BEGEL

2016/10/26

Hezkuntzaren Museoa

Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntzaren Museoa inaguratu berri du

XIX. mendetik gaur egun arte hezkuntzak izandako bilakaera ezagut dezake bisitariak.Ondare hori biltzea, gordetzea eta ezagutaraztea du xede museoak, euskara oinarri hartuta.

Eskolako 800 objektu, beste horrenbeste eskola memoria, 600 testuliburu eta 400 eskola koaderno bildu dituzte. 

Museoak zazpi areto ditu, eta hiru gunetan banatuta dago. 
Lehenbizikoren izenburua: Euskararen mundua eta hezkuntza da
Gune hori euskarazko irakaskuntzan mugarri izan zen Xabiertxoren irudi batekin, eta Xalbadorren esaldi batekin abiatzen da. Esaldiak honako hau dio: Herria da gorputza, hizkuntza bihotza.
Bi aretotan banatuta dago, eta panel eta objektuen bidez, frankismo garaiko debekuak eta inposaketak, ikastolen sorrera, hizkuntz ereduen ezarpena, euskarazko unibertsitatearen abiapuntua, euskarazko hedabideek normalizazioan izandako eragina...jasotzen dira.
Hor, badira «bitxiak» diren hainbat irudi eta objektu. «Adibidez, Zeruko Argia-k asteroko gehigarrian argitaratzen zituen Txorizo eta Txistorraren [Mortadelo eta Filemon] edo Patxi eta Peruren [Zipi eta Zape] komikiak oso bereziak dira. Garai hartan halako zerbait argitaratzea lorpen bat zen». Oso berezia da, baita ere, duela 100 urte Bergarako maisu batek egindako txostena irakurtzea. «Bertan esaten du bi oztopo daudela umeen alfabetizazioan: ez direla egunero eskolara joaten, eta, bestetik, ez zekitela gaztelania. Pentsa zenbat gorabehera izan diren hor».
Bigarren espazioa, hezkuntzaren historiari dago lotuta, eta hor ere XIX. mendetik gaur egun arte izandako bilakaera ikus daiteke...
 
Museo bisitatzeko hitzorduak lotzekowww.ehu.eus/eu/web/museoeducacion

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina