moldatu zuen eraikina eta, Kultura Arkitektoniko eta Urbanistiko Jasangarriaren Espainiako Saria jaso zuen.

Aizkibel liburutegia

2016/04/14

SALBATORE MITXELENA SARIAK 2016

Zarauzko Udaleko Hezkuntza Departamentuak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du lehiaketa honetan lan ugari aurkezten dira urtero eta aurten ere benetan emankorra izan da jarduna.
Gure aldetik oso gustura egoteko moduan gaude, eskolako zazpi ikasle izan baitira sarituak. Zorionak guztioi!!
Modelo aretoan izango den sari banaketararte!!.


XXXIV. SALBATORE      MITXELENA SARIAK

 SARITUAK:

  • Ipuinak,   A -1  maila.
Nico Campolo Damián.“ Balurdin .”.  1.saria. 
Aitor Alzibar  Ugalde. “Ura botatzen zuen sumendia ” 2. saria


  • Ipuinak,   A-2   maila.

Nerea Arrieta Araiztegi. “Pettanen ausardia” 2. saria
Ane Conde Bauza.“Piano magikoa”   2. saria.

  • Ipuinak,   B  maila.

Helene Arronategi Iraola. “Bizilagun berriak” 2. saria.
Nerea Isusi Gómez. “…eta ibili munduan” 4. saria.


  • Olerkiak,   B  maila.

Peru Aginaga Bengoetxea. “Aitortu ezinik” 2. saria.



2016/04/08

MIKEL ROTAETXE, kazetari fina

HITZA egunkariak Mikel Rotaetxeri egin dion elkarrizketa ekarri nahi izan dugu gure blogera. 

Mikel Rotaetxe (Zarautz, 1991) Bruselako berriemailea da Euskadi Irratian, 2014ko azaroaz geroztik. Gertutik jarraitu ditu joan den asteko eraso yihadistak, baita pasa den urtean Parisen izan zirenak ere. 
Zarauzko Arraio irratian hasia, euskarazko irrati publikoko albistegi nagusietarako eta buletinetarako egiten du lana orain.

Aldian behin gure eskolatik pasatako ikasleen berri aipatzea atsegin dugu eta aitormena egin beren lanariPoza hartzen baitugu goizetan Irratiarekin gosaltzerakoan bere berriak Bruselatik entzuterakoan.
Bejoindezula Mikel!

...“Oraintxe bertan pasatu naiz handik, eta ez zegoen ezer”pentsatu nuen. Orduan, taxian buelta eman, eta atentatua izan zen geltokira joan ginen...
Zer ikusi zenuen Maalbeekera iristean?Geltokia 100 metrora genuen, eta kea irteten ikusi genuen. Metroko atetik, poliziak lagunduta, jendea korrika ikus zitekeen. Jende asko zegoen zaurituta. Aukera izan genuen hitz egiteko atentatuaren unean metroan zegoen jendearekin, eta denak shock egoeran zeuden, gertatu zena sinistu ezinik. Loteria bat izan zen, zoria, eta jendea oso larri zegoen. Lanerako ere oso egun deserosoa izan zen, Internet eta mugikorreko zerbitzuak erori egin ziren. Beraz, han ginen, baina ezin genuen hitz egin inorekin; gainera, poliziak ez zigun informaziorik ematen.
                                                                                         iturria:    Elkarrizketa osorik, zarauzkohitza.eus webgunean.

2016/04/06

Liburutegien magia

Eblako Liburutegia (Siria)

Munduan gauzak zeharo aldatu dira. 
Gaurko Siria ingurutan, duela 4.000 urte liburutegi bikainak zeuden eta bertako agintariek sustatzen zuten haien hazkuntza.
Bitartean, Europan herri borrokalari ankerrak bizi ziren.
Beheko loturetako adierazpenetan irudikatu ditzakegu gaur egun suntsiketa eta hondamendia dagoen lekutan, jakinduria estimatzen zuen jendea bizi zela.

Arkeologo espedizio batek, Siria iparraldean dagoen Tell Mardij herrian, kokatzen zuten  EblaHerri hau 2.500. urtean K.a.tik komertzio gune handia izan zen eta 250.000 biztanle zituen.
1975. urtean, han egiten ari ziren arkeologia indusketak, 15.000 oholtxo baino gehiagoren aurkikuntza lortu zuten. Bertan aurkitutako oholtxo guztien artean, lehen hiztegi elebiduna aurkitu zen, hitzak hizkuntza sumeriotik Eblaitara itzultzen zituena.Eblako liburutegia martxan egon zen bitartean, bertan, estatuko artxiboak gordetzen ziren. Artxibo horietan aurkitzen ziren Eblako historia kontatzen zuten buztinezko oholtxoak.Liburutegiko areto nagusian, 1900 oholtxo inguru zeuden pilaturik egurrezko apaletan eta sumariek erabiltzen zituzten tresnak (harrizko eserlekuak idazteko, harrizko borratzaileak...) beste gela batean aurkitu zituzten.Hala zioen aurkitzailetako batek: Oholtxo edo tablillak bata bestearen gainean zeuden pilatuta, karta joko baten modura.
 Beste liburutegi aipagarri bat NINIVEkoa izan zen.
Asurbanipal, irakurtzen eta idazten zekien errege bakarrenetako batek sortu zuen eta hau izan zen materiala gorde eta organizatzeko modu sistematikoa erabili zuen lehen liburutegia.
Han gorde zen garaiko kuneiforme idazkerako literatura guztia eta bertan aurkitu zen  historiako lehen poema epikoa: Gilgamesh-en poema.
Niniveko liburutegia erregearen palazioaren barnean kokatzen zen, beraz, liburutegi pribatua zen eta oraindik ez zen jaio gaur egungo liburutegi publikoa.
Ninive hiriaren desagerpenarekin batera desagertu zen, medo eta babilonioak egindako erasoaldiaren ondoren k.a. 612. urtean, Asurbanipal erregea hil eta 15 urte geroago.

2016/04/05

HAURRENTZAKO ANTZERKIA: PINTTO PINTTO

Erropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremandu behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustoko.
Bapatean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die.

Anita Maravillas & Portal 71 (Euskadi).
Pintto, gure txakurra da ta,
Pintto, bere izena du.
Pintto galdu egin den txakurkume polit bat da,
Baina guztiok ez dugu Pintto maite,
Norbaitek beldurra dio.
Gaindituko ote du beldurra?
Pintto, Pintto umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da, honen bidez, gure ingurukoekin harremantzeko dugun eran hausnartu nahi dugu.
ZUZENDARITZA: Javi Renovales & Iván Alonso
JATORRIZKO IDEIA: Anima Maravillas Teatro
ANTZEZLEAK: Miren Larrea, Valentina Raposo
MUSIKA: Fran Lasuen
ESZENOGRAFIA: ATX Teatroa
  • Eguna: 2016 apirilak 17
  • Ordua: 16:30
  • Lekua: Modelo Aretoa
  • Sarrera: 4€,  salgai Sanz Enea Kultur Etxean
  • Iraupena: 50'
  • Hizkuntza: Testu barik
  • Ikuslea: +3 urte

2016/04/04

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotzaren urtemugarekin batera ospatzen da egun hau mundu mailan eta hainbat jarduera antolatzen dira Liburutegietan ume eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.


Aurtengo mezua  Luciana Sandroni- k idatzi du eta Iñaki Mendiguren euskarazko itzulpena egin du.
                                                               iturria: OEPLI