BEGEL

2016/02/29

2016.a : BISURTEA

Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta, hortaz, urteak 366 egun ditu. 2016. urtea  BISURTEA dugunez, otsailari ematen zaizkio 29 egun. Olinpiadak ere bisurteetan ospatzen da: Rion aurten (Brasilen).

Bisurtekoaren egun estraren historia K.a. 49 urtean hasi zen, Julio Zesar buruzagiak egutegi bikaina Kleopatra faraoiaren lurraldean, Egipton, aurkitu zuenean. Egutegi erromatarra desfasez josita zegoen.
Orduan, Alexandriako Sosigenesen eskuetan utzi zuen juliotar egutegia diseinatzeko ardura. Sosigenes astronomoa, matematikaria eta filosofoa zen.(Ikus gehiago eitb-ko web orrian)
Googlek apirila eta martxoa tartean muturra sartzera datorren untxi honen bitartez adierazten zigun gaurko eguna:

2016/02/25

HAURRENTZAKO ANTZERKIA: MAGIA LAPURRA

  • Eguna: 2016 martxoak 13
  • Ordua: 16:30
  • Lekua: Modelo Aretoa
  • Sarrera: 4€
  • Sarrerak salgai Sanz Enea Kultur Etxean
  • + 5 urte

magia lapurraDorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia. Dorleta kasting batera dator antzokira. Mago laguntzailea izateko kasting-a da. Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona.Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak; traketsa baita ustezko mago/lapurra. Nola nahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko. Proban ari direla, magoa agertuko da eta hortik aurrera, sekulako zalaparta, eta baita egoera magikoak ere, sortuko dira antzezlanean. Magia eta sorpresaz betetako antzelana. Pianista batek obrari zuzenean musika jarriko dio.
 .

2016/02/22

ELKAR ILUSTRAZIO eta IPUIN lehiaketa martxan



Lehiaketa honetan hiru modalitate daude:
-  Ipuina Ilustratu:A maila: HH
                            B maila: LH1 eta 2
                                 C maila:LH3 eta 4
   Haurrek Peru  Magdalenak idatzitako 'LOLO' ipuin laburra ilustratu  
    beharko dute.

-   Ilustrazioa ipuin bilakatu: LH5.  eta 6. mailako ikasleei. 
  Parte  hartzaileek  Martintxo Altzuetak egindako  marrazki baten
  oinarriturtako ipuina idatzi behar dute.

   Ipuina entzun, edo irakurri eta       marrazkia ikusteko lotura:       


Lanak bidaltzeko epea: Apirilaren 15a. 
   Oinarriak zehatzago:
http://postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa
Ilustrazioen 


ILUSTRAZIOA EGITEN DUTENEN ARTEAN, GAINERA, PUBLIKOAREN SARI BEREZIA ESKAINIKO DA:
Epaimahaiari gehien gustatu zaizkion 30 ilustrazioak Irrien Lagunak-en webgunean (www.irrienlagunak.com) eskegiko dira maiatzaren 10ean. Marrazki bakoitzaren azpian, haurraren izena eta herria jarriko dira. Boto gehien jasotzen dituen lanak Irrien Lagunak Klubak emandako saria jasoko du. Bozkatzeko aukera maiatzaren 19 arte izango da.

-

2016/02/18

ZORIONAK BEGEL!!! (GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK)


http://bibliotecasescolaresguip.blogspot.com.es/

Otsailaren 12an bete ditu zazpi urte Gipuzkoako Eskola Libututegien blog honek
Guretzat  informazio iturri etengabea eta ezinbesteko lan tresna da berau. 
Gure lanerako hain baliagarria izanik ere, mundu guztiko erakundeentzat (Estatu Batuak, Hego Amerika, Europa, Errusia eta baita Txinatik ere) erreferente izanik, eskertu besterik ezin dugu egin blog honen arduradun bihurtu den Fernando Lenguas, Lasarte-Usurbil BHI institutuko irakaslearen lan bikaina. Jarrai kemenez aurrerantzean ere!  
Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta indartzeko eskola liburutegiak zein onuragarriak diren kontuan izanik, blog hau benetan onuragarria dugula aintzakotzat hartzen dugu. Urte Askoan!!!
Gure eskolako blogetik sar daiteke zuzenean  hasieran dugun bannerretikedota eskuineko zutabean (behean) dugun loturatik.

CASTILLO SUAREZ, Ebelina Mandarinaren egilea

Otsailaren 16an, izan genuen Castilloren bixita eskolan . Ebelina Mandarina irakurri dugu 3. mailako ikasle guztiekin  eta bi geletakoek berarekin egoteko aukera izan dugu.


Nafarroako Sakana bailarakoa dugu Castillo. A zer izen bitxia! Bere amak ere izen bera omen du, eta jendeak abizena delakoan nahastu eta arazo bat baino gehiago izan omen du. Hegaldi baterako ere nahiko istilu izena zela eta ez zela...

Aurretik helduentzat poesia idazten zuen eta gero hasi zen umeentzat idazten eta Ebelina da idatzi zuen aurrena. Berarekin irabazi zuen 2009.ean Lizardi saria. A zer askaria egin omen zuen Zarautzen, saria jasotzera etorrita.


Bere eskola ingurura etorri zen zirku batetik hartu omen zuen gaia. Giro txarra eta euritsua egin omen zuen benetan, eta oso ikusle gutxi agertu omen zen bertara.
Txikitako lagun ilegorri batekin gogoratuz erabaki zuen protagonista ere halakoa izatea.
Dena den, Errusian izan gabea da oraindik.

Aurretik landu genuen liburua, berari buruzko bideotxo bat ikusi genuen, pertsonai eta gertaera nabarmenenak aipatu genituen eta berarentzat galderak prestatu ere, galdera piloa! 


- Ez dut inor ezagutzen beldurra sentitu ez duenik- dio Ebelinak-. Koadernoan idatzi genituen gureak eta elkar jarri genituen.
- Egun tristeetan magoa izan nahi nuke eta tristura desagerrrarazi kapelu batean, magoak untxiak desagerrarazten dituen bezala.- Castillok ere magoaren kapela ekarri zuen eta  papertxoak banatu zizkigun guztioi eta magoa bezala triste gaudenean, alaitzeko zer lagun dakiguken idazteko eskatu zigun. Oso soluzio politak asmatu ziren.









Bukaeran nahi zuten guztiei sinatu zien paperean eta eskaintza bana idatzi ere,  bere irrifar gozoarekin.
Nahi duzun arte, Castillo!

Bere ipuin batzuk:
   

         

2016/02/17

MAITE FRANKO, Ipuin kontalaria

Beste urte batez hemen dugu gure ipuin kontalaria, Maite Franko.



      

argazkietan

1.D gelan
  

Izan ere, BERDINOLA (1. eta 2, mailetan) eta BABESOLA (3.mailarako) programak sustatuz, ipuinen bidez parekidetasuna etakulturartekotasuna 1. zikloan eta jarrera osasungarriak lantzeko 3. mailan, modu polit eta alaian egiten digu bixita urtean bitan 12 gela hauetan.
Hurrengo urterarte Maite! Ondo bizi!


2016/02/16

Salba ditzagun eskola liburutegiak / Salvemos las Bibliotecas Escolares

Badira 60 ikastetxe publikotik gora Gipuzkoan Eskola Liburutegi itxuroso eta kondizio egokitan ditugunok (fondoak informatizatuta, erabilpen ugari eta baliagarriekin,…). Urtez urte joan gara giza baliabide eta baliabide materialen bitartez osatzen (Irakasle arduradunen formakuntza, programa informatikoak, ikusentzunekoak,…).
Baina ikastetxe bakoitzeko liburutegi arduradunak erretiroa hartzen doazen neurrian:

- Ikastetxeko irakasle batek hartu behar izan du ardura hau jardunaldi erdira murriztuta.
- Egiten diren Formakuntza ikastaro bakarrak eskola orduz kanpo  bakarrik egin ditzakegu.
- Liburutegiko gestio aplikazioak ez dira eguneratzen.

Eskola Liburutegiak eskola komunitate osoarentzako benetako hezkuntza-baliabide bat izan dadin ahalegin serioak egiten gabiltzan arren, nabarmena da Administrazioak agertzen duen zabarkeria arazo honekiko.
Irakurketa sustatu, eta informazio iturriak razionalizatu nahian gabiltzanok, ez dugu etsi nahi eta eskola komunitate osoaren arteko sentsibilizazio kanpainari ekin diogu. Horretarako idatzi dugu  manifestu hau,.
Beraren aldeko apustua egiteko eta sinatuta, Hezkuntza-Administraziora irits dadin,.
Eskola Liburutegiak, paperetan (Pisa txostena , Irakurketarako Euskal Plana, HezkuntzaLegeak, Irakaskuntza buruzko txostenak,fundaciongsr.es/pdfs/bibliotecas_escolares.)adierazten dena bihur daitezen


ESKOLA LIBURUTEGIAK DIRELA ETA
Begiratzea besterik ez dago eskola porrot txikia duten hezkuntza sistema aurreratuek, Pisa txostenak edo Hezkuntza Legeak berak Eskola Liburutegiei ematen dien garrantzia haur eta gaztetxoen hezkuntzan....
(Gehiago irakurtzeko)

Más de 60 centros públicos de Gipuzkoa disfrutamos de unas Bibliotecas Escolares dignas (fondos informatizados, multiusos,...).

Año a año, se ha ido formando a los docentes responsables de este servicio, se dotaron con recursos humanos y materiales y se generalizaron las licencias del programa de gestión de bibliotecas Abies 2.
Pero a medida que los responsables en cada centro se han ido jubilando:
- El programa se mantiene con un docente del centro a media jornada y, en algunos casos, no hay nadie adjudicado para esa responsabilidad.
- Los cursos de formación son cada vez más escasos o inexistentes
- La aplicación de gestión de la Biblioteca no se ha actualizado


Mientras tanto, continuamos haciendo verdaderos esfuerzos para que nuestras bibliotecas sean un auténtico recurso educativo que preste un buen servicio a la comunidad.

Los que nos dedicamos a este trabajo de mantener vivas las Bibliotecas escolares, al fomento de la lectura, a la racionalización de las fuentes de información, etc... vemos con estupor cómo las BB.EE vuelven al abandono y no queremos resignarnos a que ésto ocurra. Por eso, lanzamos a toda la comunidad escolar una campaña de sensibilización y apoyo para pedir a los responsables educativos  que se tomen en serio este asunto articulando las medidas necesarias que permitan que las Bibliotecas Escolares sean, en la realidad, lo que dicen que han de ser en elos papeles (Informe PisaPlan Vasco de Lectura, legislación educativa vigente, informes sobre la función docente...).


A PROPÓSITO DE LAS BIBLIOTECAS ESCOLARES
Basta echar un vistazo a los sistemas educativos avanzados con escaso fracaso escolar, al informe Pisa e incluso a la Ley de Educación para apreciar la importancia que se da a las Bibliotecas Escolares en el proceso educativo. (Para continuar leyendo)


2016/02/11

HAURRENTZAKO ANTZERKIA

Otsailak 14, Igandea. 16:30 etan,   Modelo aretoaN

"Gaueko enziklopedia koxkorra" (4€) 

 Sarrerak aurretik eros daitezke Sanz Enean, 4 euroan.


Ikuskizun musikatua taularatuko du 2princesesbarbudes Kataluniako taldeak.
Gaueko kontuetan murgilduko da Helena Casas, Marc Marce eta Ildefons Alonso hirukoa, eta familia osoarentzako emanaldia eskainiko dute, clowna, objektuen antzerkia eta poesia bisuala uztartuz.
2014an,Enciclopèdia Baixeta de la Nit ikuskizun-diskoa aurkeztu zuten, egileek eurek konposatutako 13 abestirekin. Urte horretan, gainera, euskarara egokitu zuten, eta Gaueko Entziklopedia Koxkorra izenburupean
Ainhoa Aranburuk euskaratu eta egokitu du ikuskizuna. Casas taldekideak euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialean, eta Aranburu izan zuen irakasle. Bikoteak jolas gisa hartu zuen erronka, eta egitasmoak aurrera egin zuen.

Musika baxua

Gitarra arrosak, igel-marakak eta plastikozko tronpetak… Jostailu-tresnekin egiten du musika 2princesesbarbudes taldeak. Pop estetika minimalista darabilte, eta beraiena «musika baxua» dela diote: «Baxua, musika tresna txikiekin osatua delako, pilarik erabiltzen ez dutenekin eta ozenegiak ez direnekin. Baxua, txikiek eta handiek gozatzen dutelako. Baxua, xumea eta minimalista delako. Baxua, artisau erara ondua delako».
Abesti denak taldeak idatzi ditu, bi izan ezik; Gaua marrazki bat da Xavi Grimau poeta katalanarena da, eta Ondo lo egin Maialen Lujanbio bertsolariarena. Era berean, Joseba Tapia musikariaren laguntza izan zuten diskorako.

Hemen dituzuen zenbait bideo ikuskizunaren inguruan.

2016/02/10

Orokietakoak ikertzaile lanetan, mundu osoko ikasleekin batera

Erresuma Batuko Royal Society of Chemistry (RSC) erakundeak proposatuta, hidrogelen inguruan lanean ari dira 3. mailakoakek.

Erakunde honek gai bat proposatzen du mundu guztiko ikasleei kimika gerturatzeko eta benetako ikertzaile bihurtzeko aukera eskaintzeko asmotan. Aurtengo gaia hidrogelak eta hauek uraren zikloan duten eragina da.

3. mailan Uraren gaia lantzen dugunez, beraiekin dugu, munduko beste hainbat eskoletako umeekin  batera ikerketa burutzeko asmoa. 2014ean murgildu ziren 3. ziklokoak eTwinning Europear plataforma digitalean eta honen bitartez, Europako eskolekin komunikatzen dira, lan egitearekin batera lagun berriak eginez (230.000 kidetik gora dituen plataforma da hauxe, eta 5.000 proiektu baino gehiago lantzen dira bere baitan).

Horretaz gain, euren ikerketen emaitzak eta ondorioak Europatik kanpoko ikasleekin partekatzeko RSC erakundeak sortu eta gestionatutako web orri bat erabiltzen dute, Orokietakoek.

Gogoratu 2014ko irailean, eskolako Arrate Ugalde irakasleak hartu zuela parte Ikasgela Interaktiboei buruzko ikastaroan, Bruselan, eta horren ondorioa dugula ekintza hau ere. 
Zalantzarik gabe, aukera polita da beraientzat errealitate eta baldintza ezberdinetako ikasleekin batera esperientziak trukatzeko.

2016/02/08

INAUTERIAK

Ostiralean ospatu genuen inauteri festa eskolan.
Goizean Haur Hezkuntzako patioan elkartu ginen. 4 eta 5 urtekoek dotore dantzatu zuten polka, orpo-punta, orpo-punta, aurrera ta itzulia oinez markatzen zuten bitartean. Ondoren 2 eta 3 urtekoek Brasileko sanba alaia dantzatzen ikusi genituen.
Eguerdi partean Lehen Hezkuntzako frontoian bestelako doinuak entzun ahal izan genituen: 5. eta 6. mailakoen Rumba Latina martxosoa, 3. eta 4. mailakoekin Mexikoko dantza alaiak, bere mariatxi eta guzti eta bukatzeko 1. eta 2. mailakoak hip hop dantzatzen etorri zitzaizkigun. 
Azkenean, bertan ginen guztiok dantzatuz eman genion amaiera festari .
Jaialdia ikusteko, argazkiak nola ziklotako bideoak, sakatu hemen eta gozatu.
                            http://orokieta.wix.com/inauteriak-2016

2016/02/04

SANTA ESKEAN

Usadioari jarraiki eskolakoak ere koplak kantatzera irten gara goizez..
Haur Hezkuntzako eraikinean elkartu gara guztiok eta gero 5. eta 6. mailakoak herriko kaleetan zehar ibili dira, 6. mailako ikasle talde baten soinu txikiz lagundurik. Ondoren bi taldeetan banatu dira: 6. mailakoak Santa Ana, Zaharren Egoitzara joan dira eta Maria Etxetxiki Eguneko Zentrora 5. mailakoak.
Zer diren eguraldi kontuak: Iaz ELURRETAN IBILI GINEN umeen gozamenerako !(Ikus sakatuz moretua)

Zer dela eta makilen erabilera? Litekeena da  garai batean kantari irteten zirenak gauez ilunpean ibili beharra izatea arrazoia, bideetan barrena baserriz baserri lagundu egingo zielako ez erortzen. Horrez gain, kantuaren akonpainamendu gisa ere erabiltzen ziren. 

                  Batzuk kalean ibiltzen dira               
eta eskolan besteak
Geure kontura atera gera
Orokietako gazteak

 Mendi tontorrak elurrez zuri
atari aldean laiotza
    Eskola hontako atezain jaunak
urrezkoa du bihotza

Zelai erdian loreak argi
larros krabelin ta lili
etxe hontako zuzendariak
lore polita dirudi

2016/02/02

ZUENGATIK EZ BALITZ!

Lagundu eta umorea jarri. Talde ekintzaile honi esker, 2. eta 3. mailarako ekarri ditugun liburu mordoa, 200 liburutik gora, katalogatu eta forratu ahal izan dugu urtarrilean. Errekreo eta arratsaldetan jo ta ke jardun ondoren, 4. mailako neska kuadrila bat izan dugu, batipat,(tarteka Markel, Jon, Carmen, Peru,...ere etorri izan ohi dira) gogotik aritu direnak. 
Mila esker zuen borondateagatik, Saioa, Nahia A., Dare, Laura, Elena, Nahia B., Amets, Laida,Maider...!