BEGEL

2016/03/06

Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu.

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloak  horrela jarraitzen du: Alda dezagun. Egin dezagun berdintasuna».



Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei «ez zaite marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo  “Ez egin negar nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela.

Kanpainaren helburua da egunez egunekoan dauden desberdintasunak hautematea. Gogoratu aurreko kanpainetan erabilitako «Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako ideia azpimarratzeko.

  • Ikastetxeetan prestaketa lana egiteko bidea (sakatu bertan)                                                                                                          Iturria:   Emakunde


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina