BEGEL

2016/12/17

HAIZEAREN HERRIRA

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Manolo Urbieta omenezko "Haizearen herrira" diska sortu dute. Bertan azaltzen diren ipuintxoak Uxue Alberdirenak dira, eta Inaxio Tolosak, Orokietan 6. mailako antzerki  irakasle lanetan aritzen denak, Manoloren ahotsa egin du. Ainere Tolosak, berriz, gure musikako irakaslea hainbat geletan, Lorerenak.

Pailazoek 'Tipi-tapa, Korrika!' eta 'Haizearen herrira' lan berrien aurkezpen ekitaldia,…


Diskan, Manolo Urbietaren kantak jaso dituzte.  Zaharrak batzuk eta inoiz argitaratutakoak ere. Aitona-amonen eta haurren arteko harremana sustatzen duten abestiak dira, borondate horrekin sortuak. Urbieta eredu izan dutela adierazi zuten sudurgorriek, duela 25 urte argitara eman zuten lehen diskoan haren abesti batzuk jaso zituztela gogora ekarriz.
Diskoko sarrera Andoni EgaƱak idatzi du eta Zarautz Txiki abesbatzeko haurrek ere parte hartu dute, Jaione Eskudero eta Antxon Sarasuaren ardurapean.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina