BEGEL

2018/01/13

JOXEAN ARTZE, ARTISTA orotara

Euskal kulturaren sortzaile handia joan zaigu. Bere ondarea, ordea, ez.

"Ongi esanda bada eta ederki esana bada, bihotzeraino iristen da"

"Ederra bada herriagatik hiltzea, zein ederrago herriarentzat bizitzea".
Bihoakio gure omenaldi xumeaMusika klasean 6Bkoak txalaparta jotzen. Beti gogoan JoxAnton! 



Lan handia egin zuen 60ko hamarkadan euskal kultura berritzen eta bizitzen. Poesia oholtza gainera eraman izan du musika, dantza eta poesia uztartzen zituzten diziplina anitzeko ikuskizunetan. Hala,1969an, Ez DokAmairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa  ikuskizuna osatu zuen. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, bere anaiarekin eta taldeko hainbat kiderekin Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. Handik urte batzutzara, Veneziako Bienalean agerrarazi zuten ikuskizuna. Urtebete beranduago, Agustin Gonzalez Aziluk koroan abesteko kantata bat sortu zuen Artzeren Arrano beltza poemaren gainean. 1978an Hitzez eta hotsez estreinatu zuen,eta berantiarragoak dira Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1983), Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (1994) .Beste hainbat ikuskizunetan ere parte hartu izan du.
Bere anaia Jesusekin batera txalaparta berreskuratu zuen eta, modu horretan, musika modernoa ere urratu zuten.
“Ttakun herren,
 ttakun herren,
lau makil eta lau beso,
bi bihotzen joa ozen,
elkarrizketa goxo.
Batek ezin, elkarrekin,
txalaparta soinuan,
elkar urtuz, elkar hartuz,

bizitzaren doinuan”.
Artzeren irrika izan da poesia liburutik atera eta jendearengana hurbiltzea.  Hamar liburu baino gehiago argitaratu zituen. Lan esperimentalak dira eta antzinakoa eta abangoardia uztartzeko grina erakusten dute. Poema horietako batzuetan atzekoz aurrera idatzitako hitzak ageri dira eta onomatopeiek eta hitzen konposaketak garrantzia handia hartzen dute. 
Bereziki aipatzekoa da Isturitzetik Tolosan Barru (1969), garai hartarako, erabat aitzindaria. Lehen lan mutimediatzat ere jo izan da liburu hori diska bat zekarrelako, ilustrazioak zeudelako, koloreen jokoa. Liburu izateaz gain, obra plastikoa izatea zuen xede ahalegin horrek, baliabide grafiko anitz erabili baitzituen. Han daude, gerora hainbat euskal abestitan jasoak izan diren abestiak. Mikel Laboak ez ezik beste hainbat taldek ere musikatu dutenak (Txoria txoriAma hil zaiguZaude lasai eta Geure bazterrak.Ttakun-ttakun, Bi kate, Ebaki beharrekoak..). Hurrengo liburuarekin, Bide bazterrean, Artzek ustekabean harrapatu gintuen, izan ere, ez zen hitzik hautematen, zenbaki ñimiñoak baizik. Zenbakiek iradokitzen duten bideari jarraituz, idazlea bera da hitzak 
idazten dituena.
Artzek ahozko literatura tradizionala maisutasunez erabiltzen zuen eta poema horietako askok itzulgaitzak direla esaten da.
Geroko lanetan espiritualtasuna azaltzen da argi.
Hasier Etxeberria eta Joxan bera, bi pertsona zendu, umil bezain handi, elkarrizketan ikus ditzakegu Sautrela literatur programa honetan: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/sautrela-2000-2008-sautrela-2007/4104909137001/42626/8--atala/
Eta duela hiru urte elkarrizketa mamitsua egin zion Juan Luis Zabalak BERRIAn. 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina