BEGEL

2017/11/16

Bilera mixtoa

Ikas Komunitateen proiektuan murgildurik, aldian-aldian bilera mistoak egiten ditugu eskolaren kudeaketarako, non zuzendaritza, gela guztitako ordezkari bana, Guraso Elkarteko kide bat eta Jangelako arduraduna eta begiraleak parte hartzen duten. 
17-18 Ikasturteko lehen Bilera Mixtoa izan da gaur. Aulki bakoitza izendatuta dago norentzat den eta 1. mailako ordezkariak beti du ondoan 6.eko bat. Baita 2. mailakoak, 5.ekoa ere. Bere laguntzailea izango da, eta gelara doanean bileraren berri ematera ere, bertan izango du ikasle helduagokoa, azalpenak egiterakoan babesteko. Bular gainean nor bere izena zuen bakoitzak etiketa batean itsatsita aurkezpen gisa.
Aurkezpenaren ondoren bilera hauen helburua zein den argitu da eta datak finkatu dira. Bakoitzak bere koadernoan jarri ditu eta ondoren aurtengo txirrinaren melodia aztertzen hasi dira. Bakoitzak bere gelatik ekarri dituen eztabaidagaiak adierazi eta pozik agurtu dira
  
 
 hurrengorarte .





iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina