BEGEL

2016/10/28

Errefuxiatuen aldeko kontzertu solidarioa

"TANTTAKA TZ MUSIKA JAIALDIA" 

Gaur, ostirala:
20:00 King Kosul + Chalwa Band. 21:45 The Vartools.  23:30 Ze Esatek.

Ordua:   18:00 ~ 01:00

Tokia:
Tokia:  Salbatore Mitxelena Ikastola

Natur Astea eskolan ere

Urriaren 24tik 30era bitartean XXXVII. Natur Astea ospatzen ari da Zarautzen, Arkamurka Natur-Elkarteak antolatuta.
Asteko programa jakiteko sakatu hemen
Aurten, itsasoa gaitzat hartuta, hiru hitzaldi eskainiko dituzte.
Eskolan ere urtero egiten dugu  perretxiko inguruko erakusketa. Asmo horrekin abiatu ziren goizez, asteazkenean, urriaren 26an, 3. zikloko ikasleak otarrak eta mendiko oinetakoak hartuta: 6. mailakoak Laurgainera eta Urdanetara  5. mailakoak. Hauek lokatz puskatekin egin zuten topo, Urdaneta eta Elkano arteko basotan . Eskolako eskaileretan ezagun zuen arratsaldean ere non ibiliak ziren. Iaz bezala Haur Hezkuntzako eraikuntzan eta Lehen Hezkuntzakoan, bi erakusketa prestatu zituzten bildu eta sailkatutako onddoekin.


Merkatu Plazan, hilaren 29an, Arkamurkako zein Aranzadiko kideak ariko dira perretxikoak sailkatzen egun osoan. Igandean erakutsiko dituzte bertan perretxiko bereziak.

2016/10/26

Hezkuntzaren Museoa

Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntzaren Museoa inaguratu berri du

XIX. mendetik gaur egun arte hezkuntzak izandako bilakaera ezagut dezake bisitariak.Ondare hori biltzea, gordetzea eta ezagutaraztea du xede museoak, euskara oinarri hartuta.

Eskolako 800 objektu, beste horrenbeste eskola memoria, 600 testuliburu eta 400 eskola koaderno bildu dituzte. 

Museoak zazpi areto ditu, eta hiru gunetan banatuta dago. 
Lehenbizikoren izenburua: Euskararen mundua eta hezkuntza da
Gune hori euskarazko irakaskuntzan mugarri izan zen Xabiertxoren irudi batekin, eta Xalbadorren esaldi batekin abiatzen da. Esaldiak honako hau dio: Herria da gorputza, hizkuntza bihotza.
Bi aretotan banatuta dago, eta panel eta objektuen bidez, frankismo garaiko debekuak eta inposaketak, ikastolen sorrera, hizkuntz ereduen ezarpena, euskarazko unibertsitatearen abiapuntua, euskarazko hedabideek normalizazioan izandako eragina...jasotzen dira.
Hor, badira «bitxiak» diren hainbat irudi eta objektu. «Adibidez, Zeruko Argia-k asteroko gehigarrian argitaratzen zituen Txorizo eta Txistorraren [Mortadelo eta Filemon] edo Patxi eta Peruren [Zipi eta Zape] komikiak oso bereziak dira. Garai hartan halako zerbait argitaratzea lorpen bat zen». Oso berezia da, baita ere, duela 100 urte Bergarako maisu batek egindako txostena irakurtzea. «Bertan esaten du bi oztopo daudela umeen alfabetizazioan: ez direla egunero eskolara joaten, eta, bestetik, ez zekitela gaztelania. Pentsa zenbat gorabehera izan diren hor».
Bigarren espazioa, hezkuntzaren historiari dago lotuta, eta hor ere XIX. mendetik gaur egun arte izandako bilakaera ikus daiteke...
 
Museo bisitatzeko hitzorduak lotzekowww.ehu.eus/eu/web/museoeducacion

2016/10/25

BASONDOra irteera 4. mailakoekin

Urriaren 20an,   4. mailakoak  Ingurune arloan “ANIMALIAK” gaia lantzen ari direnez Basondora (Kortezubi) joan ziren, hainbat animalia ikusi eta haien ohiturak aztertzeko. 
Basondo ez da ohiko zoologiko bat, animalien babesleku bat baizik. Gernika-Lekeitio arteko errepidean dago, Urdaibai bailara paregabean, Santimamiñeko kobak eta Omako basoaren ondoan.
Etxean horren berri jakiteko, nahikoa duzue Basondo hitzaren gainean klik egitea, bere web orrian sartu eta informazio polita jasotzeko.
Bertako begiraleen azalpenen laguntzaz, gure ikasleek galanki gozatu zuten eta animalia batzuk ukitzeko aukera ere izan zuten.
Kortezubiko frontoian bazkaldu eta jolastu ondoren pozik itzuli ziren bueltan herri aldera.
4. mailakoak BASONDOn on PhotoPeach

2016/10/24

2016ko Euskadi Literatur Saria

Euskadi Literatura Sarien irabazleen izenak dakarzkizuegu. 


 




ESKOLA LIBURUTEGIEN EGUNA

Gaurko egunez, LIBURUTEGIAREN EGUNA ospatzen da.
Hau da aurtengo kartela. LEDICIA COSTAS idazleak pregoia idatzi du- Nadal sariaren  azken irabazlea  (Escarlatina, a cociñeira defunta) eta baita  Lazarillo sariarena ere (Jules Verne e a vida secreta das mulleres planta),eta ELENA ODRIOZOLA irudigile donostiarrak-Ilustrazio Sari Nazionala 2015- diseinatu du kartela .

Egun hau gure gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoz sortu zen, bereziki ume eta gazteen artean. Eta bide batez, liburuzainen lana eskertu eta bultzatzeko ere... 

"Paradisua liburutegi motaren bat izan behar duela imajinatu izan dut beti".
Jorge Luis Borges

Pregoia:
"Una luciérnaga es una isla perdida en la noche más densa. Cien luciérnagas, una constelación misteriosa que marca el rumbo hacia otros universos. Así, con esa estrategia de luz, se organizan los libros que moran en las bibliotecas. Son caricias fosforescentes que incendian los sueños y recomponen los corazones grises hasta hacerlos recobrar su color rojo brillante. Cualquier individuo que padezca el síndrome del corazón gris, debería ponerse en manos de un experto y visitar una biblioteca. 

                                                                                Osorik Irakurtzeko gainean klikatu

2016/10/20

GIPUZKOA AROUND

Aste pare bat bada bideo dabilela batetik bestera.  Gipuzkoako 89 udalerritako txoko, kale, monumentu edo paisaia, lehen aldiz 6 minutuko bideoan, bailara sailkatuta ikus ditzakegu.
Bertakoak izanik zenbat txoko ote ditugu oraindik ezagutzen ez ditugunak?

2016/10/18

DOLORES REDONDO, 2016ko PLANETA SARIA

Sari festa darabilgu azken boladan: 
Planeta SariaDolores Redondok, Baztango trilogiaren egileak irabazi du, TODO ESTO TE DARE nobela beltzarekin.
Lehendik argitaratuak:
El guardián invisible. Barcelona: Destino, 2013. 
Legado en los huesos. Barcelona: Destino, 2013.
Ofrenda a la tormenta. Barcelona: Destino, 2014. 

Finalista,   Marcos Chicot izan zen El asesinato de Sócrates, nobelarekin.

MARTIN GRAY, Album zoragarria . ZURIÑE AGUIRRErena


Fun Readers argitaletxeak kaleratu du MARTIN GRIS album ilustratu liluragarria. Zuriñe Aguirre ospe handiko ilustratzailea da eta benetan edizio zaindua da honako hau. 
Dagoeneko beste bi titulu argitaratu dira aurretik:Aprendiz de fantasma(Jesus Lopez Moya eta Gallego Bros) eta  La cabra que no estaba( Pablo Albo etaGuridi ) + INFO .
Sentimentuz beteriko istorio xamur bat izateaz gain, proiektu interaktibo erakargarria ordenagailuan ikus ahal izateko.
Hementxe bertan datorren DEMOan sakatuz goza daiteke ipuinetaz.

2016/10/17

Ipuin kontalarien II maratoia

Urriaren 22an egingo dute Galtzagorri Elkartekoek Ipuin kontalarien II maratoia
Donostiako Liburutegi Nagusian izango dira antolatu dituzten 4 ipuin kontaketa saioak :
Ikus ondoko kartelean sakatuz ordutegiak.                                    .

2016/10/15

Iberiar penintsulako grabatu talde zirraragarriena» topatu dute Lekeition

Duela 14.000 urte marraztutako zaldi, bisonte eta lehoiak azaldu dira Lekeitoko Armintxe leizean.
Balio eta kalitate tekniko handiko grabatuak dira eta lehen aldia da Kantauri isurialdeko leize batean katuaren familiako grabatuak eta irudi abstraktuak agertu direla. 
Santimamiñen edota Urdazubin (Nafarroa)  daudenen garai berekoak dira eta Frantziako Pirinioetan topatutako grabatuen antz handia dute Lekeitiokoek. «Garai hartan, komunitateen artean egon zitezkeen harremanen teoria indartzen du».
Hemezortzi zaldi, bost ahuntz, bi bisonte, bi lehoi eta zehaztu gabeko lau oineko lau animalia identifikatu dituzte adituek, oraingoz. Irudi figuratiboak ez ezik, abstraktuak ere badira; lerro bat eta zirkulu erdiko ikurrak, hain zuzen ere. Lehoien grabatuekin batera, hori da Armintxeko aurkintzaren beste berrikuntzetako bat.              
Iturria: Berria


2016ko LITERATURA NOBEL SARIA: Bob Dylan

2016 Literatura Nobel saria jaso du Bob Dylanek. Musikari eta kantari bati lehenengo aldiz eman diote sari hau eta ezuste handia izan da.
Epaimahaiak Amerikako kantu tradizio handian adierazpide poetiko berri bat sortu izana aitortu dio Dylani. Bere kanten letretan politika, era literarioan eta filosofikoan, hizpide ohikoa da. 

Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, bost hamarkadaz aritu da eszenatokiaren gainean. Haren kanta batzuk "Blowin' in the Wind" edo "The Times They Are a-Changin'" gerraren kontrako ereserkiak bilakatu dira. Juan Garziak ditu euskaratuak, kantatzeko moduan, 199ko urtarrileko Senez aldizkariaren alean.

Nicanor Parra poeta txiletarrak —102 urte egin ditu iragan irailean— 2000. urtean esan zuen pozten zela Dylan saria lortzeko hautagaien artean egoteaz. «Hark idatzitako hiru bertso lerro nahikoa dira sari hori eman diezaioten»

2016/10/14

BUFOI BATEN HERIOTZA: Dario Fo

90 urterekin zendu da Dario Fo antzerkigile, aktore eta artista italiarra. Sorkuntza eta gizarte konpromisoa uztartzeko hautua egin du beti, eta 1997an Literaturako Nobel saria jaso zuen bere komedia satirikoengatik.

Ezarritako ordenaren xaxatzaile nekaezin, boteretsuen zirikatzaile, satiragile zorrotz, gizarteko kiderik umilenen alde lerratu zen sortzailea dugu.

«Boteretsuek ez dute barrea maite" zioen. Izan ere, maiz ezagutu zuen zentsura antzerkigileak, eta garesti ordaindu behar izan zuen behin baino gehiagotan mugimendu ezkertiarren alde hartutako konpromisoa. Iraindu egin zuten, kolpatu, eta bere emazte eta lankide zuen Franca Rame bahitu eta bortxatzera ere heldu zen eskuin muturreko talde bat 1973an.

Nobel saria eman ziotenean ere, bat etorri ziren balorazioan Foren aurkako ahotsik kritikoenak eta Fo bera: bufoi bat saritu zuten. Baina, hain justu ere, harrotasunez aldarrikatu zuen beti titulu hori antzerkigileak. 
Azken unera arte jarraitu zuen sortzen, eta oraindik argitaratu gabeko liburu bat utzi zuen hil aurrean. Antzerkiaren historiaren ikerlari sutsua ere bazen, eta Erdi Aroko kontalarien lanen berrinterpretazioz osatutako Mistero Buffo ikuskizuna da haren lanik behinenetariko bat. Iruiñean eta Bilbon izan genuen duela ez asko.

Euskal Herria ere bazuen gogoan Fok. Nobel saria jaso eta denbora gutxira, esaterako, ETA talde armatuarekin negoziatzen hasteko eskaria egin zion Espainiako Gobernuari, beste hainbat pentsalari eta sortzailek sinatutako eskutitz batean. 

Euskaraz osorik irakurri daitezke teatro-testuak.com orrialdean Anarkista baten ezusteko heriotzaPistolaren begi zuri-beltzak eta Izuaren aurpegia: bi ekitaldiko komedia. Horrez gainera, Petite Theatre de Pain taldeak antzerkigilearen hiru obra biltzen zituen Juglarea, puta eta eroa antzezlana eskaini zuen euskaraz, euskarazko dialekto banarekin jolastuz, Fok Italierazko dialektoekin egin ohi zuenez.
                           Iturria:  Berria

2016/10/11

Irakurketa txokoa-"Gurasoak ere ipuin kontalari"

Miriam Mendozak gidatuko du aurten ere Irakurketa Txoko hau. 3-6 urteko haurrentzat eta beren guraso, edo hezitzaileentzat, dago zuzendua.
Lehen saioa datorren astean izango da eta hau izango da abendurarteko egutegia:

  •  Urriak 19, Asteazkena 17:30
  •  Azaroak 16, Asteazkena 17:30
  •  Abenduak 14, Asteazkena 17:30

  • Lekua: Sanz Enea kultur-etxea
    50 minurtuko iraupena izango du eta bere helburua gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da.
    "Ipuin ezberdinak irakurtzera animatu nahi ditugu gurasoak, askotan betikoetara jotzen baitugu. Gainera, saioetan irudi liburuak kontatzeko teknikak ikasteko aukera izango dute. Kontatzen ari zarena transmititzea eta horretan sinestea ezinbestekoa da. Guraso eta haurrek irakurtzeko tarte horrekin gozatzea nahi dugu. Izan ere, irakurzaletasuna bultzatzeko garrantzitsua da oso gurasoek umeei ipuinak irakurtzea. Hartu dezatela tarte bat lasai egongo direna, presarik gabe, ipuina kontatzeko. Haurra marrazkietatik hasi eta idatzizkoetara pasako da tarte horiek gustuko baditu. Haur liburutegian liburuak hartzeko ohitura zabaltzea ere badugu helburu". 
    Iturria: Sanz Enea liburutegia 





    2016/10/10

    EKINTZA KULTURALAK Zarautzen

    GOAZEN

    Urriak 12, asteazkena, 17:00 tan

    Sarrera doan, gonbidapen txartel Modelo Aretoko txarteldegian jaso behar da.

    - 60 minutuko iraupena
    - 6-14urteko gazteentzat

    Zarautz Txiki abesbatzaren kontzertua

    Datorren ostiralean, urriaren 14ean,  Modelo aretoan, Zarautz Txiki abesbatzaren 30 urteko ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute.Berez,  1983an sortu bazuten ere. Bitarte horretan herriko haur eta gazte ugarik hartu dute parte abesbatzan eta kantuaren grina modu batera edo bestera barneratzeko adina jarduera eta emanaldia izan dituzte. 
    Xabier Etxabe zarauztarrak osatu du liburua. Horrez gain, azken 30 urteetako argazki erakusketa jarriko da denon gozamenerako.
     Urriak 14, Ostirala 20:30 Modelo aretoan 


    Urriak 16an ikusiko dugun PINOCCHIOk FETEN saria jaso zuen 2015 urtean.


    "Pinocchio" (La Baldufa taldea).
    Prezioa: 4€.Sarrerak Sanz Enean daude salgai.




    2016/10/05

    Eskolak eguneratzeko garaia da...:DENOK GARA GENIOAK.

    “Denok gara genioak. Baina arrai baten kapazitatea zuhaitzetara igotzeko duen gaitasunagatik epaitzen baduzu, bizitza guztia ezertarako balio ez duela pentsatzen pasako du”  Albert Einstein 
    Hausnarketarako merezi du tartetxo bat eskaintzea bideo honi: 
     A zer etorria duen!

    2016/10/04

    IV. GURASOEI GUTUNA lehiaketa

    ZERGATIK EZ IDATZI GURASOEI?
    EZ BAKARRIK MAITE DITUZULA ESATEKO...  EDO BAI
     Gutun bat, olerki bat, oroimenak… IDATZI GURASOEI! 
    Irailaren 29an18 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, laugarren aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu, aurten IRRIEN LAGUNAK bidelagun ditugularik.

    Ez dago sentimenduak adierazteko adinik: guztiek esan gura diegu zerbait gurasoei. Horregatik, ez dago lehiaketan parte hartzeko adin mugarik, mailaketa
    bat besterik ez: 6-11 urtekoen saila12-18 bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Haur gazteagoen kasuan —0-7 urte bitartekoak—, gutuna idatzi beharrean, marrazkien bitartez adieraz diezazkiekete sentimenduak gurasoei.

    Gutunak edo marrazkiak bidaltzeko epea irailaren 15etik azaroaren 10era izango da. 
    Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke. Ikus: OINARRIAK
    Muestra moduan, hona II lehiaketako grabazio irabazlea, Ordiziako Mari Karmen Odriozola Egurenena<ENTZUN >> HEMEN
    Mila esker, eta animatu parte hartzera!
    Sari banaketa Azaroaren 26an egingo dute .                        Iturria: Sustatu, ttiklik

    2016/10/01

    KANTATZEN EZ DUENAK ZORIONIK EZ DU! Mila esker Manolo!

    KANTATZEN EZ DUENAK ZORIONIK EZ DU!

    Horrela zioen Manolok Bizitza kantu bat da abestian eta horrela agurtu dio herriak, Kantu kantari eta musikaren erritmopean.
    Hileta elizkizunean, Frantziskotarren elizan eta ondorengo ekitaldean, herritar andana elkartu zen azken agurra emateko.
    Zarautz Abesbatza eta Schola Cantorum abesbatzak, Jose Ignazio Ansorena eta Jose Inazio Elias txistulariak, Montetxio eta Udaberri abesbatzak, Zarauzko Musika Bandak, Ikastolako ikasleek, Iosu Txapartegi Txapas eta Jaione Eskuderok hartu dute parte omenaldian, baita aurpegi ezagun ugari ere.                                                                       Iturria: http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1475265462164#

    ANIMATU! IRAKURKETA KLUBA Sanz Enean!

    LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba sortu dute Sanz Enea udal liburutegian. Ibai Ferrera izango da irakurketa klubeko dinamizatzailea.
    Hamar lagunez osatutako taldetxoa osatu nahi dute, eta izena Sanz Enea liburutegian eman daiteke: ikastetxe ezberdinetako jendea elkartzea da, literaturaren harian, neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko.

    Tertulia Dialogikoak eskolan txikitatik egitera ohituak bagaude ere,
    izaera umoretsua eta dibertigarria emateko asmoa dute, jarduera gozagarria ludikoagoa izan dadin.

    Zortzi saiotan egituratu da, hilabetean behin, hileko 2.asteartean izango da, haur liburutegian.

    Liburuak aukeratzerako orduan, berriz, irakurlearentzat dibertigarria izatea bilatu dute. Roald Dahlen mendeurrenaren harira, haren liburu bat aztertuko dute, baina batez ere euskal idazleen liburuak aukeratu dituzte. Haur eta gazte literaturan merkatu oso oparoa dugu Euskal Herrian, eta beharbada ez da behar beste iristen haurrengana. Bestalde, genero ezberdinak landuko dira: betiko narrazioetatik pixka bat aldendu, eta poesia eta album ilustratua ere landu.

    "Alde handia dago kalitatezko literaturaren eta literatura komertzialaren artean. Komertziala oso erraz iristen zaie haurrei, oihartzun handia ematen diotelako. Baina kalitatezko literaturak zuzenean edo zeharka gai batzuk jorratzen ditu, haurrentzako oso hurbilekoak direnak eta zer pentsatua ematen diotenak. Aukeratu ditugun liburuak badute umoretik asko, baina baita hainbat gai interesgarri ere."
    "Oso inportantea iruditzen zait horiek partekatzea. Beste edozein jarduera taldean egiten da, eta horretaz hitz egiten duzunez, gustagarriagoa egiten du ekintza. Irakurketa normalean jarduera bakartia da, eta horri buelta bat eman nahi diogu: ikuspuntuak trukatuz eta entzunez, askoz ere aberasgarriago bihurtzen da. Gainera, lagunekin liburuaz hitz eginez gero, gustagarriagoa egiten zaizu."

    Lehen saioa urriaren 11n egingo dute, eta elkar ezagutzeko aurkezpen eguna izango da. Saio bakoitzaren amaieran hurrengo hitzordurako liburua aurkeztuko dute, gainera. Hauek dira irakurriko dituzten lanak: Mariasun Landaren Galtzerdi suizida, Roald Dahlen Errima errebeldeak, Pello Añorgaren Gerlari handia eta Zuni, Bernardo Atxagaren Xola eta Angelito eta Kirmen Uriberen Garmendia errege.
                                              Iturria:  http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1475001580463