BEGEL

2015/12/10

LITERATURA KLASIKOA eskolan

Klasikoen garrantzia


Irakurzaletasuna sustatu beharraz hainbeste hitz egiten den garaiotan, ziur gaude irakurketarekin gozatzeko, literaturara zaletzeko ezinbestekoa dela liburu onak, hainbat irakurle-belaunaldiren galbahetik pasatakoak (klasikoak, alegia) irakurle berrienei eskura jartzeaItalo Calvinok esana da klasikoak eragin berezia duten liburuak direla, memoria indibidual edo kolektiboaren tolesduretan lekua egiten dutenak
Asmo horrekin hasi ginen iaz 6. mailan literatur klasiko tertuliak egiten, eta zabaldu dugu aurten ikasturte hasieratik 5. mailara. Beste mailetara zabaltzekotan ere erosi ditugu merkatuan dauden hainbat liburu eta jarri ditugu liburutegian eta beheko hormirudian ere erakusgai, eta tutoreen artean zabaldu ditugu aukeraketa egin ahal izateko. 
 

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina