BEGEL

2018/05/26

TXILIKU idazleari aitortza

Jesus Mari Olaizola Lazkano, goitizenez "Txiliku". 
Zarautzen jaio zen 1951ean. Aurtengo Literaturian bere lan eskerga aitortu nahi zaio, igande eguerdian Musika Plazan ospatuko den ekitaldian.

1974ean irakaskuntzan hastearekin batera ekin zion idazteari, beharrak eraginda, materiale gutxi baitzegoen orduan irakurketa arloan, eta behin hasita, ezin utzi. Ondoren, eskolarako liburuak prestatzen aritu zen, zientziaren arlokoak batez ere.

Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, baina helduentzako ipuin eta narrazio batzuk ere baditu.
Txilikuk estilo zuzen, erraza eta arrunta darabil.
Bere asmoa ez da haurra deskribapen luzeekin aspertzea, entretenitzea baino. Haurra irakurtzen zaletu dadin nahi badugu egin behar duguna da literaturara erakarri urrats laburrak baina zehatz eta ziurrak eginez.

Kontalaritzat du batez ere bere burua, ahozko literatura atsegin du: igarkizunak, kantu eta esaera zaharrak, jolaserako erretolikak, ahokorapiloak...

Oso luzea da argitaratutako liburuen zerrenda, baita jasotako sariena ere. tartean, 2004. urtean Haur eta gazte literatura sailean Euskadi saria irabazi zuen Osaba Bin Floren liburuarekin
Eta oraindik txori asko omen dauka buruan eta gauza piloa esku artean.
Ondo ospatu igandean eta segi aurrera Txiliku!
 

Eta Txiliku izena nondik datorren?

Txiliku, Getariako bide hasieran zegoen auzo txiki bat zen, baserri gutxi batzurekin.
Zamaiko Zuloa deitzen zaio orain txoko horri: Moilatik arroketara, Aiten etxe parean.
Garai batean untziolak zeuden, eta garrantzia izan zuten (XVI. mende inguruan) itsasontzi, galeoi eta txalupa ugari eraiki baitzen bertan.
Duela 200 urte inguru erre egin zen, eta bertako jendea Santa Marina kalera joan zen. Geroztik, handik etorritako familia asko Txiliku dira. Ezizen kontua etxeak ematen du askotan eta Zarautzen mordoska dira izen hori daukatenak.
Orain Itsas Lema eskultura dago bertan, Narros palazioaren ondoan, hortxen egon ziren Txiliku ontziolen omenez.



2018/05/24

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 27. JAIA - MATERIALA SALGAI

Esana dugu aurretik blogean Euskal eskola publikoaren 27.Jaia Lekeition ospatuko dela, aurten Ekainaren 3an. 
Ikus bideoa eta aurkezpena linkei sakatuz.
 Atera duten materiala salgai jarri zuen Guraso Elkarteak eskolako atarian.
 Baina igande honetan ere, maiatzaren 27an, malekoian ere salgai jarriko dutela jakinarazten digute. Han izango gara, malekoitik bueltatxo bat emateko ez da bestela ere aitzakiarik behar eta:
 3 kamiseta diseinu ezberdin ditugu, alaiak eta dotoreak, haurrentzako zein nagusientzako. Gainera aurten beste hiru material berri sortu ditugu: amantala, katilua, poltsa eta txapak. Zuen gustokoak izatea espero dugu! Ikusi katalogoa

LITERATURIA 2018



Gaur hasi eta igandera artean, literaturzaleentzat hitzordu berezia izango da Zarautzen: X.Literaturia. (sakatu gainean blog honetan aurkezpena eta bideoa ikusteko).

Literatura eta arte disziplina ezberdinen arteko uztarketatik izango du. Izango du ere sortzaileen eta zaleen arteko topaketatik, eta izango du literaturaren ainguratzetik. 'Aingura' baita aurtengo leloa :liburu aurkezpenak, tailerrak, omenaldiak, emanaldiak... denetarik izango da.
Hasteko gaur ,Iñurritzako elkartean, mokadu bat hartu bitartean, poesia, ahotsa eta gorputza, bat eginda, 'Autobiographical' emanaldia. Zatoz! 
Umeentzat ere:
Iaz haurren gunea atondu zuten estreinakoz Musika Plazako kioskoan, Jon Braunen Tipia izenez, eta aurten esperientzia errepikatuko dute, «are toki handiagoa eta egitarau oparoagoarekin». Maite Frankok, Miriam Mendozak eta Juan Kruz Igerabidek ipuinak kontatuko dituzte, eta irakurle txokoa ere jarriko dute, begirale batekin.Igandean, gainera, umeentzako Literattipia, literaturaren festa egingo dute, herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuta. Alde batetik, liburu truke bat egingo dute haurrek, eta bestetik, Jesus Olaizola Txiliku idazle zarauztarra omenduko dute, haur eta gazte literaturan egindako ekarpenagatik. Joxean Artze zena  dute gogoan Literaturiaren irekiera ofizialean.

2018/05/23

EUSKARALDIA

Sustatzaile sarea gero eta zabalagoa da Zarauzko Euskaraldian

Orokietako irakasleok ere bat egiten dugu Euskaraldiarekin!

ESKOLA DENONA ETA DENONTZAT- SEGREGAZIORIK EZ

Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformak segregazioaren kontrako manifestazioa antolatu du.

NON? Gasteizen
NOIZ? Maiatzaren 25ean, ostiralean.
NOLA? Gasteizko puntu desberdinetatik zutabeak aterako dira (nahiz eta eskeman zure ikastetxea zutabe batean agertu, beste batean joan ahal zara) eta Andra Mari Zuriaren plazan elkartuko dira ekitaldi bat egiteko.


ANIMA ZAITEZTE!!!! 




2018/05/22

Kamishibai

Kamishibai "Paperezko antzokia" da eta Japoniatik dator. Umeei ipuinak kontatzeko modu hau oso erakargarria egiten zaie. Eta oraingoan Jostuntxo ausarta ari gara kontatzen antzoki honetan.
Pertsona argia izatearen balioa adierazten da bertan.

Jostuntxo   ausarta   Grimm anaien istorioaren  arabera, kolpe  bakarraz akabatu zituen lantegian bera gogaitzen ari ziren zazpi euli.
Kopuruak harrituta, kalera  atera  zen  bere  balentria  kontatzera;  horretarako,  gerriko  batean “Zazpi   kolpe   bakarraz” bordatuz.     Jendeak zazpi  gizon  zirela  uste  izan  zuen.  Jostuntxoaren  ustezko  adore  eta indarragatik,  erregeak,   han   zegoela   jakitun,   erresuma  beldurtuta zuen erraldoi maltzur bat garaitzen bazuen, ordainetan,  erresumaren   erdia  eta  printzesaren  eskua jasoko  zituela agindu zion.  Jostuntxo  ausartak  oztopoak  gainditzea  lortu  zuen,  trebetasun eta truku ugariri esker.

2018/05/21

IV. XAKE FESTARI BEGIRA!

150 lagunek hartu zuten parte larunbatean Orokietan ospatu zen Xake Festan.
Zarauztarrez gain, Urola Kostatik (Azkoitia, Azpeitia, Aia, Getaria) eta beste hainbat herritatik ere bertaratu ziren jokalariak: Donostiatik, Santurtzitik, Barakaldotik, Hendaiatik, Irundik, Eibartik, Arrasatetik, eta abar..
Eguraldia ere lagun, primeran joan zen guztia eta hurrengo urtera begira jarriak ditugu Arrate eta laguntzaileak!
Goizean burutu ziren lehenengo 4 partidak eta, partida bitartean, herri kirolak eta eskulan tailer ezberdinak egon ziren jokalarien eta haiek laguntzera etorri ziren anai-arreben gozamenerako.
Bazkal orduan, Txipristin aisialdi taldeko lagunak egon ziren patioan gazteekin jolasak egiten, antolakuntzak banatutako bazkaria jaten zuten bitartean.
Eguneko unerik hunkigarriena 5:30ak aldera izan zen. Momentu horretan omenaldi xume bat egin zitzaion Imanol Urbietari. Berak konposatutako Xake Festaren abestia entzun ahal izan zen lehenengo aldiz. I. Xake Festa eta gero, antolatzaileek festa honetarako abesti bat konposatzea eskatu zioten Imanoli eta eskaerari baiezkoa eman zion musikagile bikain honek.  Kontxi Aizarna izan zen Xake Festari abestia helarazi ziona eta larunbatean oroigarria jaso zuena.
Ane Sarasua (ahotsa), Antxon Sarasua (baxua, gitarrak, teklatuak eta koroak), Ander Zulaika (batería eta koroak) eta Victor Sánchezi (grabaketa, ekoizpena eta masterizazioa) esker izan da posible abesti hau denon eskura egotea.
Egun polita igaro eta gero, sari banaketarekin esan zuen agur Xake Festak datorren urterarte.


Sailkapena:
BENJAMINAK:
  1. Gorka Tafall Soreasu (Irun)
  2. Iker Tafall Soreasu (Irun)
  3. Ibon Muñoz Ferreira (Irun).
1. Zarauztarra: Jokin Artetxe Martin (10. postuan)
ALEBINAK
  1. Zuhaitz Giménez López (Donostia)
  2. Alex Odriozola Coscolín (Donostia)
  3. Iñaki Altzibar Ugalde (1. zarauztarra)
INFANTILAK-KADETEAK
  1. Aitor Beoregi González (Eibar)
  2. Unai Calleja González (Barakaldo)
  3. Cristian Cretu César (Azpeitia)
1. zarauztarra: Andoni Etxabe Uria (4. postuan)

Imanol Urbietak konposatu zuen Xake Festaren abestia eta bere omenez Kontxi Aizarnari eskaini zion Arrate Ugaldek oroigarria.

 Iturria eta argazki gehiago: hitza

SARIDUNAK POZIK

XXXVI. SALBATORE MITXELENA SARIAK- 2018 (sakatu ikusteko)
 Ostiralean jaso zituzten ipuin eta olerki sariak Antoniano aretoan egindako festan.



Zorionak, Mikel eta Iraia! Ondo merezitako sariak jaso dituzue. Segi ezazuela ipuinekin eta olerkiekin gozatzen eta gozarazten!

2018/05/18

Aste bukaeran Xake festa

Dena prest, biharko Xake Festarako eskolako frontoian. Ikus:orokietakomediateka.blogspot.com.es/2018/05/xake-festa.html
Aurten ere, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako xake jokalari gazteek zita dute Zarautzen. Orokieta Herri Eskolak eta Zarautz Xake taldeak elkarrekin, eta Arnasa Gipuzkoaren laguntzarekin, antolatzen duten ekitaldi honetan parte hartzaileek xakeaz elkarrekin gozatu ahal izango dute.
Urtetik urtera toki ezberdinagoetatik etortzen dira gaztetxoak festa honetan parte hartzera. Zarautz Euskal Herriko xakelari gazteen topagune bihurtzen da. Xakeaz gozatu eta hainbat jolasetan parte hartu ahal izateaz gain, sorpresa atsegina ere izango da. Imanol Urbietak festa honetarako idatzitako abestia entzun ahal izango da lehenengo aldiz. Luze jo du grabaketa egiteak, baina prest dago jadanik. Eskolak eta Xake Taldeak eskerrak eman nahi dizkiete grabaketa horretan musu-truk parte hartu duten guztiei eta baita Kontxi Aizarnari ere, bera izan baitzen antolakuntzari Urbietaren azken lan hau helarazi ziona.
Txapelketari 10:30ean emango zaio hasiera, eta arratsaldean jarraituko du, sari banaketarekin, 18:00 aldera amaituko delarik.
Iturria:diariovasco.com
              Hitza

2018/05/17

ORTZADARRAREN KOLOREAK


Kolore, kolore ta gustu guziak

denontzat, denontzat ez dira berdinak.




Zazpi kolore gure munduan,

zein dator bat zurekin?
 
Eskolan ere gure ostadarra osatu dugu. Mailaz maila koloretan sailkatu eta Horra Erromako Zubi koloretsua. Herrian ez ezik, patioko aulkiak ere apain asko geratu zaizkigu!             

       
 

 


XXXVI. SALBATORE MITXELENA SARIAK- 2018

  • Zarauzko Udaleko Hezkuntza Departamentuak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du lehiaketa honetan lan ugari aurkezten dira urtero. Eskolatik Iraia eta Mikel izan dira  SARITUAK. Bihar, maiatzaren 18an, arratsaldeko 19:00etan ospatuko da sari banaketa, Antonianotako aretoan.

 Zorionak irabazleoi!!
Eskolatik irten eta  Lizardi Institutuan zabiltzaten Nerea Isusi, Iraide Mutiozabal eta Aner Euzkitzeri ere gure zorion beroenak!

·         Ipuinak,   A-1  maila.

Iraia Eguzkitza.(3.D) Trikua elurretan kulerotan.”1. saria.

·         Ipuinak,   B   maila.

Mikel Larrañegi.(6.D). “Armstrongnauta.”   1. saria.


·         Olerkiak,   B   maila.

Mikel Larrañegi.(6.D)."Olerki bat egiteko esan didate” 2. saria

2018/05/16

LGTBI

Maiatzaren 17an, LGTBI kolektiboarekiko Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna daDibertsitatea aldarrikatzeko eguna da, eta Zarauzko Udalak eta herriko ikastetxe guztiek bat egiten dugu aldarrikapen honekin.
Urtero bezala, ostadarraren banderak jarriko dituzte ikastetxeetan eta udaletxeko balkoian Naizena naizela, onartua lelopean. 
Astelehenean, maiatzaren 18an, Antoniano aretoan, arratsaldeko 18:30etan, "Transexualitatea haurtzaroan" gaiaren inguruko mahai ingurua izango da. Gaiarekin harreman zuzena duten hiru lagun: Chloe Cruz zarauztarra (16 urte ditu eta transexuala da); Ainhoa Arregi zarauztarra (11 urteko haur transexual baten ama da); eta Bea Server (Chrysallis elkarteko kidea, sexologoa eta haur transexual baten ama)
  • Gaia hezkuntza arloan lantzearen beharra azpimarratzen da. LGTBI ikasleek "bazterketa eta jazarpena" jasaten dute maiz ikastetxe eremuan. 
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik.
  • Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela sexuorientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitor zitzan gizarteak berak. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.
  • Legeak aldatu eta gizarteak aurrera egin arren, LGTBI kolektiboko pertsona askok jasaten ditu oraindik orain bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria. EAEko gizarteak, beraz, bide luzea dauka aurrean, berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortuko badu. Zoritxarrez, aurreiritziak, uste faltsuak,estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa oraindik ere gizarteko sektore askotan sakon errotuta daude.
  • Bideo pare bat erantsi ditugu gai honekiko sentsibilizatzeko.
  • "In a Heartbeat" - A Film by Beth David and Esteban Bravo
  • Levántate! no aceptes el acoso homofóbico ("Stand Up! Don't Stand for Homophobic Bullying")

2018/05/15

SARTU MUSEORA BELDURRIK GABE!


2018-05-18 museoen nazioarteko eguna 

Edonorentzat da Museo bat. Ez da aditua izan beharrik gai batean edo bestean. Bakoitzak bere erara begiratu eta gozatuko du. Hainbeste museo mota daude!!
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hona hemen Haur eta Gazteei zuzendutako bibliografia hautatua, eta beste baliabide batzuk.
 Paul Austerek esan zuen bezala “Ez baduzu begiratzeko denbora hartzen inoiz ez duzu ezer ikusiko”
Txikiok zein helduok aukera paregabea dugu hau beraz, artearen munduan sartu eta gozatzen hasteko. Ea, hartzen dugun denbora gure begirada berritzeko ! 

Gurasoak inplikatzeko irakurketa gida bat proposatzen dugu gaiari buruz, 

-“Artea eta haur literatura: bibliografia hautatua 2018”.https://issuu.com/dk_liburutegiak/docs/20180518_museoen_nazioarteko_eguna_ 
- Gehiago ikasteko François Barbe-Gall egilearen gidaliburua eskuragarri dago: Barbe-Gall, Françoise: Nola hitz egin arteaz umeei.
- Komikia eta artearen arteko loturak aparteko aipamena merezi du. Horregatik gomendatzen dugu Peonza aldizkarian argitaraturiko artikulu pare bat: El cómic en los museos / Juan Gutiérrez Martínez-Conde Ponza. N. 124. zkia (2018ko martxoa) 51-57 orr. 
Los pintores y pintura en el cómic. Juan Gutiérrez Martínez-Conde Ponza. N. 104. zkia ( 2013ko martxoa) 71-79 orr. 
Albumak begiratuz eta irakurriz goza dezagun ! 

MARTA MAZA OTERO Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea Liburuzaina .

2018/05/14

Zientzia eta bertsolaritza uztartuta uztartzen dituen saioa

Asteartean, maiatzaren 15ean, Antoniano aretoan. 19:30ean hasiko da bertsolaritza eta zientzia uztartzen dituen saio berezia.
Bertsozientzia bezala ezagutzen den ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu. Bizkaian hiru urtez antolatu eta gero, aurreneko aldiz egingo da Gipuzkoan. Jakinduriek Mundue Erreko Dau izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.
Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariak batetik, eta Felix Zubia, Ainara Sangroniz eta Josu Lopez Gazpio zientzialariak bestetik, bat egingo dute Anjel Alkainek aurkeztutako saioan. Doan izango da sarrera.

DIPC (Donostia International Physics Center); UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedraZarautzOn elkartea; Bergarako LaboratoriumMuseoa; Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalak dira antolatzaileak. 

Irakurketa txokoa

"Gurasoak ere ipuin kontalari". 
3 - 6 urteko haurrentzat, guraso eta hezitzaileen parte hartzearekin egiten den saioa:/

  •  Maiatzak 16, Asteazkena 17:30etan
Sanz Enea kultur etxean

Aretoak edukiera mugatua du.

Gazteentzako irakurketa kluba

  • Ibai Ferreraren gidaritzapean egiten den irakurketa klub honen ikasturteko azken saioa:
  • Maiatzak 15, Asteartea, 17:30etan
Sanz Enea kultur etxean
Amaiera saioa. 

2018/05/11

Ekintzaz blai

Ezin konta hemen eskolako ekintza guztiak. Egunero, uneoro bada zeozer! Izan dadila hau guztiaren muestra txiki bat
LH3 tik LH6 ra  Kursaalera Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Beethovenen "Pastorala" entzutera.


Iturraraneko lorategi botanikora LH2 eta LH4koak
                                                                  


HH3koak Maria Etxetxiki Eguneko zentroan aiton-amonekin bizkotxoa egiten, elkarlanean.

  
  

      
  





 Lan teknologikoa eta analogikoa uztartuz.



 Irakasleok ere metodologi berritan murgiltzen!