BEGEL

2015/10/30

SAN SIMON ETA SAN JUDA eguna.

Aurreko mende hasieran, Zarautzen txokolatea jaten omen zen, kantak dion bezala, udarari gero arte esan eta neguari ongi etorria emateko. Narroseko jabeek, San Simon eta San Juda Egunean,(urriaren 28an) zarauztarrei txokolatea eskaintzen zieten  jauregian.
Ohitura hori berreskuratu nahi du Zarauzko Gitarrista taldeak, eta horregatik, herritarrak txokolatea jatera eta elkarrekin kantatzera gonbidatu dituzte.
Asteazkenean, Musika Plazan elkartu ziren, 19:00etan. Kanta ez dezagun ahaztu iaz gure blogean  jarritako bideotxoa ekarri dugu eta iaz bezala, 
Joan zen uda dioen arren, gustura gabiltza besamotzetan lasai eguzki printzak hartzen.
                                             San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Harry Potter eta Sorgin-harria album ilustratu moduan argitaratu da

Harry Potter y la piedra filosofal, du izena albumak.
J.K.Rowling idazlea, 1997an hasi zen 11 urteko ume mago honen istorioekin. 
Edizio honetarako, Jim Kay artista britaniarrak marrazki ikusgarriak prestatu ditu eta serie honetako zaleok irudi hauekin gozatzeko aukera polita dugu bertan. 26 hizkuntzatan, ingelesa eta gaztelania tarteko, baina baita turkieraz eta japonieraz ere.
Irakurle belaunaldi berri bat jasotzera doan trenaren kontakizuna xehetasun guztiekin.


2015/10/23

LIBURUTEGIAREN EGUNA 2015

Urriaren 24an LIBURUTEGIAREN EGUNA ospatzen da.
Hau da aurtengo kartela. Diego Arboleda idazleak pregoia idatzi du eta Leticia Ruifernández irudigileak kartela diseinatu du.

Diego Arboleda (Premio Nacional de Literatura Infantil- 2014 : Prohibido leer a Lewis Carroll)                                            Leticia Ruifernández





                                      

PREGOIA:
Con motivo del Día de la Biblioteca, quiero compartir con vosotros un secreto: el Conejo Blanco casi siempre tiene prisa.
Quizá algunos penséis que esto no tiene mucho que ver con las bibliotecas y que, además, como secreto, deja bastante que desear.
Alicia en el País de las Maravillas se publicó hace 150 años, y desde entonces los lectores de todo el mundo han sabido que el conejo llega tarde, demasiado tarde, y por tanto tiene prisa.

Reconoceréis, eso sí, que no es un conejo cualquiera. Que sepamos, este es el único conejo que usa chaleco y reloj de bolsillo, lo cual plantea una incógnita: si tiene reloj, ¿por qué siempre llega tarde? ¿Quién es culpable de la tardanza? ¿El conejo o su reloj? Los expertos no se han puesto de acuerdo sobre este punto, que ha provocado graves discusiones entre veterinarios y relojeros. Y si se alude al chaleco, es aún peor. Solo hay una cosa más peligrosa que una discusión entre un veterinario y un relojero, y es una discusión entre un veterinario, un relojero y un sastre. Es mencionar el asunto y se desenvainan todo tipo de agujas (hipodérmicas, de coser y de reloj).
Así que mejor volvamos al secreto. El Conejo Blanco casi siempre tiene prisa. Corre porque tiene miedo de que la Duquesa y, sobre todo, la Reina de Corazones ordenen que le corten la cabeza. Pero vosotros, que aún conserváis la vuestra, concentraos en ese casi. Es la clave, el secreto mejor guardado del País de las Maravillas.
Casi siempre. ¿Cuándo no tiene prisa el Conejo Blanco? Solo cuando visita un pequeño edificio escondido tras los árboles del bosque: la biblioteca.
El conejo se toma su tiempo para curiosear entre las abarrotadas estanterías. Tiene un libro en mente pero, cuando se acerca a cogerlo, no puede evitar fijarse en el tomo que lo precede, y en el de más allá (y, como ya sabéis, en una biblioteca, el libro de más allá es al mismo tiempo el libro de más acá de otro libro que está a su lado...). Demasiadas opciones. Lleva tiempo elegir un libro. El conejo sabe que se encuentra en el hogar de la lectura, y la lectura es un placer que se disfruta sin prisa.
Aunque nadie haya mencionado antes esta biblioteca secreta, no lo dudéis, hay una en ese extraño mundo que visitó Alicia. No puede ser de otra forma. Pues a pesar de contar con el Sombrerero Loco, el Gato de Chesire y la Oruga Azul, a pesar de todos los animales fantásticos y las extraordinarias cosas que allí suceden, todo eso no es suficiente para ganarse el nombre que ese mundo tiene. Un lugar nunca podría llamarse País de las Maravillas si entre sus maravillas no se contara una biblioteca.
Diego Arboleda                

Gurasogintza – hitzaldiak eta tailerra

Familia da prebentzioa lantzeko eremu edo arloetako bat, eta gurasoak dira sozializaziorako lehenengo bitartekari. Seme-alaben heziketan gurasoekin eraikitzen diren lehenengo loturak, harremanak… oinarrizkoak dira gero nerabezaroan eta heldutasunean bizitzari eta bertako arrisku eta zailtasunei aurre egiteko.
Guraso izatea denbora luze irauten duen funtzioa da, eta askotan presioz betetako uneak bizi izaten dira, bai kanpotik datozenak bai barruan sortutakoak. Hori dela eta garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zaigu prozesu horretan laguntza eskaintzea.
Jarraian abendua bitartean antolatu ditugu hitzaldiak eta tailerra:
 HITZALDIAK
Harremana nola, segurtasuna hala
Urriaren 29an (18:00 – 20:00)
Kiroldegian goiko aretoan. Hizlaria: Josune Martirena
Bizitza jolasa da. Mugimendu eta jolas askearen garrantzia
Azaroaren 19an (18:00 – 20:00)
Kiroldegian goiko aretoan. Hizlaria: Mailu Segurola
Nola saiestu eguneroko gatazkak. Komunikazio ez bortitza
Abenduaren 21ean ( 18:00  – 20:00)
Kiroldegian goiko aretoan. Hizlaria: Mailu Segurola
TAILERRAK
Bizitzaren zuhaitza. Norberari buruzko gogoeta seme-alaben bidelagun izateko.
Azaroaren 20an ( 16:00 – 20:00)
Azaroaren 21ean ( 9:30 – 13:30)  Bideratzaileak: Mailu Segurola eta Meskal Ros
Matrikula 10 euro

2015/10/20

AINHOA MURUA eskolan


6.Ako talde batek elkarrizketatu du beren aldizkarirako

Triatleta bikaina eta munduko froga askotan sari ugari jasotakoa.

Hiru Joko Olinpikotan parte hartu du:
London (2012), Pekin (2008) eta Atenas (2004)
Datorren urtekoan izango ote da?
Abu Dabin(Arabia) egindako karreraz geroztik fastitis gogaikarri bat jasaten dabil oin azpian, eta hori sendatu behar du lehenengo, eta gero, sailkatzea lortu behar du. Lesionatu aurretik puntu asko lortu zituen eta ea lortzen duen.
Londoneko garaipena izugarria izan zen. Zarautzen jende askok jarraitu zuen telebistaz eta bertara ere, joan zitzaizkion animatzera.
10 lehenengoetan geratzea, 7.a zehazki, ez da txantxetako gauza! Horretarako gogor entrenatu behar izaten du eta ez zaio denbora libre askorik geratzen; lagunekin ibiltzea, irakurtzea,...
gustuko baditu ere. 
Goi mailako kirolaria izateko kemena ere handia behar da. Baina onurak ere baditu, noski, munduko txoko ugari ezagutzeko aukera izaten duelako.
Janariari erreparatu behar izaten dio, eta zein aukeratuko lukeen galdetzerakoan...denetik jaten badu ere, babarrunak hautatzen ditu.
On egin dizula Ainhoa! eta zorte on aurrerantzean ere!! 

2015/10/16

NEW ORLEANSKO CYRANO’ ANTZERKIA (ZARAUTZ)




Haurrentzako New Orleansko Cyrano antzerkia urriaren 18an (igandea) izango da, 17:00etan, Zarauzko Modelo aretoan.

AMAMA Zarautzen

63. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu ostean, herriz herri emango dute Amama.Atzo izan zen aurre estreinaldia, Zarautzen. Ekitaldi berezia,  filmeko protagonistek hartu zutelako parte. Asier Altuna zuzendariarekin zein aktore nagusiekin hitz egiteko aukera izan zuten bertaratzen zirenek: Iraia Elias zarauztarrarekin, Kandido  Uranga zumaiarrarekin eta Klara Badiola donostiarrarekin, hain zuzen. 
Gaur 22:00etan izango da ikusgai; larunbatean, berriz, bi aldiz emango dute Amama, 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean eta astelehenean 17:00etan eta 20:00etan.

.

2015/10/11

Literaturako Euskadi sariak



Mikel Peruarena Ansaren (Ereñotzu, Hernani, 1978) Su zelaiak nobelak (Susa) irabazi du Eusko Jaurlaritzak antolatutako literaturako Euskadi saria euskarazko arloan. 
Joxe Azurmendiren Historia, arraza, nazioa liburuak (Elkar) irabazi du saiakerako saria.
Yolanda Arrietaren Argiaren alaba-k (Autoekoizpena) haur eta gazte literaturakoa, eta 
Martin Olmosen Escrito en negro-k (Pepitas de Calabaza) literaturakoa gaztelerazko arloan.

Mikel Perurenak uko egin dio sariari eta gutun hau idatzi du zergatia azaldu asmoz: Uko baten arrazoiak

Yolanda Arrieta:  Haur eta Gazte literatura





Joxe Azurmendi : Saiakera        
   Mikel Perurena : Euskarazko Literatura    
                               
         
 
                                
  






     Martin Olmos :   Gaztelaniazko literatura                                                              

Svetlana Aleksiévich Literaturako Nobel saria


Idazle eta kazetaria da Aleksievich: Sobietar Batasun zaharra desagertutakoan, bertakoak bizi izandako hainbat tragedia erretratatu ditu bere obran, kazetaritzatik gertuko lengoaia tresnatzat izanik. Baita Txernobylgo tragedia nuklearra, Afganistango gerra eta egungo hainbat gatazka...
Berarekin, aurrenekoz saritu da Erreportajearen generoa.
Euskarara ekartzeko dago oraindik haren lana eta Espainian, "Voces De Chernóbil" da bere obra ezagun bakarra.
2004ean izan zen Euskal Herrian, eta BERRIAko kolaboratzailea de Miel A. Elustondok egindako elkarrizketan   honako hau esan zion idazleen konpromisoaz : "Gu, idazleok, mundua baketzeko gaude. Ez dugu jenderik hil behar, baina bai zenbait ideia. Hortik datoz eta okerrak. Izan ere, horixe da nik onartzen dudan gerra bakarra, ideien kontrakoa. "


2015/10/07

Martxan da MINTZALAGUN programa

"LOTSARIK GABE, praktikatu gurekin"
2015

Ekin diogu ikasturte berriari eta abian da 2015-16 ikasturteko Mintzalagun Programa.

Mintzalagun programa: zer da?
Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:
    • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
    • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…
Urola Kostan 7 urte darama eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.
Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak
Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak…
Argibideak jaso edo izena eman
Interesa duenak honako telefono eta helbide hauetara jo dezake argibideak jasotzeko eta izena emateko: