BEGEL

2017/02/20

Mediterráneo #VolemAcollir





"Casa nostra, casa vostra/ Gure etxea, zuen etxea"  kanpainarekin 
hasi ziren Katalunian, Europa eta europarron jarrera lotsagarriaren aurrean , errefuxiatuak hartzearen aldeko ekintzak aurrera eramaten. 
Bartzelonan larunbat arratsaldean "Volem acollir" ("Hartu nahi ditugu") lemapean, gerra-gatazketatik ihes eginda dauden errefuxiatuak Europan hartu eta babesteko eskatu diete agintariei martxan parte hartu duten 160.000 goratik lagunek.
Guk hemen Joan Manuel Serratek grabatutako bideoklipa kolektiboa ekarri nahi izan dugu, babes bila Mediterraneoa zeharkatzen ari diren pertsonen aldeko kanpainari laguntza emanaz.
                                                              
          'Aitzakiarik ez. Errefuxiatuak har ditzagun orain!'

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina