BEGEL

2017/09/22

PARRE EGIN DEZAGUN

Egunotan zirkoa dabil gure herrian. Iker Galartza  pailazo, komediante etaaktore ezagunak ere parte hartu behar omen du bertan. 

Orain, XXI. mendean, bideo joko, internet, sare sozial eta telesailen garaian, zirkuak miresmena sortzen jarraitzen du, oraindik ere, ameslarienen begietan. 
"Ametsik politenak ez omen dira behin soilik bete daitezkeen haiek, luzaroan ekinean aritzera behartzen zaituztenak baino"- dio Ikerrek eta ez dabil oker, bestela ametsa, bete ahala hustu egiten baita. «Badirudi guztia ikusi dugula jada, ez dugula ezer harrigarriagorik ezagutuko, baina zirkuak badu erromantikotasun bat», "Trapezista bat trapeziotik zintzilik baldin badago, lehenengo ilaratik hiru metrora egongo da; publikoak izerdi tantak ikusiko dizkio, eta arnasa entzungo dio. Giro berezi bat sortzen da zirkuan, bai emanaldian, baita aurreko lanean ere." 

Uztailaz geroztik, Tolosako zezen plazan jarria du fokua, eta bertan ari da, zenbait lagunekin batera, esku artean duen proiektuari forma emanez: euskal zirkuaren lehen aleari. 
Zirku nomada bat baino lehen, zirkuko euskal artistentzako topagune bat martxan jarri nahi du, diziplina  guztiak garatu eta belaunaldi berriak ere horietan hezteko.
Gure Zirkuan ikuskizun tradizionalak eskainiko dituzte, animaliarik gabekoak. Etorkizunean, Euskal Herriko trapezistak, funanbulistak, malabaristak, pailazoak edota dantzariak elkartuko dituen zirkua sortu nahi dute. Zirku alaia. Hil honen 28an inauguratu eta zenbait egunetan egingo dituzte emanaldiak Tolosan. Datorren udaberrirako herriz herri hastekoi asmoa dute.
Parrea pailazoekin gauzatzen dugulako, egin dezagun parre pailazo saio honekin!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina