BEGEL

2017/06/12

Yoseba Peña idazle eta kontalari

Yoseba Peña Landaburu, Sodupearra jaiotzez, Zarautzen bizi da azken urteotan. Austriako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan aritu ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da 2014tik .
Helduen narratiban, Hodeien Adorea nobela argitaratu du (Susa, 2012). 2010ean Idazle Eskolako beka irabazi zuen Uberak uretan poesia-lanarekin, eta 2011an Zumaiako Julene Azpeitia saria Pantera elurretan bezala ipuinarekin. Antzerkigintzan Emalegez obra koidatzi du.  Haur- eta gazte-literaturan, Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal, 2014), Baloiak arboletan (Ibaizabal, 2016) eta Xirei (Ibaizabal, 2016) argitaratu ditu, eta laster, Oximoron distopia kaleratuko du Gaumin argitaletxearekin. 
Pasa berri den Literaturia jaialdiko antzolatzaile-taldeko kidea da 2014az geroztik. Aurten gune berri bat sortu dute, Haur eta Gazteen literatura sailan. Hau dela eta izan dugu Yoseba ezagutzeko zoria. Iniziatiba eta borondate handiko pertsona, bera eskaini zaigu eskolan kontalari gisa jarduteko Baloiak arboletan liburua aitzakitzat hartuta. 3. mailako 4 geletako ikasleek abenturazko une entretenigarriak gozatu dituzte. Eskerrik asko Yoseba! Nahi duzun arte.
 

 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina