BEGEL

2017/02/16

IPOTX JAUZILARIA- Grimm anaiak

Oso bisita polita izan dugu gaur, otsailaren 14ean, arratsaldean. Lizardi Institututik etorri zaizkigu ipuina kontatzera, hiru ikasle ohi: Samara Balsera, Clara Olaizola eta Aner Peritz, Marina Arantzabal irakaslearekin. Jendaurrean hitz egiteko abileziak lantzen dabiltza Hauspoa programa barruan eta zer egokiago ipuinak kontatzen hastea baino. Kontatu ez ezik, antzeztu ere egin digute geure gozamenerako!

Hona muestratxoa:    



                                                                   





                           




 


2. mailako 4 gelek izan dute ipuin hau ikusi eta entzuteko aukera, eta baita, nola ez, 4. Ako Saray eta Jonek ere. Ostegunean gonbidatu bereziak izan dira bere anai-arrebak baitziren ipuin kontalariak! Sarayek 10 urte betetzen
zituen eta ospakizun polita izan da. Urte askoan, mila zorion Saray!



   Nahi duzuen arte!




iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina