BEGEL

IRAKURKETA KLUBA

2017 / 09 / 26

HIRU BIDELAPURRAK
Lehen zikloko haurrei liburua etxerako mailegatuz gain, ipuina kontatzen diegu sistematikokiTxikitatik Liburutegirako joera eta irakurzaletasuna sustatu asmoz. 
Blogera ekartzen ditugu kontatutako ipuinak, bideoren bat aurkituz gero, etxean ere beraiekin ikus dezazuen.
Oraingoan Hiru bidelapurrak ipuinarekin ari gara. Tomi Ungerer idazlearen album hau Haur literaturaren klasiko bat bihurtu da eta haurren beldurrei aurre egiteko liburu paregabea, gaizto-gaiztoek ere beren bihotz txikia izaten baitute, askotan ezkutuan dagoen arren.

Irudietan, bi kolore nagusitzen dira besteen gainetik, beltza eta urdina hain zuzen. Kolore horien nahasketarekin gaua eta iluntasuna irudikatzen dira eta gau giro horrek sorrarazten digun beldurra eta ikara. Dena den, irakurleak sentitzen duen beldurra desagertuz joango da ipuina irakurri ahala eta, kolore beltza garrantzia galtzen doan heinean, lapurrek ere hasierako maltzurkeria galduko dute ia ohartu gabe.

Hiru bidelapurrek gaiztakeriak egiten igarotzen zuten denbora, jendea izutzen eta ahal zuten guztia lapurtzen... Halako batean, gau ezin ilunago batean, zalgurdi bati eman zioten alto, bidaiari bakarra zekarren gurdiari: Uxue izeneko umezurtza... Bahitzen dutenean, hark galdetzen die ea zertarako behar duten horrenbeste diru eta bitxi. Orduan konturatzen dira ez dakitela zertarako lapurtzen duten. Eta galdera horrek sorrarazten dien hausnarketaren ondorioz umezurtzak jasotzeari ekingo diote, umez beteriko herri oso bat eraiki arte.Herri gorria!


 


                                                                            Iturria:      Behinola

2017 / 03/ 28

KOKORIKO ipuina


Oraingoan Kokoriko ipuinarekin ari gara:
Gauzak elkarbanatu  egin behar ditugu


Kokorikok bizkotxo bat egin dezala eskatu dio Oilo amari eta, horretarako, txitatxoa egurra biltzera bidali du. Amak ohartarazi du: “Kontuz bildu zotzak zeren Katu Kaskamotzak hiru aldiz miau egiten ondotik zorrozten ditu hortzak”. Baina Katu Kaskamotzak Kokoriko harrapatu du eta bizkotxo erdia eskatu. Amak bizkotxo izugarrrri handia egin arren, dena jan du Kokorikok. Baina sorpresa hartuko du Katu Kaskamotzak txitatxoaren bila doanean.


2016/11/14

PIO BAROJA



Pio Baroja idazlea, Inuxente egunez jaio zen Donostian,1872an eta Madrilen hil zen, 1956an, 84 urte zituela, duela 60 urte. Nahiko itxia eta lotsatia omen zen. 
Medikuntza ikasi zuen, baina ez oso konbentzituta. Zestoan hartu zuen mediku plaza eta hasi orduko konturatu zen medikuntzak aspertu egiten zuela. Arazoak izan zituen bere mediku lankidearekin eta herriko alkatearekin ere. Salatu egin zuten igandetan lan egiteagatik eta mezetara ez joateagatik. Zestoan jabetu zen benetan idazle izan nahi zuela, eta han berreskuratu zuen jada galdutzat zuen euskalduntasuna. Urtea pasatxo iraun zuen bertan eta handik Donostiara joan zen. 
Azkenik Madrilen, aritu zen lanean okindegi batean bere anaiekin batera .
Hau zela eta esaten omen zion Rubén Daríok:  Baroja es escritor “de mucha miga”. Garai hartan idatzi zuen Vidas sombrías, Zestoa inguruko pertsonetaz eta bere mediku jarduereko esperientziaz. Unamuno, Azorín eta Benito Pérez Galdós izan ziren bere lana goraipatu zuteneteko batzuk.

Antiklerikala, antiabertzalea, antisemita eta antierrepublikanoa. Txantxetan Don Impío ere deitu izan omen zioten. Aurten, heriotzaren 60. urteurrenean Donostia 2016k antolatutako ekitaldien artean. ehunka pertsonak eman zuten izena Donostian Jakintzaren arbola eleberriaren irakurketa jarraitua egiteko.
Urteurrenaren aitzakian ere,  Espasa argitaletxeak lehenengoz argitaratu ditu liburu bakarrean idazlearen euskal tetralogiako lanak:  La casa de AizgorriEl mayorazgo de LabrazZalakain abenturazalea eta Altzateko jaun.

Baina zentsurak ere izan du pisurik Barojaren argitalpen data bihurrietan. Bizirik zela, 1936ko gerrari buruz idatzitako trilogiako liburu bakarra ikusi ahal izan zuen kalean: El cantor vagabundo. Debekatu egin zizkioten beste bi lanak; 2006an argitaratu zen trilogiako bigarrena: Miserias de la guerra. Eta, azkenik, iaz heldu zen hirugarrena: Los caprichos de la suerte. Idazleak bizitoki izan zuen Berako Itzea etxean egon da ordura arte, karpeta gris batean, soka gorri batzuekin bilduta. 

Bidaiari aparta izateak ireki zion  bere ikusmira, Paris izanik gehien bisitatu zuen hiria. Frantzian bizi izan zen 1940 urterarte Gerra zibila bukatu arte. Bisita polita izan daiteke Berara joan eta Itzea, bere etxera, inguratzera.
Bere esaldietako bat :"Es que la verdad no se puede exagerar. En la verdad no puede haber matices. En la semi-verdad o en la mentira, muchos."




2016/11/14

NON HAGO XALBADOR?


40 urte dira Xalbador hil zela, 
1976an, bere omenez egiten ari zen herri bazkari batean,Urepelen bertan, bihotzekoak jota.
Bertsolaria eta artzaina. Ezin bertzean (1969),Odolaren mintzoa (1976) eta Herria 
Gogoan(1981) bertso bildumak argitaratu zituen, eta haren bertso idatzi nahiz 
bat-batekoak erreferente izan dira askorentzat. "Xalbadorrenea" baserrian jaio zenez, sortetxeak eman zizkion "izana eta izena".
                                                                                            Santxo eta Kixote ote?

Bigarren Mundu Gerraren ostean hasi zen zabaltzen gero eta gehiago bertsolaritza. Hegoaldeko bertsolariekin lehiaketak antolatzen hasi ziren. Bertsolaritza indarberritzen ari zen garaian, Basarri eta Uztapide bezalako bikotearen ondoan hasi zen Xalbador, lagun paregabea zuelarik Mattin:herriz-herri Euskal Herri osoan ezaguna, miretsia eta maitatua bihurtuz.

Gogoangarria da 1967ko finalean ikus-entzuleen txistu artean kantatutako bertsoa. Bere euskara arrotza eta ulergaitza gertatzen zitzaielako. 
Lazkao-Txikiren aldeko jende asko etorria zen Goierritik eta Uztapiderekin neurtzeko, epaimahaiak Xalbador aukeratu zuenean  sortu zen iskanbila zaratatsua. Baina Xalbadorren apaltasunak eta sentiberatasunak jendea isiltzea eta txaloka hastea ere lortu zuen: 
Anai-arrebak, ez otoi pentsa
Neure gustora nagonik
Poz gehiago izango nuen
Albotik beha egonik
Zuek ez bazerate kontentu
Jendearen txaloek bertsoa ezin bukaturik utzi zuten Xalbador. Txaloak isildu zirenean amaitu ahal izan zuen bere bertsoa, negar malkotan.
Errua ez daukat ez nik
Txistuak jo dituzute bainan
Maite zaituztet oraindik.
Uztapidek jantzi bazuen ere txapela, Xalbadorrek irabazi zuen bertsozaleen bihotza betiko.
Xalbador kontalari ona ere bazen: hamaika pasadizo, ipuin eta txiste kontatu ohi zuen lagunartean. Urrutira ematen zuen baino hiztunagoa eta alaiagoa zen Xalbador. Parisa egin zuten bidaian isildu ere ez zela egin kontatzen du Basarrik: "itxura kontrakoa zen... barru-barruan oso alaia eta jolastia zen. Aparteko grazia zuen txisteak eta gertaerak kontatzen... zenbat gozatu genuen!"
Gehiago jakiteko:http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/xalbado.pdf           



2016/10/18

DOLORES REDONDO, 2016ko PLANETA SARIA


Sari festa darabilgu azken boladan: 
Planeta SariaDolores Redondok, Baztango trilogiaren egileak irabazi du, TODO ESTO TE DARE nobela beltzarekin.

Lehendik argitaratuak:
El guardián invisible. Barcelona: Destino, 2013. 
Legado en los huesos. Barcelona: Destino, 2013.
Ofrenda a la tormenta. Barcelona: Destino, 2014. 

Finalista,   Marcos Chicot izan zen El asesinato de Sócrates, nobelarekin.



2016/10/15

2016ko LITERATURA NOBEL SARIA: Bob Dylan


2016 Literatura Nobel saria jaso du Bob Dylanek. Musikari eta kantari bati lehenengo aldiz eman diote sari hau eta ezuste handia izan da.
Epaimahaiak Amerikako kantu tradizio handian adierazpide poetiko berri bat sortu izana aitortu dio Dylani. Bere kanten letretan politika, era literarioan eta filosofikoan, hizpide ohikoa da. 

Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, bost hamarkadaz aritu da eszenatokiaren gainean. Haren kanta batzuk "Blowin' in the Wind" edo "The Times They Are a-Changin'" gerraren kontrako ereserkiak bilakatu dira. Juan Garziak ditu euskaratuak, kantatzeko moduan, 199ko urtarrileko Senez aldizkariaren alean.

Nicanor Parra poeta txiletarrak —102 urte egin ditu iragan irailean— 2000. urtean esan zuen pozten zela Dylan saria lortzeko hautagaien artean egoteaz. «Hark idatzitako hiru bertso lerro nahikoa dira sari hori eman diezaioten»

2016/10/14

BUFOI BATEN HERIOTZA: Dario Fo


90 urterekin zendu da Dario Foantzerkigile, aktore eta artista italiarra. Sorkuntza eta gizarte konpromisoa uztartzeko hautua egin du beti, eta 1997anLiteraturako Nobel saria jaso zuen bere komedia satirikoengatik.

Ezarritako ordenaren xaxatzaile nekaezin, boteretsuen zirikatzaile, satiragile zorrotz, gizarteko kiderik umilenen alde lerratu zensortzailea dugu.

«Boteretsuek ez dute barrea maite" zioen. Izan ere, maiz ezagutu zuen zentsura antzerkigileak, eta garesti ordaindu behar izan zuen behin baino gehiagotan mugimendu ezkertiarren alde hartutako konpromisoa. Iraindu egin zuten, kolpatu, eta bere emazte eta lankide zuen Franca Rame bahitu eta bortxatzera ere heldu zen eskuin muturreko talde bat 1973an.

Nobel saria eman ziotenean ere, bat etorri ziren balorazioan Foren aurkako ahotsik kritikoenak eta Fo bera: bufoi bat saritu zuten. Baina, hain justu ere, harrotasunez aldarrikatu zuen beti titulu hori antzerkigileak. 
Azken unera arte jarraitu zuen sortzen, eta oraindik argitaratu gabeko liburu bat utzi zuen hil aurrean. Antzerkiaren historiaren ikerlari sutsua ere bazen, eta Erdi Aroko kontalarien lanen berrinterpretazioz osatutako Mistero Buffo ikuskizuna da haren lanik behinenetariko bat. Iruiñean eta Bilbon izan genuen duela ez asko.

Euskal Herria ere bazuen gogoan Fok. Nobel saria jaso eta denbora gutxira, esaterako, ETA talde armatuarekin negoziatzen hasteko eskaria egin zion Espainiako Gobernuari, beste hainbat pentsalari eta sortzailek sinatutako eskutitz batean. 

Euskaraz osorik irakurri daitezke teatro-testuak.com orrialdean Anarkista baten ezusteko heriotzaPistolaren begi zuri-beltzak eta Izuaren aurpegia: bi ekitaldiko komedia. Horrez gainera, Petite Theatre de Pain taldeak antzerkigilearen hiru obra biltzen zituen Juglarea, puta eta eroa antzezlana eskaini zuen euskaraz, euskarazko dialekto banarekin jolastuz, Fok Italierazko dialektoekin egin ohi zuenez.
                           Iturria:  Berria

2016/06/29

LA PAGINA ESCRITA


Sarean dago "La página escrita" gazte literatura aldizkariaren ekaineko ale berezia. Aldizkari hau 'Jordi Sierra i Fabra' fundazioak argitaratzen du.
Sakatu aldizkaria irakurri ahal izateko

2016/09/30

LAGUNTZAILE TALDEA PREST

Urriaren3an, irekiko ditu ateak gure liburutegiak nahi duzuen guztiontzat.
Astelehen eta ostiraletan, liburu mailegua egin ahal izango da, 16:30 etatik  17:00 etara, 15 egunetarako. Gehiago luza daitezke mailegua berrituta).
Ordenagailuetarako txandakentrenamenduen arabera, adieraziko dira beheko panelean. Egun bakoitzean  dagokien gelakoak bakarrik joan ahal izango dute.
Dagoenekoz, laguntzaile talde ederra aurkeztu da bolondres eta lanean hasteko prest dago:
6. mailakoak :    Eli, Itxaso, Nerea, Amaia, Nora, Laia eta Izar
5. mailakoak:     Laura, Amets, Laida, Norkis, Dare, Nahia  eta Saioa.
                                
Geletako liburu sortak (27 liburutik gora gelako) prestatu eta banatu dira, orri aurkitzaileak ikasle guztientzat egin eta bazkide berrien txartelak eguneratu ditugu. Orain liburu berriak seilatu, katalogatu eta forratzen hasi beharko dugu..
Laguntzaile fin hauen egutegia egin dugu txandatzen joateko.
Ekin eta aurrera!!!!!!

2016/09/28

AGUR eta OHORE Manolo!

Joan zaigu ba, IMANOL URBIETA, Manolo herrikoentzat. Eguerdian jakin bezain laster bere kantak ekarri ditugu gogora eta ahopean hasi gara kantatzen. Eskolako sarrera-irteerako txirrina bere doinuz jantzi dugu...
Urtetako lana aitortze aldera, merezitako hamaika omenaldi egin dizkiote han eta hemen, azken urteotan. Duela pare bat urte, Zarauzko Udaleko Kultura Sailak omenaldi disko berezia prestatu zion:  Bakarrik eta libre deiturikoa.Gaur egungo pop-rock taldeek eginiko bertsioz osatutako tributu diskoa.
Bakarrik eta libre badoa. Bakarrik eta libre gaztea. Poltsikoan eskuak, oinak arrastaka. Luzea da bidea.... Luzea izan da Imanol Urbietak musikagintzan eta pedagogian egindako ekarpena. Aitzindaria, oparoa eta eskerga.  Abilidadea zuen izan ere, haurrenganako musika sortu eta ume guztiak kantuan eta dantzan jartzeko. Bukaera aldera, berriz, Udaberri, zaharren abesbatza zuzentzen aritu zen eta zer gutxiago, herriko Udal Musika Eskola berriak bere izena darama.
Euskal Herriko edozein txokotara joanda ere, nork ez du Imanol Urbieta ezagutzen?
Mila esker Manolo!

2016/09/23

FORMAZIOA

Blogarekin atzo hasi baginen ere, dagoenekoz hiru aste pasatxo badira irakasleok lanean hasi ginela eta hasi orduko barru-barruraino murgildu ere, hitzaldi interesgarri birekin.formakuntza hobetze asmotan.


Ostiralean, irailaren 2an, Maria Rosa Vall, Kataluniatik,BIOLENTZIA 0 gaiarekin,  Haur Hezkuntzako eraikinean: 0 urtetatik saihestu dezagun edozein biolentzi aztarna  eta irailaren 5ean, astelehenean,  Modelo aretoan GOLDEN 5 izenpean, Sevillatik etorrita, Maria José Lera jardun zen eskualdeko ikastetxeetako irakaslerekin, eskola giroa hobetzeko, elkarbizitza  projektuari buruz, Berritzeguneak antolatuta. Honi buruzko informazioa jakiteko bideoak prest daude hemen sakatuz gero,
https://www.youtube.com/playlist?list=PLedLAXJs6GvkgSAnogQx0uW8k8daA3ZoR

2016/06/26

PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN
Eta jarraitzen dugu liburutegitako gai ulergaitz honekin:
Ekainaren  16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".(Osorik irakurtzeko sakatu).
Patxi iaz izan genuen azkenengoz eskolan 4. mailakoekin
Artikuluaren azkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu, eskola liburutegien inguruan dagokioenan:
... 
"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."

2016/06/26



"Hutsartea" / Tiempo muerto

"Hutsartea" Aritz Mutiozabal zarauztarra eta eskolako aita dugunaren bigarren liburua da. Denbora batez poesiarik ez idaztea erabakita bazuen ere, ezin izan dio ezinegonari eutsi.
Partidetan maiz eskatzen den geldialdi hori, jokoaren etena, gaztelaniazko tiempo muerto delakoa. Une hori geratu egin da, izoztu nolabait esateko, baina denbora errealak aurrera jarraitzen du. "Literarioki, bitarte huts batean" zegoela ekin zion poemategi honekin. jarraitzen dio". 
Liburuak 100 olerki inguru ditu bost ataletan banatuta. 'Geografia zartatuak' da lehenengo atala, eta urteak ihesean, erbestean, atxilotua eta errefuxiatuta egon direnen barne sentipenak aztertzen ditu. 'Ametsen itsasaldia'k lo edo esna egiten diren ametsez beterik dago. Nostalgia, damua eta oroitzapenak dira 'Amnesia izeneko erlojua' ataleko gaiak. Isiltasunaz ari da 'Mihia huelgan', eta atalik pertsonalena 'Eklipse bat nire ordenagailuan' da, idazle ibilbidean izan dituen gorabeherak azalduz.

2016/06/23

LAGUNTZAILE EKIPOA
Ikasturte bukaera iritsi da eta neri dagokidanez, ezin joan gure liburutegiko laguntzaile izan direnen lan bikaina aitortu gabe.
Mila esker zuen laguntzagatik
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik 
Esker mila zuen iniziatiba eta borondateagatik.
Zuei zor dizuegu Liburutegiaren arrakasta. 
Mota askotako lanak egin dituzue: mailegu eta itzulpenak, beste irakurlei emandako orientabideak, aurten ekarri ditugun hainbat eta hainbat libururen forraketa, erakusketa muntaien kolaborazioa eta txukun mantentzeko ardura hartu izan duzue. Giro onean eta alai etorri izan zarete.Ziur naiz zerbaitetarako balio  izango dizuela eta esperientzi hau gogoan izango duzuela. 
ZORTE ON opa dizuet 6. mailakoei ibilbide berrian eta 4.-5. mailakoei animatu datorren urterako lan talde berriaren parte izateko.
Ba al dakigu nola izango garen datorren ikasturtean? Edonola ere, ez zaigu kemenik faltako proiektu honekin aurrera egiteko, posible baldin bada behintzat.
 Argazkia egiteko garaian Peru falta zitzaigun baina ez dugu zure ezinbesteko lana ahazten, lan ixila eta benetan eraginkorra izan baita.



2016/06/08

1. ZIKLOKOEN IPUIN HAUTAKETA

1 1. eta 2. mailako 8 geletako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.    
Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa egin dugu eta gustukoena izan dutena aukeratu dute bozketa bitartez. Bide batez,  urtean zehar ezagutu dituztenak gogoratuz.
Hau izan da aurtengo hautaketa:
1. HAN GANen ZALDI MAGIKOA. 74 boto.
2. TOMAXITAREN ETXE KOXKORRA. 17 boto.
3. KROKO ETA BERE ETXEA. 14 boto.
Aurreneko ipuina kontaketa hutsa izan arren, pantaila eta inolako euskarririk gabe, istorioak harrapatzen ditu eta erabat kateatu geratzen dira. 
Beste biekin jolastu ere, gogotik egin daitekela egiaztatu dugu, istorioak asmatu eta pertsonaiekin antzezpenak eginez.
Boto diferentzi handiak, kontatutako beste 14 ipuinen artean eritzi bana-
keta handia egon dela argi adierazten du.(Jonas eta hozkailu beldurtia, Hiru bidelapurrak, Igeritz-Nadarín, Sorgin Gaiztoa, Nola dastatu ilargia?, Ausarten kluba, Hamaika andere ausart, Jostuntxo ausarta, Munstro iletsua, Itsasoa etxe barruan. Zazpi antxumeak, Edurne Zuri..) 
Zein ekintza erraza eta emankorra den kontaketarena! Etxean egiteko aproposa. Ez utzi ohitura hori hazten doazen neurrian. Kontua ez da beraiei irakurri araztea, beraiekin goxatzea baizik.


2016/05/20

Robinson Crusoe Mikel Susperregirekin

Irakurketak, besteak beste, bidaiatzeko ere balio du. 
Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-Exupèry bezalako autoreen artean, Daniel DefoerenRobinson Crusoe ere irakurri dute).

Vicens Vives argitaletxetikMikel Susperregi etorri zitzaigun liburu honen animazio saio batekin. Aurretik liburutegian prestatu genuen, Europa, Afrika eta Hego Amerikatik egindako ibilbideak eta bitarteko abenturak berrikusiz. Gaiari dagokion zenbait pelikuletako trailerrak ere ikusi genituen.
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktoreirakurle,idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetanproba literarioaneta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen:uharte batean galduz gero josteko hari bat,  urratutako erropak konpon ahal izateko!
Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.
  Robinson Crusoe on PhotoPeach 

Robinson Crusoe on PhotoPeach

2016/05/19

Larruaren letrak

Gaurtik igandera bitarteko Literaturia sexuari eskainia baitator, larrua deklinatzeko aukerak izango ditugu larru-barrutik bezala fantasien letretatik ere. Letren larruak larruaren letrei egingo die dei: letren larru-airea usaindu, haien larru-giroa landu, larru-letretan goxo egin; larru-arras ibiltzetik larru sakonagoen bila saiatu; larrua hartu eta larrua eman; larruari so, larrua jo. Noiz letrazale noiz larrutero —biak batera ere gaizki ez— letren larrua gozatu, itsasoa baita, oasia baita, jardina baita, desioaren abaro eta aterpe baita. Larrunabarrean zein larrusentian, larru arrasean zein larrugorrian, larrubizi ibili nahiz larru hutsean promenatu, soilik letren jantzia dugularik derrigorrezko: eta larrutu ondoren letren mintza, letratu eta gero larruaren mintzoa, gogoan gorde borroka osteko ukendua eta sosegua.

Literaturia baitator: plazer hutsa.

(Larrukert Larrunberen hiztegi erotikoa larrutu ondotik idatzia).
Iturria:http://www.berria.eus/paperekoa/1740/019/001/2016-05-19/larruaren_letrak.htm
















2016/025/18

ERREFUXIATUEN DRAMA 10 IPUINETAN KONTATUA.

Badira haurrei azaltzeko benetan zailak diren kontuak. Geure buruari ere azaldu ezin dizkiogu eta! 
Egunerokotasun osoko errefuxiatu eta etorkinek bizi duten egoera garratz hau adierazten duten 10 ipuin gaztelaniaz aurki ditzakegu irudian klikatuz gero.







2016/02/16
CASTILLO SUAREZ, Ebelina Mandarinaren egilea

Otsailaren 16an, izan genuen Castilloren bixita eskolan . Ebelina Mandarina irakurri dugu 3. mailako ikasle guztiekin  eta bi geletakoek berarekin egoteko aukera izan dugu.

Nafarroako Sakana bailarakoa dugu Castillo. A zer izen bitxia! Bere amak ere izen bera omen du, eta jendeak abizena delakoan nahastu eta arazo bat baino gehiago izan omen du. Hegaldi baterako ere nahiko istilu izena zela eta ez zela...
Aurretik helduentzat poesia idazten zuen eta gero hasi zen umeentzat idazten eta Ebelina da idatzi zuen aurrena. Berarekin irabazi zuen 2009.ean Lizardi saria. A zer askaria egin omen zuen Zarautzen, saria jasotzera etorrita.

                                                                                                    

Bere eskola ingurura etorri zen zirku batetik hartu omen zuen gaia. Giro txarra eta euritsua egin omen zuen benetan, eta oso ikusle gutxi agertu omen zen bertara.
Txikitako lagun ilegorri batekin gogoratuz erabaki zuen protagonista ere halakoa izatea.
Dena den, Errusian izan gabea da oraindik.

Aurretik landu genuen liburua, berari buruzko bideotxo bat ikusi genuen, pertsonai eta gertaera nabarmenenak aipatu genituen eta berarentzat galderak prestatu ere, galdera piloa! 

- Ez dut inor ezagutzen beldurra sentitu ez duenik- dio Ebelinak-. Koadernoan idatzi genituen gureak eta elkar jarri genituen.


- Egun tristeetan magoa izan nahi nuke eta tristura desagerrrarazi kapelu batean, magoak untxiak desagerrarazten dituen bezala.- Castillok ere magoaren kapela ekarri zuen eta  papertxoak banatu zizkigun guztioi eta magoa bezala triste gaudenean, alaitzeko zer lagun dakiguken idazteko eskatu zigun. Oso soluzio politak asmatu ziren.

                       

Bukaeran nahi zuten guztiei sinatu zien paperean eta eskaintza bana idatzi ere,  bere irrifar gozoarekin.
Nahi duzun arte, Castillo!


2016/02/17

MAITE FRANKO, Ipuin kontalaria
Beste urte batez hemen dugu gure ipuin kontalaria, Maite Franko.
argazkietan
1.D gelan
   
Izan ere, BERDINOLA (1. eta 2, mailetan) eta BABESOLA (3.mailarako) programak sustatuz, ipuinen bidez parekidetasuna etakulturartekotasuna 1. zikloaneta jarrera osasungarriak lantzeko 3. mailan, modu polit eta alaian egiten digu bixita urtean bitan 12 gela hauetan.
Hurrengo urterarte Maite! Ondo bizi!
Bere ipuin batzuk:

     

    

2016/02/02

ZUENGATIK EZ BALITZ!
Lagundu eta umorea jarri. Talde ekintzaile honi esker, 2. eta 3. mailarako ekarri ditugun liburu mordoa, 200 liburutik gora, katalogatu eta forratu ahal izan dugu urtarrilean. Errekreo eta arratsaldetan jo ta ke jardun ondoren, 4. mailako neska kuadrila bat izan dugu, batipat,(tarteka Markel, Jon, Carmen, Peru,...ere etorri izan ohi dira) gogotik aritu direnak. 
Mila esker zuen borondateagatik, Saioa, Nahia A., Dare, Laura, Elena, Nahia B., Amets, Laida,Maider...!

2016/01/27

PRINTZE TXIKIA komentatzen


Gaur arratsaldean, tertulia literario berezi bat egin dugu heldu eta ikasleen artean. 
Saint-Exupéry-ren Printze Txikia liburuaren 10 kapitulu etxean irakurri eta bakoitzak zati bat aukeratu ondoren, geure artean komentatu behar genuen. EPA, Helduen Eskolako 5 kide, Magisteritzako praktikak egiten dituzten 2 ikasle eta 6.D gelako ikasleek hartu dute parte.

Tertuliak egitera ohituta dauden arren, hau zen klasikoen artean lehena eta esperientzi aberasgarria izan dela aitortu dute. Ekarpen asko eta interesgarriak egin dituzte eta helduen hitzetan, harrituta geratu dira azaldutako mailarekin.





Asierren urtebetetzea ospatuz, bizkotxo batekin amaitu dugu saioa gozo-gozo.


















Eskerrik asko eta hurren arte.

2016/01/13

PERRAULT: Beragatik balitz negar gehiago egingo genuke Disneyko pelikulak ikusterakoan


Urtarrilaren 12an jaio zen Parisen, Charles Perrault 1628an. Atzoko Googleeko orriak doodle honekin omendu zuen.


Zorte handia izan zuen bere bizitzan eta noblezian 
egon zenez literaturaren munduan sartzea errazago egin zitzaion. Zientzia akademian parte hartu zuen eta pintura akademian baita. Hainbat poema liburu idatzi zituen, baina ezaguna zen berak idatzitako ipuinei esker.
69 urte zituela, 1667an “aitzinako ipuin edo istorioak” argitaratu zuen, ezagunagoa da “ama antzararen ipuinak” bezala. Bertan, ahozko tradiziotik hartutako istorioak aurkitu ditzakegu. Beraz, Perraultek ez zituen berezko ipuinik asmatu, baizik eta, garai horretan kontatzen ziren hainbat ipuin aukeratu eta hauek idatzi egin zituen. Beraz, bere lana,biltze lana izan zen. Ipuin hauek lortu ahal izateko, herri xumera jo zuen eta bertatik jaso zituen. Gero ipuin herrikoi hauek bere lagun bati eskaini zizkion eta horregatik argitaratu zituen. Hala ere, Charles Perraultek ez zuen inoiz pentsatuko historiara pasatuko zenik, eta are gutxiago ipuin horregatik. Perrault, ipuin hauek idatzi zituenean, ez zuen haurrengan pentsatu, ipuin hauek ez zirelako haurrentzako, gazte eta helduentzako baizik. Ipuin bakoitzaren amaieran Perraultek ikasgai bat idazten zuen; bertan moralina antzeman dezakegu. 
Bere bertsioak ez ziren pelikuletan agertzen diren bezain zoriontsuak: Otsoak Txano Gorritxo ohean sartu ondoren, jan egin zuen; Errauskiñeren ahizpa ordeak usoen eraso latza jasan ondoren itsu geratu ziren...
Ipuin ospetsu batzuk:



2015/12/22


IRAKURKETA GIDA


Urteroko legez, Gipuzkoako Eskola Liburutegiak Irakurketa Gida prestatu digu. Euskaraz gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.

                Irakurketa gida. BEGEL.PDF

2015/11/10


TERTULIA literarioak txikiekin ere

Badira urte batzuk non, tertulia bitartez, irakurketa sustatzen gabiltzan 3. mailako ikasleengandik hasita 6. mailakoenganainoko artekoekin.
Iaz Literatura klasikoko liburutan murgildu ginen 6. mailakoekin eta aurten 5. mailan ere zabaltzen ari gara. 
Urrian, tertulia hauen sustatzailea den Miguel Loza izan da gure artean, etxekoa ere egin zaigula esan dezakegu, irakasle zein ikaslerekin. Blog honetan bertan aipatu izan ohi dugu bere jarduna lehendik ere.
Zenbait ipuin hartu ditugu berarekin solasean aritzeko: Enperadorearen jantzi berria (H.C. Andersen), Printze zoriontsua eta El Ruiseñor y la rosa (O. Wilde), Bernardino (A.M. Matute)...
Etxean irakurri ondoren, norberak irakurritakoaren inguruan egindako hausnarketak, eguneroko bizitzarekin zerikusia dituzten esperientziak, argudioak eta interesak ekartzen ditu tertuliara partekatu eta eztabaidatzeko. Aurten txikienekin ere egiteko asmoa dago eta orain balorazio garaian sartuta gaude.
Gai honen inguruan interesaturik egonez gero, Loza berak badu blog interesgarri bat. Ezagutzeko klik egin hementxe.
Tertulia literarioak on PhotoPeach

2015/11/12

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015



 Euskarazko literatura   Literatura lanaren    Gaztelaniazko saiakera.
 itzulpena.                        ilustrazioa.

         Sonetoak  (William Shakespeare) - AtalaEl libro de la suerte - AtalaVieja Luna de Bilbao - Atala
J. Garzia Garmendia    Ana Garcia Lartitegui    Joseba Zulaika Irureta 
 Sonetoak.W.S             El libro de la suerte    Vieja luna de Bilbao


Aurten ere polemika izan da Euskadi Sari hauetan eta hemen osatzeko falta zirenak .

2015/10/30

Harry Potter eta Sorgin-harria album ilustratu moduan argitaratu da

Harry Potter y la piedra filosofal, du izena albumak.
J.K.Rowling idazlea, 1997an hasi zen 11 urteko ume mago honen istorioekin. 
Edizio honetarako, Jim Kay artista britaniarrak marrazki ikusgarriak prestatu ditu eta serie honetako zaleok irudi hauekin gozatzeko aukera polita dugu bertan. 26 hizkuntzatan, ingelesa eta gaztelania tarteko, baina baita turkieraz eta japonieraz ere.
Irakurle belaunaldi berri bat jasotzera doan trenaren kontakizuna xehetasun guztiekin.



2015/10/20

AINHOA MURUA eskolan


6.Ako talde batek elkarrizketatu du beren aldizkarirako

Triatleta bikaina eta munduko froga askotan sari ugari jasotakoa.

Hiru Joko Olinpikotan parte hartu du:
London (2012)Pekin (2008) eta Atenas (2004)
Datorren urtekoan izango ote da?
Abu Dabin(Arabia) egindako karreraz geroztik fastitis gogaikarri bat jasaten dabil oin azpian, eta hori sendatu behar du lehenengo, eta gero, sailkatzea lortu behar du. Lesionatu aurretik puntu asko lortu zituen eta ea lortzen duen.
Londoneko garaipena izugarria izan zen. Zarautzen jende askok jarraitu zuen telebistaz eta bertara ere, joan zitzaizkion animatzera.
10 lehenengoetan geratzea, 7.a zehazki, ez da txantxetako gauza! Horretarako gogor entrenatu behar izaten du eta ez zaio denbora libre askorik geratzen; lagunekin ibiltzea, irakurtzea,...
gustuko baditu ere. 
Goi mailako kirolaria izateko kemena ere handia behar da. Baina onurak ere baditu, noski, munduko txoko ugari ezagutzeko aukera izaten duelako.
Janariari erreparatu behar izaten dio, eta zein aukeratuko lukeen galdetzerakoan...denetik jaten badu ere, babarrunak hautatzen ditu.
On egin dizula Ainhoa! eta zorte on aurrerantzean ere!! 

2015/10/11

Literaturako Euskadi sariak




Mikel Peruarena Ansaren (Ereñotzu, Hernani, 1978) Su zelaiak nobelak (Susa) irabazi du Eusko Jaurlaritzak antolatutako literaturako Euskadi saria euskarazko arloan. 
Joxe Azurmendiren Historia, arraza, nazioa liburuak (Elkar) irabazi du saiakerako saria.
Yolanda Arrietaren Argiaren alaba-k (Autoekoizpena) haur eta gazte literaturakoa, eta 
Martin Olmosen Escrito en negro-k (Pepitas de Calabaza) literaturakoa gaztelerazko arloan.

Mikel Perurenak uko egin dio sariari eta gutun hau idatzi du zergatia azaldu asmoz: Uko baten arrazoiak

Yolanda Arrieta:  Haur eta Gazte literatura




Joxe Azurmendi : Saiakera        
   Mikel Perurena : Euskarazko Literatura    
                                
         
 
                                
  






     Martin Olmos :   Gaztelaniazko literatura                                                              

2015/10/11

Svetlana Aleksiévich Literaturako Nobel saria



Idazle eta kazetaria da Aleksievich: Sobietar Batasun zaharra desagertutakoan, bertakoak bizi izandako hainbat tragedia erretratatu ditu bere obran, kazetaritzatik gertuko lengoaia tresnatzat izanik. Baita Txernobylgo tragedia nuklearra, Afganistango gerra eta egungo hainbat gatazka...
Berarekin, aurrenekoz saritu daErreportajearen generoa.
Euskarara ekartzeko dago oraindik haren lana eta Espainian, "Voces De Chernóbil" da bere obra ezagun bakarra.
2004ean izan zen Euskal Herrian, eta BERRIAko kolaboratzailea de Miel A. Elustondok egindako elkarrizketan   honako hau esan zion idazleen konpromisoaz : "Gu, idazleok, mundua baketzeko gaude. Ez dugu jenderik hil behar, baina bai zenbait ideia. Hortik datoz eta okerrak. Izan ere, horixe da nik onartzen dudan gerra bakarra, ideien kontrakoa. "

2015/09/28

James Joyce-ren 'Ulises' euskaraz


"Ulises" liburuaren azalaJames Joyce-ren 'Ulises', XX mendeko nobela garrantzitsuenetako bat da. Bere eragina handia izan da ondorengo literaturan.

Euskaraz datorkigu orain maisulan hau, Igela argitaletxe eta Xabier Olarraren eskutik.


2015/09/21

LAGUNTZAILE TALDEA.


Irailaren 29an, irekiko ditu ateak gure liburutegiak nahi duzuen guztiontzat.

Prestaketa lanak nekosoak izaten diren arren, laguntzaile talde ederra aurkeztu da bolondres  6.mailako ikasleen artean: Aitor eta Peru,6Atik, Eneritz eta Jon 6Btik eta AideEider eta Uxue,  6Dtik.


Izan ere, geletako liburu sortak (27 liburutik gora gelako) prestatu eta banatu, orri aurkitzaileak ikasle guztientzat egin, bazkide berrien txartelak eguneratu, liburu berriak seilatu, katalogatu eta forratzea, ez da lan xamurra ez.


Eskerrik asko etaaurrera!



2015/05/25

MIKEL LASA ARAUZTARRAK IRABAZI DU COCA-COLA NARRAZIO LABURREN SARIA


Eskolan zebilen bitartean, liburutegiko ohiko lagun jatorra genuen eta benetan poztu gara Mikel!
Egun, Lizardi Institutuan dabil 2. DBHn eta Coca-Cola narrazio saria irabazi du, EAEko eta Nafarroako eremuan.
Mikelek 12. Edizioaren Euskarazko narrazio laburren lehiaketan parte hartu zuen beste milaka ikasleekin batera.  Gai jakin baten inguruan egin behar izan zuten idazlana:  “Argia altxor bat da, ez duzu uste?”
Datorren maiatzaren 27an,  Bilbon egingo den ekitaldian parte hartuko du Mikel Lasak.  Ekitaldi horretan adieraziko dituzte estatu mailako finalistak zeintzuk diren. Izan ere, euskarazko idazleak, gaztelania ez den beste estatuko hizkuntzekin batera, lehiatzen dira.
Zorionak Mikel, merezi duzu eta!

2015/05/20

PARTAIDETZA ITZELA


Liburu eguna ia hilabete pasa zen arren, oraindik ere badira geletara azaltzen zaizkigunak bere borondate handiz, ipuina kontatzera, poematxoren batzuk esatera, nor bere bizipenak adieraztera, kantatzera, musika tresnaren bat jotzera edota hitzalditxoren bat azaltzera. Eta gu, noski, beti prest entzuteko eta ikusteko! 
Nola adierazi gure eskerrak hain jator etortzen zareten guztioi!
Mila esker Dominika Gernikako bonbardeaketa garratzaren bizipenak ekartzeagatik,Miren eta Arantxaren ahots eztiekin edo Pabloren poema xamurrekin etortzeagatik,Mitxelen urteroko itsas istoriogatik, Juan Sebastian Elkanoren ibilaldi luzea aurten,Itziarren zientzia kontuak hain gertukoak egiteagatik, aurten robotekin, Grahan etaJoana ingelese hurbiltzeagatik,Eli eta erditze kontu erakargarriak,...Nola adierazi denak!:GenaroJonSilviaLeo, Luis MariMireiaMikelLeireCristina, Miguel, Francis, Aitor, Arrate, Bakarne, Edurne, Niko, Estitxu, Xabier, Pilar, Kontxi eta Jose Mari, Urko, ...eta baita Alba, Maialen, Nagore, Marta, Ana, Asier, Unax, Aratz, Ibai, Danel, Maria, Eider,...ikasle prestuak.
Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi. 
Barkatu parte hartu eta argazkirik gabe geratu zaretenoi.

 2015/05/12

XXXIII. SALBATORE MITXELENA SARIAK


Aurreko ostiralean ospatu zen Salbatore Mitxelena lanen sari banaketa. Pozik ziren gure Nerea, Iñaki eta Nerea. Zorionak, nola ez,hiruroi eta zorionak baita lan bikainak egin dituzuen guztioi, sarituak ez izan arren!Asko baitira aurkeztutako lanak eta ezin denak aipamenak jaso.
Ipuinak,   A -1  maila.
 
 


Nerea Arrieta Araiztegi. Txantxangorri abeslaria.”1.saria.

Iñaki  Alzibar  Ugalde“ Non da nire lokatza?.”
2. Saria.

 Ipuinak,   A-2   maila.
 

Nerea Isusi Gómez“Maikruxen abenduko egunerokoa.”   2. saria.

2015/05/03


JUAN GOYTISOLO, Cervantes saria

Juan Goytisolo, 2014. urteko Cervantes Sariaren irabazlea, Bartzelonan jaio zen 1931ean, jatorri euskalduna eta kubatarra zuen familia batean eta hori nabarmen ageri da bere obra guztian zehar, egin duen ibilbide emankorrean.
Goytisolo 50eko belaunaldiko narratzailerik garrantzitsuena da eta bere obran eleberriak, ipuinak, bidaia-liburuak eta olerkiak daude.
Entsegugile modura ere brezi izan da eta baita olerkigile bezala.
Mundu arabiarrarekin edukitako harreman estuaren ondorioz Marokora joan zen bizitzera eta obra interesgarri hauek gauzatu zituen bertan.
Saria jasotzerakoan dikurtso erreibindikatiboa bota zuen erabat.

















2015/05/03

Literatura Kritikarien Elkartearen Sariak



Kritikarien Elkarteak urtero ematen dituen sarien irabazleak euskarazko poesia eta narratiba arloan Felipe Juaristi eta Unai Elorriagaizan dira .

Felipe Juaristik Piztutako etxea 
liburuagatik  jaso du saria eta Unai Elorriaga Iazko hezurrak (Susa, 2014 liburuagatik saritu dute.


2015/04/27

FONDOKO MARATOIA!


Gure pasilotako hormak ipuinez josi genituen. 1. eta 2. ziklotako ikasleek aukeratu behar zituzten zein ipuin kontaketara nahi zuten joan. Ipuin bakoitzerako gela bat izendatuta zegoen. Edozein txokok balio zuen eta bakoitzean irakasle bat kontatzeko prest. Horrela sortu ziren talde nahasiak eta saio politak gozatu ahal izan genituen Liburu egunean.


<iframe allowfullscreen="" frameborder="0" height="296" src="http://photopeach.com/embed/68qq8p" width="445"></iframe>
2015/04/23

LIBURUAREN ASTEAN


Gaur Apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatzen da.  Katalunian San Jordi eguna ere bada eta gaurko egunez milaka liburu eta arrosak oparituko dizkiote elkarri. 

Eskolan ohi denez, hainbat jarduera burutuko ditugu irakur zaletasuna sustatzeko asmoz.
Irakasleok ipuin kontaketari ekingo diogu eta etxeetako edozein partaideri ere animatu diegu  kanta, bertso, antzerki eta kontakizunekin parte hartzera beren haurren geletan norberaren ama 
hizkuntzatan ahal izanez gero.







Aurtengo gaiaZirrarak eta sentimenduen inguruan antolatu  da eta horretaz aritzen diren ipuinekin arituko gara.
Norbere sentimenduak adierazten jakitea funtsezkoa baita gure adimen emozional garatu ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Legazpiko Domingo Agirre eskolako liburuzaina den Txema Ruiz da Azuari, "Emocionario" liburua iradoki zigulako Mintegian eta laguntza handikoa gertatuko zaigulako.

Nola sentitzen zara? "Sin más"-entzuten dugu barra-barra geure artean. Momentuko egoera horrek badu bere izena. Hizkuntzak ñabarduraz josita daude eta hizkera aberasten saia gaitezen.Adimena eta emozioen arteko lotura argi ikusten baita, bereziki, gaitasun handiko haur eta gazteengan.
                                         Iturria : Domingo Agirre eskola.

2015/04/18

Eduardo Galeano eta Günter Grass



Astelehenean hil ziren Eduardo Galeano etaGünter Grass, XX. mendeko bi idazle haundi. Bata Uruguaykoa, Amerikako kronista, gizarte zanpatuen ahotsa. Bestea berak bizi izandako II. Gerrate Mundialeko kronista, (gaur egungo poloniakoa izatez, alemanieraz idazten zuena).

Omenalditxo moduan gure beste idazle bikainaren iritzia dakarkigu, oso artikulu ederra idatzi baitu oraingoan ere:  
2015-04-15 / Anjel Lertxundi.  

Bisturi bi:

Bata, Grass,Alemaniaren kontzientziaeta, hedaduraz, Europako lubakiena. Bestea (ezen ez bigarrena),GaleanoHegoamerikako zain urratuena. Eta bi-bien kontzientziak, munduarenak.

Erraz konformatzen da kontzientzia, malgua da, kamaleoikara da. Tximu ezagunak bezala, nahiago du itsu, gor eta mutu, hitzaren bisturia sartzen hastea baino ikusitakoan eta entzundakoan. Eta astoak, kontzientzia belarra dela uste baitu, bere hausnarrerako jaten du.

Kontzientzia kolektiboan eragiteko nahitaezkoa da kontzientzia pertsonalaren leize ilunenetara jaistea: inork ezin du munduko injustizien bisturia izan kontzientzia eroso burgestu batetik, bere baitako arrakaletan arakatu gabe, kontzientzia goritu ezean zalantzaren arragoan. Bi idazleek lan hori hartu dute beren gain, bakoitzak bere maneran, eta gure kontzientzia lokartuan eman dizkiguten ostikoak eskertzeko balio behar lukete egunotako gure omenaldi
ek. Zertarako bestela? 

 

2015/04/06

Alicek 150 urte aurten


Lewis Carroll-ek 1865an argitaratu zuen lehenengo aldiz'Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian'. Haur Literaturaren historian liburu garrantzitsuenetako honen  pertsonaia hasieran bezain erakargarria izaten jarraitzen du mende eta erdi geroago ere..
Urtemuga ospatzeko egin da '150 Alice project' ekimena. Bertan  munduko 150 marrazkilari bikain bildu dituzte, eta bakoitzak ipuinaren orrialde bat ilustratu du. Hemen duzue ilustrazio bilduma. Oso gertuko bi ilustratzailerenak tarteko: Bilboko Oscar Domínguez Pazo eta Beñat Olaberria donostiarra. Sartu eta irudiez gozatu!   


 
Oscar Domínguez Pazo 
bilbotarrarena.







                                           

                                                          
                                                                                    Beñat Olaberria donostiarrak egina 


2015/03/26

Nancie ATWELL irakaslea, saritua.


Irakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua
Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learningikastetxe estatubatuarrean egiten du lan.
 “Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea da sekretua”.
Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan irakurtzeko denbora daukatelako, gauean etxean irakurri ahal izateko irrikaz daudelako eta 35 urteko esperientziak erakutsi didalako nire lana gazteentzako literatura irakurtzea, gozatzea eta gazteei gomendatzea dela”.
Gelak 16-18 ikasle artekoak dira eta milaka eta milaka liburu dituzte aukeran. Batzuetan isiltasunean irakurtzen dute eta bestetan ozen, irakurritakoari buruzko azalpenak gaineratuz, hitz ezezagunak argituz, esaldien doinua landuz… “Irakurketa tailerra egiten dugun gauzarik sinpleenetakoa eta aldi berean zailenetakoa da. Baita baliotsuena ere”, dio.

Helburua, irakurle amorratuak, ohikoak eta kritikoak heztea. “Haur dislexikoetatik hasi eta irakurle kritiko eta sofistikatuetaraino doa nire ikasleen profila, eta denek partekatzen duten ezaugarria da liburuak irakurtzea atsegin dutela...  
Irakurtzea da, halaber, ongi idazteko bidea, baita jarioa, hiztegia, konfiantza, gaitasun kritikoa, ohiturak edota ulermena garatzeko tresna ereAtwellen esanetan. “Ez dut ezagutzen helburu bera lortuko duen beste argibide, curriculum, teknologia berri, proba edo teoria magikorik”.
Milioi bat dolarreko saria bere osotasunean ikastetxean inbertituko du irakasleak, martxan duten programa alternatiboa garatzen jarraitzeko.

César Bona
Sari honetarako 50 finalistetako bat izan da César Bona Zaragozako irakaslea. Elkarrizketa egin genion Argian: “Emateko aukera eskaintzen badiozu norbaiti, bera ere hartzeko prest egongo da”.
                                                                      Iturria:   Argia (Irakurtzeko pasioa kutsatzea)

2015/03/04

H28 - aldizkari saretirikoa irakurgai



http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28-2.-zenbakia
 Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoek piztu zuten sua. BERRIA egunkariak adierazpen askatasunari buruz aritzeko bildu zituen Uztaritzen(Lapurdi) Asisko Urmeneta, Marc Armspach Marko eta Patxi UharteZaldieroa marrazkilariak, eta bilkura hartan aipatu zen ideia."Euskarazko aldizkari satiriko bat egin nahi genuke". 
Hilabetero (Hilaren 28an, zehazki eta horregatik izena, h28Horregatik, eta baita, diotenez, azido moduko baten formula ere badelako)  doan zabalduko dute  Euskal Herriko marrazkilari ezagunen ekarpenekin, Issuuorrian, helbide honetan:
Hemen ikus dezakezue edota azalaren irudi gainean kikatuz.
Klikatu hemen lehenengo alea ikusteko, urtarrilekoa, Pariseko gertakarien ondoren sortua.
                                                                                                       Iturria: Berria.

2015/03/01

HAU EZ DA ZOO BAT!’ lanarekin irabazi du ALAINE AGIRREK LIZARDI SARIA




Alaine Agirre idazle bermeotarrak irabazi du XXXIII. Lizardi Saria, Hau ez da zoo bat! lanarekin. Hamazazpi liburu aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta Agirrerena aukeratu dute epaileek, hau da, Jesus Mari Olaizola Txiliku-k, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Ramon Olasagasti iazko Lizardi Sariaren irabazleak.
Urtero legez, Zarauzko Udalak 2.500 ale argitaratuko ditu, herriko eskoletako ikasleei banatzeko. Horrez gain, 3.700 euroko saria irabazi du Agirrek. Sari banaketa apirilean egingo dute, eta ekitaldiko egun berean plazaratuko dute argitalpena.
Hau ez da zoo bat! lanean, etxean animalia bat eduki nahi duen haurrak hitz egiten dio irakurleari, eta hura erdiesteko estrategiak kontatzen ditu protagonistak. Esteka honetan irakurgai dago liburu horren lehen atala.
Alaine Agirrek 24 urte ditu, eta dagoeneko lau liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxearekin; hiru liburu haurrentzat eta bat helduentzatonako:
2013: Nire poxpolina maitea. Elkar.
2014: Odol mamituak. Elkar.
2014: Nora joan da aitona?. Elkar.
2014: Letra txarra daukat, eta zer?. Elkar.
Espero al zenuen sari hau jasotzerik?
Ez nengoen ez itxaroten, eta espero ere, ez nuen espero; egia esan, ahaztuta neukan. Iaz aurkeztu nintzen bigarren aldiz sariketa horretara. Orduan ere banekien oso zaila zela irabaztea, baina zain egon nintzen noiz irtengo zen prentsa oharra, ikusteko nork irabazi zuen. Aurten, ordea, ahaztuta izan dut. Zarauzko Udaleko deia jaso nuenean ez nintzen konturatu ere egin Lizardi Sariarengatik deitu zidatenik, harik eta esan zidaten arte. Ahaztuta nuen, baina ez garrantziarik ez diodalako eman, baizik eta niretzat ezinezkoa zelako sari hori irabaztea.
Hau ez da zoo bat! lanagatik irabazi duzu sariketa. Badirudi haur gehienek bizi dutena kontatu duzula.
Pentsatzen dut haur asko sentituko direla identifikatuta lan honekin, ume gehienek nahi izaten dutelako animalia bat eduki. Hain zuzen, liburuko protagonistak, Malenek, txakur bat eduki nahi du. Lehenbizi arrainak eramaten ditu etxera, gero dortoka bat, gero hamsterra, amonaren loroa ere berak zaintzen du… Eta, azkenean, txakur bat oparitzen diote gurasoek.
Zer erakutsi nahi izan duzu lan horrekin?
Alde batetik, nahi dut haurrak dibertitzea ipuinarekin, barre egitea… Izan ere, Maleni animaliekin gertatzen zaizkion abenturak kontatzen ditut. Baina, bestalde, beste ideia bat ere islatu nahi izan dut Hau ez da zoo bat! lanarekin: animaliek eskatzen duten ardura erakustea. Ez naiz irakaspen zalea, baina amaieran mezu hori eman dut, animaliak izaki bizidunak direla eta oso ondo zaindu behar direla islatu, alegia. Ez da hori izan nire helburua, baina hala atera zait; testuak hala eskatu dit. Helburua, ordea, betikoa da: literatura egitea, saiatzea behintzat. Haurrengan pentsatuta.

2015/03/26


ROBINSON CRUSOE 6. mailakoekin

Irakurketak, besteak beste, bidaiatzeko ere balio du. 
Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-Exupèry bezalako autoreen artean, Daniel Defoeren Robinson Crusoe ere irakurri dute).
Atzo Vicens Vives argitaletxetik, Mikel Susperregi etorri zitzaigun liburu honen animazio saio batekin.
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktore, irakurle, idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetan, proba literarioan eta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen: uharte batean galduz gero josteko kit bat,  urratutako erropak konpon ahal izateko!
Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.
  

 

2015/02/25

PATXI ZUBIZARRETA eskolan 
  4.A eta 4.Cko ikasleek Paularen zazpi gauak liburua irakurri dute gelan egiten dituzten tertulia dialogikotan eta bere egilea ezagutzeko aukera izan dugu.
Patxi Zubizarreta idazlearekin solasaldi gozoan egon gara kontu kontari. Asko eskertzen diogu ekarri dizkigun kutxa eta karpeta. Bertan zituen kuttunak eta erabilitako idazki, erreportai eta marrazkiekin, benetan interesgarria egin zaigu saioa.
Euskal filologia ikasten zebilela ezagutu zuen Joan Mari Irigoien idazlea eta harrezkeroztik ekin omen zion idazteari berak ere. Orduztik hona, makina sari jaso ditu, Euskadi Saria tarteko, eta bere liburuak mundu guztiko hizkuntzetara itzuliak izan dira (Korearrez, esperantoz eta beste hainbatetara idatzitakoak ere erakutsi dizkigu).
Berak dioenez jaio ez da egiten idazle izaten, ikasi egiten da. 
- Nork daki? Gutako edozein izan gaitezke idazle -animatu zigun...
Gustura sentitzen da edozein liburu mota idazten: txiki, gazte zein helduentzat. Bere sorkuntzan Afrikako kontuak, Marokokoak bereziki, leku handia okupatzen dute.
Lehen idazkera, tinta berdeko lumaz egiten ditu eta gero pasatzen ditu ordenagailura.
Ideiak bere bizipenetatik eta ikusi edo irakurtzen duenetik hartzen ditu (aldizkari eta egunkaritako erreportaiak azaldu dizkigu). 
Besteek idatzitakoak ere itzultzen ditu eta astelehen honetan Baso bat opari errezitaldia eskaini du Bilboko Arriaga Antzokian, Mintxo Cemillán pintorea, Antton Valverde kantaria eta Joserra Senperena musikariarekin.
Hurrengo batean ere etorriko zaren esperentzan,  ondo izan bitartean eta jarrai bide berriak urratzen !!!

2015/02/11

 

LAINO URBIETA DIEGUEZ: Zorionak!!

14-15 ikasturtean, orain arteko irakurle oparoena dugu Laino, 4. mailako ikaslea, Liburutegiko estatistikan ikus dezakezuenez.

Hemendik ZORION beroenak eman nahi dizkiogu, aurten hasi baita sutsu  liburutegira etortzen.

- Bejondeizula, Laino! Aurten hartu duzu liburutegira etortzeko joera handiena. Nondik sortu zaizu irakur  zaletasuna?
- Nere amak asko irakurtzen du eta nik ere irakurtzen hasi nahi nuen. Xuban, nire anaia ere, 1. mailan dabil eta berak ere asko irakurtzen du.
- Noiz irakurtzen duzu normalean?
- Ohera joan aurretik, baina baita etxeko lanak egin eta gero ere.
- Irakurtzeaz gain, zein ekintza dituzu gustuko?
- Patinatzea eta marraztea.
- Zein liburu gustatzen zaizkizu?
- Bolada honetan Kikarenak ari naiz irakurtzen eta nire adinekoentzat oso politak direla esangi nieke denei. Euskaraz eta gaztelaniaz, bietan irakurtzen dut.
- Zer iruditzen zaizu gure liburutegia?
- Oso leku aproposa liburuak hartzeko, irakurtzeko eta etxeko lanak egiteko.
- Sanz Enea liburutegia ezagutzen duzu?
- Bai, oporretan ere joaten naiz hara.(Denontzat, herriko liburutegiko bazkide egitea merezi duela esaten dizuegu, doan da eta aukera handia dago bertan).
- Arrazoiren bat lagunak irakurtzera animatzeko?
- Denbora pasatzeko dibertigarria da, abenturak goza ditzakezu eta toki asko ezagutu ere bai.
Bueno Laino, segi zuk ere irakurketaz gozatzen eta Zorionak!!


2015/01/30


2015 - LIBURU GEHIAGO

Urte berria liburu berriekin hasten genuela aipatzen genuen urtarrilaren 5ean. Jarraitzen dugu ekartzen eta oraingoan gehiago hazixeagoentzat : Junie B. Jones-enak euskaraz, Bat Pat-en gehiago, Zonbiguneak, Ada Goth-enak, Erein eta  Ibaizabal  argitaletxetako berriak, eta Adela Turin-en Zorioneko hondamendia eta Bonobo betaurrekodunen egiazko historia aipagarriak...



 

 

 

 

 

2015/01/05

ONGI ETORRI 2015!
Urte berria liburu berriekin datorkigu, nola ez! Tartean guraso batek emandakoak. Eskerrak lehenik, guraso eta irakasle esku zabal horiei, aldioro gure liburutegia hornitzen laguntzen digutelako. 
Aipatzekotan, txikientzat:
- Zenbait ipuin tolesgarri, hain ikusgarri gertatzen direnak.
- IGELAren bilduma berritua.
- LEHEN IRAKURLEAK bilduma.
- MATTIN ETA KAMILEren ale berriak.
- PIRRITX, PORROTX, MARIMOTOTS, PUPYU ETA LORErenak.
Ezagutza liburu interesgarriak:
- GIZA GORPUTZA, gorputzaren funtzionamenduari buruzko azalpen xumeak emateko liburu ikusgarria eta
- Jakintsu txikiuen entziklopedia bildumako HAU EZUSTEKOA, HAURTXO BAT! (Haur baten jaiotza nola gauzatzen den ikasteko) eta DINOSAUROEN LURRALDEAN (Nola bizi ziren eta nola desagertu ziren jakiteko).
Koxkortuentzat:
- PRINTZESA TXIZONTZIA.
- HANDIA NAIZ.
- DOMINISTRIPU JAUNA.
- LETRA TXARRA DAUKAT, ETA ZER?
- MORADERO.
Eta baita animatzen zareten helduontzat ere.




2014/12/15
"PLATERO Y YO"   - 100 urte
100 urte bete dira PLATERO ETA BIOK Juan Ramon Jimenez-en lanik ezagunena argitaratu zenetik. Patxi Ezkiagak 2008an, egin zuen lan paregabe honen euskarazko azken bertsioa. 
Horrela hasten da: Platero txikia da, iletsua, leuna, guztiz biguna kanpotik, hain guria da, erabat kotoizkoa, hezurrik ez duela emateraino,...
Liburu xamurra, merezi du benetan! Ez da bereziki haurrentzat egina, baina haurrak ere, astoa bezain protagonista dira bertan.
Ostiralean, Google-k Plateroren mendeurrena gogoratzen zigun bere doodle-n. 

Mendeurren hau ospatzeko, Euskadi irratian Jose Luis Padronek aurkezten duen Lizardiren baratza programak oso saio interesgarria egin zuen . (Klik eginda entzun dezakezu).

Autorea: JUAN RAMON JIMENEZ
  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Argitaletxea: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Hizkuntza: Euskera
  • Edizioa: 2008



2014/12/03

ANDUrekin solasean: LILURA

 5. mailakoek Euskararen eguna dela eta Anjel LertxundiAndu, eskolara ekarri eta elkarrizketa bat egitea pentsatu dute, hobeto ezagutzeko asmoz. Izan ere, bere liburu asko dauzkagu liburutegian eta 6. mailako tertulietan berak idatzitako "Ezkutuko maitea" irakurtzen dugu.
Euskarak izan duen idazle oparo eta onenetakoa, latinarekin zer ikusia duten hizkuntzak menperatzen ditu (gaztelania, frantsesa, italiera, katalana, portugesa, galiziera,...). Irakasle, idazle,gidoigile,...hitz joko zalea  eta makina ipuin,aho korapilo, txiste eta kanta bildu eta sortu dituen gizon nekaezina dugu Andu.
Hasieran urduri geunden baina berehala lasaitu eta elkarrizketa giro xamurrean jarraitu genuen. Gehien gustatzen zaion hitza lilura dela esan digu eta horrela utzi gaitu berak ere, liluratuta, bere jardun gozoarekin.
Hemen bakarrik laburrean egindakoak adieraziko ditugu eta gorago duzue osorik entzuteko aukera.(14/12/07)
(14/12/07).
Hitz gutxitan: - Euskarari jarriko zeniokeen kolorea? Oriotarra naizenez, horia.
- Euskaraz gehien gustatzen zaizun hitza: lilura.
- Zarautz hitz batean: kabia.
- Haurtzaroko zapore bat: antxoarena.
- Lagunekin lotzen duzun jolasa: futbola.
- Behin baino gehiagotan ikusitako pelikula: Casablanca.
- Sute batetik salbatuko zenukeen liburu bat: Tomas Mannen Mendi majikoa.
- Kirola esan.. eta zer datorkizu burura? Egun hauetan, kirolaren inguruan egiten diren astakeria asko.
- Eta esaten badizut...OROKIETA? Nire biloben eskola.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte! Gure eskolako ateak beti zabalik izango dituzu.

2014/12/01

liburu berriak-Desclée


Gaurkoan Desclée argitaletxeko berriak dakarzkizuegu, 2. eta 3. zikloko ikasleentzat pentsatuta. Munstro erraldoi eta beldurgarriak, duela ilargi askoko piztiak, galaxia arteko gatazkak, mukiak gustuko dituzten estralurtarrakbaso magiko eta misteriotsuakzonbiak...
Guzti hauek dagoeneko prest daude mediatekan ZUEN ZAIN!!!




2014/11/17


LIBURU BERRIAK

Hasi gara liburu berriz hornitzen liburutegia. Oraingoz, txikienentzat  dira batik bat:
Lehen irakurleentzat : DinosauroakHontzakZergatik ditu zebrak marra beltzak?eta Lurraren azpian.
MIKO saguaren beste lau liburu.
Sentipuinak: bost ale berri
Pailazoen olinpiadak
Asterix gladiadorea
Arte garaikideari buruzko bi liburu interesgarri haurrentzat
El ratoncito Pérez 
Animalien sei liburu eder
eta helduentzat intrigazko bi nobela.
Jarraituko dugu gehiagoren berri ematen!



 

 

2014/03/20


JOEL   TXAPELDUN !

Joel  1.mailan dabilen 6 urteko mutiko alai eta muxu gorri bat dugu. Liburutegiko estatistiketan, irakurle oparoena gertatu da, orain artekoan 13-14 ikasturtean. Izan ere, bere amarekin liburutegira etortzen da arratsaldetan astean hainbat aldiz liburu bat aukeratzera...eta zein politak dakien hartzen!!

- Noiz irakurtzen duzu,ba, Joel?
- Askotan eguerditan, bazkaldu ondoren eta iluntze aldera ere bai,  beste batzutan.
- Oheratzerakoan ez?
- Ez, orduan amak kontatzen dizkit ipuinak. 

Hori da arrazoia! Ipuin politenak, lotarakoan amak kontatzen dizkigunak izaten dira. Orduan ez da  ezer irakurri behar, asmatutako edo gertatutako gauzak  goxo-goxo kontatzea da modurik onena loak hartzeko.
Zorionak Joeli, eta nola ez, zorionak Beleni ere!
                                            Joel Baltasar Etxabe

2014/09/18

Eskozian murgiltzeko beste era bat

Gaur beste konturik ez dugu izango, eta iaz argitaratutako liburua berreskuratu dugu une gozo bat igarotzeko.
Aro berri bateko lehenengo albuma da, Goscinnyren desagerketaren ondoren gidoilari eta marrazkilari berriak egina.
      Eskozian kokatua dago  'Asterix eta piktoak'.


Oraingo honetan, Asterixek eta Obelixek Kaledoniara egingo dute bidaia, erromatarren garaiko Eskoziara
eta han aurkitu dituzte erromatarrei izu handiena sortzen dien herrialde bat, piktoak (gizaki margotuak)  erromatarren hitzetan.

 

 

2014/06/02

 Pello Añorgarekin

Ekainaren 2an, Pello Añorga, ipuin kontalaria izan dugu aniztasunaz sentsibilizatzea helburu duen emanaldi goxo, entretenigarri eta zenbaitetan dibertigarriarekin ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak Hodei baten bidaia disko-liburua banatu du eskola guztietan.
Ipuin kontaketan honako hau planteatuko da: jatorri anitzekoak garenez gero, kohesioa bilatzen jakin behar dugu aniztasunean.
Proiektu honetatik abiatuta, Pello Añorga ikastetxez ikastetxe ibili da 2014an. Nahi
duzun arte!
Pello Añorga on PhotoPeach AITORREKIN kontu-kontari

Batzuk zuzenean joaten dira apal jakinetara  liburua hartzera. Denok ezagutzen ditugun bilduma ezagunetara. Zu ordea, txokotan  ibiltzen zara bila eta betikoak ez diren liburuak aurkitzen dituzu.
-Zertan ohartzen zara liburu bat aukeratzeko?
-Liburuak zerbait berezia izan behar du, arraroa.
-Asko irakurtzen duzu?
-Bai, normalean iluntzean irakurtzen dut, etxeko lanak egin eta gero.
-Zaletasun gehiago izango dituzu ba? 
-Bai, kirola, futbola eta pilota.

                                              Aitor Artetxe Martin

BIHURRIEN ISTORIOAK NESKA-MUTIL ZINTZOENTZAKO. Christopher Milne
1. Irakaslea erotu zen eguna.
2. Ezagutu dudan umerik ausartena.

Niri liburu hauek gustatu zaizkit arraroak eta oso dibertigarriak direlako.
Gertakizun benetan xelebreak  azaltzen dira. Liburu barregarriak dira eta
irakurtzea gustatzen bazaizu, gustura irakurriko dituzu.
Ondo pasa nahi baduzu, liburu hauek zuretzat aproposak dira!


MEREZI DUTE

Hemen datoz gure irakurle sutsuak beste gomendio pare batekin. 
 -June, eta zu, noiztik egin zara horren irakur zale?
- 3.mailatik aurrera edo, eskolan tertuliekin hasitakoan. Etxean ere, sarritan oparitzen dizkidate liburuak eta amak asko irakurtzen du.

Maider, Ana Frank-en biografia topatu duzu hainbesteren artean...
- Amsterdam-en (Holanda) egon nintzen familiakoekin eta bere etxea ikusi genuen. Orain gehiago jakiteko irrikaz nengoen.

June  eta   Maider
Me llamo...Ana Frank  (Mi diario cuenta el horror del genocidio)

Ana Frank judutarra zen eta Alemanian bizi zen; baina Adolf Hitlerrek boterea hartu zuenean Amsterdamera ihes egin behar izan zuen bere familiarekin. Han gordeleku bat egiten ari zirela, 2. mundu gerran, soldadu batzuk atxilotu eta konzentrazio esparru batera eraman zuten.
Anari zer gertatu zitzaion jakin nahi baduzue ... bere biografia ikusi!

Trio Beta.

Hiru dira Bat Paten arrebak. Horietako batek, Biankak, kontatzen du istorioa eta hori da niri gehien gustatzen zaidana.
Lagun baten urtebetetzea ospatzeko joan dira Orient Expressera. Misterio asko dago eta gehiago irakurtzeko gogoa sortarazten dizu. 
Liburuaren toki batzutan igurtziz gero, txokolatearen, jaboiaren eta lore baten usaia har dezakezu.
Niri asko gustatu zait erta espero dut zuen gustukoa izatea ere .

IRAKURZALEEN KLUBA

Hemen datorkigu  bixitan gure irakurzaleetako neska pare bat.
 
- Adizue, eta zuek noiz elkartzen zarete?
- Eguerdiko partean elkartzen gara geure liburuekin ostegunetan patioan edo frontoian, eta libre gaudenok baita asteartetan ere.

- Beti izan zarete irakurzaleak?
M.: Ni bai, beti gustatu izan zait irakurtzea.
N.: Ni txikitan ez nintzen oso zale, irakurtzen nuen, bai, baina ez gustoz, orain bezala.  

- Eta etxean zein garaitan irakurtzen duzue?
M.: Nik beti izan dut oheratzerakoan liburu batekin joateko ohitura.
N.: Nik asteburutan, goizez irakurtzen dut.  

- Izango dituzue bada, beste zaletasun batzuk ere?
N.: Niri bizikletan ibiltzea asko gustatzen zait.
M.: Nik berriz, piszinara joatea dut gogoko.

Hauek dira gaur proposatu dizkiguten liburuak:


BAT PAT: Regreso al jurásico
Bat Pat eta Silver familia oporretan daudela, dinosauro-erakusketa bat ikustera joan dira. Bat Pat ikertzailea, Rebecca, Leo eta Martin anai-arrebok arrautz handi-handia aurkitu dute eta etxera eraman dute. Irekitzerakoan...DINOSAURO bat agertzen da bertan!! Hasi dira informatzen eta dinosauroen koba bat dagoela jakin dute. Kobara joan eta gizon bat topatzen dute bertan. Hiru anai-arrebok harrapatzen dute gizona... Bukaera jakin nahi?  "Regreso al Jurásico" irakurri ba.
Liburu barruan usaindesberdinaktopatuko tuzu.                                       Maider.
 
  TEA STILTON:  Misterio en el Orient Express 
Dantzari ospetsua, umore txarreko pintorea, diru guztia galdu duen oinordeko bat eta momentuko kantari pop ospetsua...Haien artean lapur misteriotsua ezkutatzen da eta...
Argiaren Beloa, andregai-jantzi baliotsua,arriskuan dago!
Baina hor daude Tea eta bere lagunak misterioa konpontzeko. Nola liteke jantzia falta izatea, kristala apurtu gabe?
Gure klubeko neskak argiak dira eta lapurra, Dimitri, ikusi eta harrapatu egingo dute.
Zatoz abenturaz gozatzera! 
Naiara.

GOMENDIO BERRIAK 

Gizajo baten egunkaria: (Greg Heffley-ren egunerokoa). Jeff  Kinney 

Pertsonaiaren izen osoa Gregory da eta Rodrick, bere anaia, harroa
da baina barregarria. Rock talde batean jotzen du eta bere furgonetan " Pardel Husain" jartzen du!
Gure Greg gizajoak ezingo ditu ezkutatu udan gertatu zaizkion amets gaiztoak...ez behintzat egunkari batean idazten baditu!
Liburu bat aukeratzekotan hau aukeratu!  Gustatuko zaizue!                                 Peru Aginaga Bengoetxea

 El país de los dragones. Jordi Sierra i Fabra.

Aspaldian herensugeak pakean bizi ziren urrutiko lurralde batean...gizakiek inbaditu zuten arte!
Gerra bortitz bat hastera doa. Eskerrak Hinky herensuge umea, Fasarihar gizakien ume baten lagun egiten den, pakeak egin eta elkarrekin bizitzen ikasten duten. 
Oso liburu polita da.
        Maider Ortiz Pérez.

TEA STILTONen lagunak

La esmeralda del príncipe indio. 
Liburu hau oso-oso polita da. Oraingoan tximinoei
buruzkoa da.
Protagonistak: Tearen klubekoak noski, Ashvin, beren lagun bat eta Jaya tximinoa dira.
Indiako Chennai hirira Mharaja doala eta zeregin bat dute bertan, tximino lapurrak baitabiltza.
Tximinoak edo India gustatzen bazaizue liburu hau oso polita irudituko zaizue.
Ondo pasa!!!!!                                               Maider Ortiz Pérez.

TEA STILTON bilduma

Tea Geronimoren arreba da, eta egunkari berdinean egiten du lan. Bere kluba beste bost lagunetaz osatuta dago: Nicky, Colette, Violet, Paulina eta Pamela. Abentura latzetan murgilduko dira lagun ausart hauek. Orain bildumako hiru liburu aipatuko ditugu:

Uretako maitagarrien sekretua.                               
                                                           June Vergara Pedrosa

Oso polita iruditu zait, eta nire ustez, Tea gustatzen ez zaizuenoi ere, irakurtzea gomendatzen dizuet.
Nahiko luzea da, baina irakurtzen zaudenean, benetan gertatzen zaizula ematen du. Erineko mundua arriskuan
dago!!!


Misterio entre bambalinas.                                       
                                                              Maider Ortiz Pérez
                                                                     
Liburu hau hartu nuen asko gustatu zitzaidalako atzean jartzen zuen laburpena. Baletari buruz da, eta klubeko lagunak  Carlota izeneko neska bat ezagutu dute.Nik liburua bukatu nuenean, baleteko pauso batzuk ematen hasi nintzen. Hain gustura sentitu nintzelako. Bihotzez gomendatzen dizuet. 
 

        El camino a la fama.

                                                       Naiara Larrinaga Isidoro 

 Ratesiak lagun bat du eta Ratford-eko Unibertsitatera etorri da. Han kontzertu bat antolatu dute eta Tearen klubak parte hartu du aukeraketako kasting-ean.
Froga irabazi eta oso ondo pasa zuten entseguetan eta kantatzen ere.
Hori da inportantea: ondo pasatzea!!!!! 

 GOMENDIO GEHIAGO

GERONIMO STILTON bilduma.

Nor den Geronimo delako hori? Sagu bat, burua sarritan hodeietan edukitzen duena... Egunkari bateko zuzendaria da, Sagukari, baina idaztea da gehien maite duena.


Octavo viaje al reino de la Fantasía.                       Aritz Lazkano Morales         



Niretzat bilduma honetako libururik politena da hau. Geronimo berriz ere, Fantasiaren Lurraldera doana.
Usain desberdinak eta asmakizunak aurkituko dituzu bertan.




Maitasuna gazta bezalakoa da. 
Geronimo oso urduri dabil gauza asko baititu egiteko. Bat-batean bere arreba

Tea etorri bulegora eta dena gaizki egin duela esaten dio.
Baina egun batean, Contratok lau bidoi zituela esan zion eta bere familiarekin  joateko!!!
Bukaera ez bazen ere nik espero  nuena, oso-oso polita izan da.
Anima zaitez liburu hau irakurtzera!!!

Judith Resa Garmendia

GURE IRAKURLEEN GOMENDIOAK

Irakurzaleen klubekoek hasi zaizkigu dagoenekoz beraiei gustatutako liburuen berri ematen. Eskerrik asko eta animo parte hartu nahi duzuen guztioi:


June Ignacio 
  Aristondo    
                          
        
            TOM GATES bilduma

Asko gustatu zaizkit Tom Gates bildumako lau liburuak. Tom, protagonista, oso xelebrea da. "Lobozombis" izeneko taldekoa da, arrebari xaxatzea atsegin du eta bere lagunik hoberenarekin  ibiltzen da beti.
Parre ederrak egin ditut liburu hauekin  eta oso gustura irakurtzen dira. Benetan gomendatzen dizkizuet!!



IRAKURKETA KLUBA

Judith, June I., June V., Maider,Naiara eta  Aritz dira gure irakurleak.


 A zer sorpresa polita jaso dugun, 5. mailako talde batek irakur kluba sortu duela jakitean!

Eguerdiko tarte batzutan elkartu eta gustatzen zaizkien liburutaz aritzen omen dira berriketan. Bejondeizuela gazteak!

Guk ere jakin nahi genituzke zuen eritziak. Hemendik aurrera
blog honetan egingo dizuegu txoko bat zuen ideiak denoi zabaltzeko. Guk pozik hartuko ditugu

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina