BEGEL

2017/03/14

AHOTS GORA IRAKURTZEN

Jarraitzen dugu ahots gorako irakurketa saioekin. Oraingoan, Martina Eizagirre Jauregi aritu zaigu, Amonak nobioa du, eta zer? liburuarekin.
Ama egunerokotasunak ito ez dezan, opor egun batzuk behar ditu. Horregatik eramango du bere seme Peru amonaren etxera, nahiz eta mutikoa gogo handirik gabe joan.

Hala ere interesgarria suertatuko zaio Peruri amonaren etxean egingo duen egonaldia eta sekretu txiki bat ere deskubrituko du: amonak nobioa duela.




Eta zer? bildumak haurra konplize sentiarazi daitekeen gai ugari biltzen ditu. Haurrentzat idatziak dauden arren, irakasle eta guraso ugarirengan sortzen dute jakin-mina, gaia tratatzeko duen moduagatik.

Eskerrik asko, Martina zuri esker liburu hauek ezagutzera eman diguzulako.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina