BEGEL

2016/05/08

Txanogorritxu

3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna.
ZARAUTZ 15/05/2016
“Txanogorritxu” antzerkia
Maiatzak 15, Igandea
TOKIA: Modelo Aretoa
ORDUA: 16:30.
SARRERA: 4€
Sarrerak salgai Sanz Enea Kultur Etxean.

Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Ume alaia eta jostaria da oso, baina eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta direnez, ume gajoak ez dauka norekin jolastu.
Goizean goiz, amak basoaren beste aldera joateko aginduko dio Txanogorritxori, amona gaixo dago-eta. Neskatoak pozarren onartuko du enkargua, basoko izakiekin jolasteko aukera izango baitu amonaren etxerako bidean.
Baina arriskuarekin topo egingo du baso barrenean; otso maltzurra izango da Txanogorritxorekin jolastu nahi izango duen izaki bakarra eta sekulako azpikeriaz umea engainatzen saiatuko da.


Charles Perraultek jaso zuen ipuin klasikoaren moldaketa da antzezlana, gaur eguneratutako testu, forma, irudi eta edukiekin. Azpimarratzekoa da lanak izango duen ukitu musikala; dantzek eta abestiek Txanogorritxo lagunduko dute basoko bide ahaztezin, arriskutsu eta dibertigarri honetan. Izan ere, jolastea ezinbestekoa da, baina beti ere begiak erne eduki behar dira.

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina