BEGEL

2016/01/13

PERRAULT: Beragatik balitz negar gehiago egingo genuke Disneyko pelikulak ikusterakoan

Urtarrilaren 12an jaio zen Parisen, Charles Perrault 1628an. Atzoko Googleeko orriak doodle honekin omendu zuen.

Zorte handia izan zuen bere bizitzan eta noblezian 
egon zenez literaturaren munduan sartzea errazago egin zitzaion. Zientzia akademian parte hartu zuen eta pintura akademian baita. Hainbat poema liburu idatzi zituen, baina ezaguna zen berak idatzitako ipuinei esker.
69 urte zituela, 1667an “aitzinako ipuin edo istorioak” argitaratu zuen, ezagunagoa da “ama antzararen ipuinak” bezala. Bertan, ahozko tradiziotik hartutako istorioak aurkitu ditzakegu. Beraz, Perraultek ez zituen berezko ipuinik asmatu, baizik eta, garai horretan kontatzen ziren hainbat ipuin aukeratu eta hauek idatzi egin zituen. Beraz, bere lana, biltze lana izan zen. Ipuin hauek lortu ahal izateko, herri xumera jo zuen eta bertatik jaso zituen. Gero ipuin herrikoi hauek bere lagun bati eskaini zizkion eta horregatik argitaratu zituen. Hala ere, Charles Perraultek ez zuen inoiz pentsatuko historiara pasatuko zenik, eta are gutxiago ipuin horregatik. Perrault, ipuin hauek idatzi zituenean, ez zuen haurrengan pentsatu, ipuin hauek ez zirelako haurrentzako, gazte eta helduentzako baizik. Ipuin bakoitzaren amaieran Perraultek ikasgai bat idazten zuen; bertan moralina antzeman dezakegu. 
Bere bertsioak ez ziren pelikuletan agertzen diren bezain zoriontsuak: Otsoak Txano Gorritxo ohean sartu ondoren, jan egin zuen; Errauskiñeren ahizpa ordeak usoen eraso latza jasan ondoren itsu geratu ziren...
Ipuin ospetsu batzuk:



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina