BEGEL

2017/05/17

'Gu ere bertsotan' ekitaldia gaur kiroldegian

Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren amaiera ekitaldia izango da gaur Aritzbatalden. LH 4, 5 eta 6ko 400 bat ikaslek hartu dute parte egitasmoan ikasturte guztian zehar. IƱaki Gurrutxaga bertsolariarekin bertsolaritzara hurbiltzeko aukera izan dute 2007an hasi zen egitasmoa, beraz, azken hamar ikasturtetan Zarauzko ikasleek parada ederra izan dute bertsolaritza zer den ikasteko eta baita bertsotan jarduteko ere. 
Bi jaialdi izango dira, bat 17:30ean eta bestea 19:00etan. Eskolako 5. mailakoak han izango ditugu alai giroian kantuan.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina