BEGEL

2017/06/30

IKASTURTE BUKAERAKO GYNKANA

Hil honen 28ko sarreran azaltzen genituen aurtengo GYNKANAri buruzko azalpenak. Iruditan goza ahal izango dugu, orain osatu dituzten ekintza eta froga desberdinen bi bideo alai hauetan:

2017/06/29

Dislexia


 “Hay que salir del armario de la dislexia”. -Luz Rello
Linguista eta dislexia ikertzailea
De pequeña se aprendía de memoria los libros para simular que leía rápido como los otros niños. Pero no
podía: era disléxica. Hoy, con 33 años, es una investigadora multipremiada, lingüista y doctora en ciencia computacional. Acaba de presentar una aplicación que en apenas 15 minutos detecta el riesgo de padecer este trastorno. Aquí habla sobre su cruzada.

Cuando tu hija cumple seis años te llega la certeza de que algo no va bien. Tarda en leer y escribir, le cuesta aprender los días de la semana y los colores, tiene dificultades para abrocharse los botones del babi o los cordones de los zapatos. En el colegio te dicen que la niña es inmadura, dispersa, vaga. Y es solo gracias a un encuentro casual con otra madre que ha pasado por el mismo infierno cuando descubres que lo que tiene es una “dislexia de libro”. Después de “muchos suspensos, mucho esfuerzo, muchas decepciones y mucho sufrimiento”, cuenta ahora Gloriana Hernanz, su hija estudia tercero de Veterinaria y ella ha dejado su trabajo para dedicar todo su tiempo a la asociación Madrid con la Dislexia, de la que es vicepresidenta. “Estos niños sufren muchísimo”, explica, “por el desastre emocional que conlleva sentirte diferente en clase cuando eres pequeño”. Pero añade, sonriendo: “Luz es la esperanza de que ese sufrimiento acabe en algún momento. Ha abierto la puerta a un vendaval”.                                                                                                                                                         Iturria: El País Semanal (Osorik irakurtzeko)

2017/06/28

‘Leer te da vidas extra’

RTVE colaborará en el Plan de Fomento de la Lectura 2017-2020 ‘Leer te da vidas extra’

  • Con el objetivo de difundir “una imagen de la lectura más moderna, atractiva e integradora”.
  • La Corporación reitera su apuesta por consolidar una “sociedad lectora”.
  • El ministro de Educación, Cultura y Deporte y el presidente de RTVE han suscrito hoy el convenio que regula esta colaboración.      Prentsaurrekoa osorik

GYNKANA ikasturtea amaitzeko

Urtero ikasturte bukaeran egiten zen Ibilaldi Neurtua ekintza berri batez ordezkatu dugu aurten: GYNKANA.
6. mailakoek prestatu dituzte beste ikasle guztientzat gainditu ahal izateko frogak. Berrikuntzetako bat hemen dago: taldetako arduradunek mugikorrak eskutan QRz deszifratu beharko dituzte froga horiek eta egiten dituzten bitarteko argazkiak eskolan egongo den koordinatzaileari bidali beharko dizkiote.
1. zikloko gelak eskola inguruko auzotan ibiliko dira.
3.,4. eta 5. mailetakoak letra eta kolorez sailkatu dira eta arduradun batzurekin herrian zehar sakabanatuko dira.
Talde baten zenbait argazki adierazle gisa:
            
 
   


 



IRAKURKETA PARTEKATUA

Umearekin irakurketa partekatzen
Bideo hau Deustuko Unibertsitatean egindako ikerketa batean oinarritzen da: 0-9 urte bitarteko haurrrekin irakurtzerakoan kontutan hartzekoak.
Este vídeo basado en la investigación científica ofrece información y ejemplos sobre cómo leer con niños de 0 a 9 años de edad.

LOS BENEFICIOS DE LA LECTURA COMPARTIDA
Edurne Goikoetxea Iraola y Naroa Martínez Pereña. 
Universidad de Deusto


La lectura compartida de libros infantiles ilustrados se refiere a la lectura en voz alta que hace un adulto en compañía de un niño, generalmente prelector. ...La investigación realizada con niños de diferente clase social y nivel de desarrollo del lenguaje ha demostrado que la lectura compartida tiene importantes efectos directos en el desarrollo del lenguaje oral y el conocimiento de lo impreso, e indirectos en la alfabetización temprana y el aprendizaje de la lectura. Se presentan los principales modelos de interacción durante la lectura: la lectura dialógica y la lectura con énfasis en lo impreso. También se analizan las características de la lectura compartida que mejor explican su beneficio tales como el hecho de tratarse de una actividad rutinaria, el rico vocabulario de los libros, el estilo de interacción entre el adulto y el niño, la experiencia emocional que genera y la exposición al texto escrito. Finalmente, se discuten algunas implicaciones educativas incluyendo orientaciones acerca de la frecuencia de la lectura compartida, la edad de inicio, las características de los libros, la función del entrenamiento y los modelos de interacción entre el adulto y el niño para el óptimo desarrollo de esta actividad tan valiosa en la alfabetización temprana y el posterior rendimiento y hábito lector.     Osorik irakurri
                                                                                                     Iturria: lecturadialogica.blogspot.com

2017/06/27

Harry Potterrek 20 urte

Zazpi aleko fantasiazko liburu saila da, J. K. Rowling idazle britainiarrak idatzia. Bertan, Harry Potter mutikoaren eta Ron Weasley eta Hermione Granger lagunen zazpi urteko istorioa azaltzen da, Hogwarts magia eta azti eskolan igarotakoak. Hariaren korapiloa Harry Potter eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, azken honek Harryren gurasoak hil baitzituen mundu magikoa bereganatu nahiean. Liburu guztiak argitaratu dira euskaraz, Iñaki Mendigurenk itzulita.

Deba Goiena. gida irakurtzea udarako nod batekin Eskola Liburutegiak joanGuía de lectura para el verano con guiño a las Bibliotecas Escolares

Deba Goienako  liburutegi publikoek (Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñati) udarako bere gida atera dute. Adin ezberdinetarako liburu, musika eta filmak euskaraz zein gazteleraz. Aurten ere Eskola Liburutegien egoera kezkagarria dela eta, beren laguntza adierazten duen logotipoa sartu dute azalean. Eskerrik asko!
 BIBLIO OPORRAK. Liburuak, musika eta Filmak




IRAKURLEE 2017

Aurten ere Donostiako Udal Liburutegi Sareak irakurketa gida argitaratzen du,  non gure irakurleek irakurketa gomendioak aurki ditzaketen. Irakurlee 2017 gidan  azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira.                                     
    Sakatu ikusteko                                 
Irakurle mota guztientzat, 0-100 urte bitartekoak, 120 obra, euskaraz zein gaztelaniaz adinaren arabera sailkatuta.                                
Uda honetan goza ezazue beraz irakurketaz!
                                                           

2017/06/24

6. mailakoei AGUR!

6. mailakook badoazkigu, pozik, horrela nahi dugu! Malko batzuk isuri badira ere tarteko. Institutua gertu dugu eta elkar ikusiko dugu! Ondo eta jator segi zuen ibilbidean!
Frontoiko agurra ere hunkigarria, beste guztiok beraiei bertsoak abestuz.


Ikasle ta irakasle
elkartu gara gu
ta zuek agurtzeko 
(txikitin parian baina)
kantatzen dizuegu.

Agur denon partetik
seigarrengokoak
ezin eutsiz gabiltza
(txikitin parian baina)
begitan malkoak.







2017/06/22

NOLA HAZI GAREN!! 2007-2017

Zenbat bizipen, zenbat farre eta zenbat negar!
Guraso langile eta ekintzaile talde batek, etxean dituzten argazkiak pilatu eta gogoz aritu dira lanean oroigarri jori hau lortzeko eta gu guztiok gozatu ahal izateko!
Bejondeizuela!!!
Nork esango luke hainbeste urte pasa direnik!!!
Etorri ziren eta badoaz! Ondo bizi eta zorte on ibilbide berrian! Nahi duzuen arte! Hemen gaituzue!!

TXIKIEN BISITA

 Urteroko legez, datorren ikasturtean LHko eraikuntzan hasiera emango dioten umeek bixitalditxoa egin digute .
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak, liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dabiltza, begiak zabal-zabal eginda, Mª Eugenia, Miren eta Amaia tutoreekin.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 17-18 ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.



HISTORIA 6. mailan-AROKARIAK

Historiarekin jolasean aritu dira 6. mailakoak:
Historiako garai desberdinetako gertakizun nabarmenak aukeratu eta egungo albiste bihurtu dituzte, Horma irudi ederretan zintzilikatu dituzte korridoreetan aldizkari moduan, lau arotan sailkatuz:

-Antzinarokaria

-Erdi Arokaria

-Aro Modernokaria

-Aro Garaikidekaria







             


2017/06/20

1. ZIKLOKOEN IPUIN HAUTAKETA

 1. eta 2. mailako 8 geletako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.    
Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa egin dugu eta gustukoena izan dutena aukeratu dute bozketa bitartez. Bide batez,  urtean zehar ezagutu dituztenak gogoratuz.

Hau izan da aurtengo hautaketa:
1. BOST SAGU BIHURRI MUSIKA JOTZEN 
2. TARTALO
3. ITSASOA ETXE BARRUAN eta TXOKOLATEZKO ETXETXOA berdinduta.
        
            Kontatutako besteak:
           Kezkamuxelak, Barbantxo, Bat denontzat eta denok batentzat, Neu naiz  
           indartsuena, Neu naiz ederrena eta Neu naiz azkarrena, hurrenkera
           honetan, Gose handiko beldarraGrufalo, Piztiak bizi diren lekuan,
           Kokoriko, Tartalo, Txano Gorritxo eta otsoa, Txokolatezko etxea.               


Zein ekintza erraza eta emankorra den kontaketarena! Etxean egiteko aproposa. Ez utzi ohitura hori hazten doazen neurrian. Kontua ez da beraiei irakurri araztea, beraiekin konpartitzea eta goxatzea baizik.
Blog honetan aldiro landutako ipuina jartzen saiatzen gara, bideoz, power pointez edo irakurketa hutsez etxean konparti dezazuen. Aitzaki polita elkarrekin egoteko...

2017/06/19

ESKOLA-LIBURUTEGIRIK GABE GERATUKO AL DIRA GURE SEME-ALABAK?


NAIZ: aldizkari digitalean hil honen 9an,  Cira Crespok historialariak argitaratutako artikulu hau zuzenean dagokigunez, irakurtzeko ekarri dizuegu:                   Gaur egungo munduan, dudarik ez da irakurketaren beharraz; baina, halaber, irakurketa indizeak nahi baino apalagoak direnik ere dudarik ez da; ezta libururik gabeko etxe ugari daudenik eta apenas irakurtzen duen jende asko dagoenik ere. Zer gertatzen da?

Gabezia hau, besteak beste, oinarriei arretarik jartzen ez zaielako gertatzen dela esango nuke edo, beste era batera esanda, etorkizuneko irakurleak ernatzen diren eskola-liburutegiak zaintzen ez direlako...
...Nahiz eta hainbat ikerketak erakusten duen eskola-liburutegi ongi hornitu eta promozionaturiko bat duten eskoletan emaitza akademikoak hobeak direla, tamalez, liburutegi horiek galtzen eta ahazten ari gara. Baina eskola-liburutegiak altxor bat dira, are gehiago munduko bazter honetan, non etxe askotan ez den bertako hizkuntza egiten. Liburutegietan euskaraz irakurtzeko aukera dute. Izan ere, nola ikasi ongi hizkuntza bat hura irakurri gabe?
...Idatzi honek eskoletako liburutegien garrantzia adierazteko asmo argia du, dagokionak balora dezan ea geratzen direnak hiltzen uztea merezi duen ala ez. Azken eskola-liburutegiak babesteko garaiz izatea espero dut eta, zergatik ez, baita itxi direnak atzera irekitzeko ere. Irakurketaren promoziorako erreminta eder-ederrak dira, ezinbesteko baldintza, gizarte kultu eta prestatu bat izan dezagun.DDTHIS SHARING BUTTONS

2017/06/16

ANTZERKIA INGELESEZ :The enormous turnip (Arbi erraldoia)

2. zikloko ikasleen artean tailerretan egindako antzerkia dakarzuegu. Ikasturte guztian zehar langintza desberdinak ezagutuz, ostiralero egiten dituzte tailerrak, 3. eta 4. mailakoak nahastuz, : josketa, baratza, dantza, pintura, papiroflexia eta... beste hainbaten artean: Antzerkia ingelesez! Bi kolpe harri batez!
Gaurkoan horren erakusgarri,The enormous turnip (Arbi erraldoia), azken 2 hiruhilakoetan dakargu, Josune irakaslearen laguntzaz. 

2017/06/15

ZER IKUSI, HURA IKASI...

Alegia, etxean irakurtzen ikusten bagaituzte, errazago izango dela haurrek ere irakurketarako joera izatea...

Iturria:   https://lecturadialogica.blogspot.com.es/

Zarautz: euskararen arnasgune eta motore?

  • Ekainaren 15ean izango da hitzaldia, Antoniano aretoan, 19:00etan hasita. Erlo Telebistarekin elkarlanean, Zarauzko Hitzak elkarrizketa egin dio Kike Amonarrizi, eta datorren astean argitaratuko du ikus-entzunezkoan nahiz idatziz. Bien bitartean, hona hemen elkarrizketaren aurrerapena:


.

2017/06/13

LAGUNTZAILE EKIPOA

Ikasturte bukaera iritsi da eta ezin joan gure liburutegiko laguntzaile izan direnen lan bikaina aitortu gabe.
Mila esker zuen laguntzagatik
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik 
Esker mila zuen iniziatiba eta borondateagatik.
Amets, Laida, Laura, Eli, Itxaso, Laia, Nerea: zuei zor dizuegu Liburutegiaren arrakasta. 
Mota askotako lanak egin dituzue: mailegu eta itzulpenak, beste irakurleei emandako orientabideak, aurten ekarri ditugun hainbat eta hainbat libururen forraketa, erakusketa muntaien kolaborazioa eta txukun mantentzeko ardura hartu izan duzue, ahots gorako irakurketa... Giro onean eta alai etorri izan zarete.Ziur naiz zerbaitetarako balio izango dizuela eta esperientzi hau gogoan izango duzuela. 
ZORTE ON opa dizuet 6. mailakoei ibilbide berrian eta 5. mailakoei animatu datorren urterako lan talde berriaren parte izateko.
Ba al dakigu nola izango garen datorren ikasturtean? Edonola ere, ez zaigu kemenik faltako proiektu honekin aurrera egiteko, posible baldin bada behintzat.

Argazkia egiteko garaian falta zitzaizkigun Izar, Saioa, Dare, Nahia,...baina ez dugu zuen ezinbesteko lana ahazten.

2017/06/12

Yoseba Peña idazle eta kontalari

Yoseba Peña Landaburu, Sodupearra jaiotzez, Zarautzen bizi da azken urteotan. Austriako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan aritu ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da 2014tik .
Helduen narratiban, Hodeien Adorea nobela argitaratu du (Susa, 2012). 2010ean Idazle Eskolako beka irabazi zuen Uberak uretan poesia-lanarekin, eta 2011an Zumaiako Julene Azpeitia saria Pantera elurretan bezala ipuinarekin. Antzerkigintzan Emalegez obra koidatzi du.  Haur- eta gazte-literaturan, Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal, 2014), Baloiak arboletan (Ibaizabal, 2016) eta Xirei (Ibaizabal, 2016) argitaratu ditu, eta laster, Oximoron distopia kaleratuko du Gaumin argitaletxearekin. 
Pasa berri den Literaturia jaialdiko antzolatzaile-taldeko kidea da 2014az geroztik. Aurten gune berri bat sortu dute, Haur eta Gazteen literatura sailan. Hau dela eta izan dugu Yoseba ezagutzeko zoria. Iniziatiba eta borondate handiko pertsona, bera eskaini zaigu eskolan kontalari gisa jarduteko Baloiak arboletan liburua aitzakitzat hartuta. 3. mailako 4 geletako ikasleek abenturazko une entretenigarriak gozatu dituzte. Eskerrik asko Yoseba! Nahi duzun arte.
 

 


2017KO UDAKO BESTE GIDA.

Bizkaiko eskola liburutegitatik ere bidali digute beste liburu zerrenda aukera:



2017/06/09

2017KO UDAKO IRAKURKETA GIDA.

Urtero ohi den bezala hemen dakarkizuegu udarako BEGEL, Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak proposatzen digun gida:



Haur Liburuaren Dokumentaziogunea. Gomendioa : 2016ean liburu onenak

Hilabete honetan Clij aldizkarian egindako lana zabaldu nahian,  2016tik hona argitaratu den haur literaturari begirada bat  botatzea proposatzen dizuegu: Liburu hautatuak hauek dira: 
 CLIJ. N.277 (mayo-junio 2017) p. 6-9
Sanz-Enean ere maileguan.

2017/06/06

MILA MILOI ESKER

Bada hilabete luze Liburu eguna pasa zela. Hala ere, badira oraindik geletara azaltzen zaizkigunak bere borondate handiz, ipuina kontatzera, poematxoren batzuk esatera, nor bere bizipenak adieraztera, kantatzera, musika tresnaren bat jotzera edota hitzalditxoren bat azaltzera. Eta gu, noski, beti prest entzuteko eta ikusteko! 
Nola adierazi gure eskerrak hain jator etortzen zareten guztioi!
Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi.
 1.,2. ETA 3. MAILETAKOAK

Mila esker Antxon, Asier, Danel, Ibai, Lara, Dorleta, Maider, Laura, Yarir, Rai, Eli, Goretti, Leticia, Brendan Susana, Josune, Mireia,..1., 2. eta 3. mailetako umeengana hain goxo hurbiltzeagatik.

4.,5. ETA 6. MAILETAKOAK
  
Eta mila esker baita, nola ez, Mikel, Gloria, Ibai, Arrate,Iñigo, Itziar, Luis Mari, Joana, Saida, Carlos...horrelako gai interesgarriekin  4., 5. eta 6. mailetako ikasleei  jakinmina sustatzeagatik.

2017/06/05

Behinola 34: Eskola-Liburutegiak, Zertarako?

Galtzagorri Elkarteak argitaratzen duen  Behinola (haur eta gazteentzako literatura) 34. aldizkarian (abenduan) gai mingots honen inguruko gogoeta zekarren. 
Dagoenekoz edizio digitala prest dagoenez egokia iruditu zaigu hona ekartzea.
2016. urtez geroztik, Eusko Jaurlaritzak ACEX programa etetea erabaki zuen eta geroz eta gutxiago dira EAEko sare publikoan lan egiten duten eskola-liburuzainak.

Behinola 34. Abendua 2016:
https://issuu.com/behinola/docs/behinola_eskola-liburutegiak_zertar
                               Iturria:  Begel

2017/06/03

Mediatekak arriskuan

Argi dago. Gure eskola liburutegiak aspaldi utzi zioten liburu biltegi izateari. Leku biziak ditugu, munduari irekiak eta dinamikoak. Ekintza anitza eskaintzen duen espazioa eta irakur zaletasuna sustatzeko bitarteko aproposena. Horregatik da mediateka:  ikusentzunezko materialea, ordenagailu, artxibo eta dokumentu digitalak, ahots gorako irakurketa egiteko mikroak,... Guztia eskueran eta informatizatuta. Noiz arte?
Donostiako Zuhaizti Eskola Publikoak zenbait idazle, guraso, bertako langile eta ikasle ohi elkartu ditu salaketa hau lau haizetara zabaltzeko.

ESKOLA LIBURUTEGIAK S.O.S.

Eskoletako liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara bidalitiko idatzia.
Blog honetatik behin eta berriz ari gara salatzen. Azken urteotan gure eskolako mediatekan egin den lana galtzeko arriskuan ikusten dugu. Gure aldetik jartzen dugun gogoari esker ari gatzaio eusten. 2011-12z geroztik, Orokietako liburutegi lanpostua jardunaldi erdikoa zen. Aurten hori ere kendu digute.Orain Donostialdekoak ere, arduradunak jubilatzen doazen neurrian desagertzear daude.
Eskolan aritzen garenok ikusi ditugu gure mediatekak bizirik, ikasleek hartu dituzten ohiturak, orain arte antolatu diren ekintza guztiak... 
Eta orain zer? Dena pikutara? Zein erraz!

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
                                                             
 Arduradun hori:
 Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu, informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek  figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak, familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak berak jasoko baitu.
                                  DONOSTIAKO ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
Donostian, 2017ko maiatzaren 18an

2017/06/01

Igandean, berriz, Gasteiza!

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Ekainaren 4ean, Gasteizen, 18 urte ondoren, ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaia.
Honi sakatuz, egitaraua ikus dezakezue!
Elkarrekin josiko dugu Euskal Eskola Publikoa!
Izan ere, "Josi ta josi" da aurtengo jaiaren leloa. 

Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela, eta errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela etorkizuneko belaunaldiak transmititu nahi du.
Publikotasunetik soilik lortu daiteke hezkuntza sistema inklusibo eta ekitatiboa. Gasteizko Zabalganako eskola publikoak horren adibide ona dira, aniztasuna aprobetxatuz eskola euskaldun, publiko eta  inklusiboak lortu dutelako.