BEGEL

2017/04/24

Bookcrossing

Liburuak “askatu” eta eskuz esku zirkulazioan jartzeko mundu osoko ekintza da. Parte-hartzaileek liburuak askatu ostean, interesa duten pertsonek jaso, irakurri eta ondoren berriz beste leku batean aske uztea da ekimenaren funtsa.
Ubik-ek,(Tabakalerako liburutegiak)aurten ere, ekintza honetan parte hartuko du eta ale bakarrak diren liburu bereziak askatuko ditu; Egizu Pop-Up liburua! lantegian Ubikeko erabiltzaileek sortutako liburuak, hain zuzen.
Bilatu ezazu zure liburua! Hartu, ikusi eta berriz ere askatu!
"Cuando has poseído un libro te has enriquecido personalmente. Pero cuando se lo pasas a alguien te has enriquecido por triplicado. Los libros en mi vida, Henry Miller.


Bookcrossing-en inguruko estekak:
- Zer da bookcrossing-a?: http://www.espaloia.com/archive/2005/09/27/87
- Bookcrossing-eko gune ofiziala: www.bookcrossing.com
- Euskarabideako bookcrossing ekimena (Kartelak, liburuentzako etiketak...): www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/bookcrossing

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina