BEGEL

2016/01/18

Euskararen Txantxangorria

Herritarrak euskaraz hitz egitera animatzeko marka berria sortu du Eusko Jaurlaritzak:Euskararen Txantxangorria: "eman hegoak euskarari"
Txantxangorria ekimenerako ikurra.
"Dale alas al euskera", es el lema de la nueva marca creada por el Gobierno Vasco para invitar a la ciudadanía a hablar en euskera. "Eman hegoak euskarari"<

Aurkezpen ekitaldian, erakunde publikoen ordezkariekin batera, arlo pribatuko eragile ugarik (EAEko unibertsitateetako ordezkariek, kirolari eta kirol taldeetako ordezkariek, kultur eragileek, enpresariek, finantza entitateetako ordezkariek eta abarrek) parte hartu zuten, txantxangorriaren ekimenarekin bat egiten dutela agertzeko asmoz. Herritar orok ere aukera izango dute euren babesa eta konpromisoa zehazteko, abian jarritako web orrian sartuta.
Txantxangorria eta euskara txikiak direla adierazi nahi da, baina “biak txikitasun horretan, handiak”. “Koloretsua txantxangorria eta milaka kolore hartzen dituena euskara. Geure-geureak dira, Euskal Herrian errotuak baina hegoak astinduz edonora heltzeko modua dutenak". 
Joxean Artzeren hitzekin eta Mikel Laboaren musikarekin osatutako ‘Txoria txori’ kanta ederrean bezala, txoria bizirik nahi dugu. Eta hegan.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina