BEGEL

2015/05/28

LITERATURIA 2015

ODOLEAN DARAMAGU
Gaur hasi eta igandea bitartean Literaturia 2015 ospatuko dugu Zarautzen. Gaia Ardoa izango da eta lema “Odolean daramagu”.  Egitarauko performance eta ekitaldiak ahalik eta berritzaileenak izan daitezen saiatu dira. Estrainekoz Literaturian argitara emango dira zenbait idazleren lanak. Besteak beste gurekin izango ditugu: Bernardo Atxaga (Garoan egingo den aurrekitaldi batean), Harkaitz Cano Mursegorekin, Edorta Jimenez Aurresku dantzariekin, Jon Alonso eta Pagadi, poteo literarioak gidatuz herriko tabernetan, Itxaro Borda, Urretabizkaia etab.  Ekitaldi gehienak propio apaindutako Modelo Aretoan egingo dira (bertsosaioa Gaztetxean izango bada ere), liburu-azoka Zigordia kalean eta liburu aurkezpenak Garoa liburudendan.
Gaur, osteguna, jaialdia irekitzeko, "Zentzumenen zoramena" ekitaldia izango da Talaiberri txakolindegian. Bertan idazle batzuk beren azken lanetako pasarteak irakurriko dizkigute eta bakoitzari egokien datorkien txakolin,ozpin edo pattarra proposatuko die dastatzeko eta propio ekoitzitako lurrina ere ekarriko dute, bertaratzen diren guztiek usaindu dezaten.
Bihar Anjel Lertxundik egingo du irekiera-hitzaldia eta ondoren, Porto ikuskizuna eskainiko dute Harkaitz Canok eta Musergok.
Informazio guztia helbide honetan eskura daiteke:http://literaturia.eus/ 
Egitaraua.
Zenbait ekitaldirako beharko diren sarrera-bonoak Sanz Enea Kultur Etxean eta Garoa liburu-dendan lor daitezke aurretik. literaturia@gmail.com posta elektronikora idatzita ere
erreserba daitezke bonoak.

2015/05/25

MIKEL LASA ZARAUZTARRAK IRABAZI DU COCA-COLA NARRAZIO LABURREN SARIA

Eskolan zebilen bitartean, liburutegiko ohiko lagun jatorra genuen eta benetan poztu gara Mikel!
Egun, Lizardi Institutuan dabil 2. DBHn eta Coca-Cola narrazio saria irabazi du, EAEko eta Nafarroako eremuan.
Mikelek 12. Edizioaren Euskarazko narrazio laburren lehiaketan parte hartu zuen beste milaka ikasleekin batera.  Gai jakin baten inguruan egin behar izan zuten idazlana:  “Argia altxor bat da, ez duzu uste?”
Datorren maiatzaren 27an,  Bilbon egingo den ekitaldian parte hartuko du Mikel Lasak.  Ekitaldi horretan adieraziko dituzte estatu mailako finalistak zeintzuk diren. Izan ere, euskarazko idazleak, gaztelania ez den beste estatuko hizkuntzekin batera, lehiatzen dira.
Zorionak Mikel, merezi duzu eta!

2015/05/20

PARTAIDETZA ITZELA

Liburu eguna ia hilabete pasa zen arren, oraindik ere badira geletara azaltzen zaizkigunak bere borondate handiz, ipuina kontatzera, poematxoren batzuk esatera, nor bere bizipenak adieraztera, kantatzera, musika tresnaren bat jotzera edota hitzalditxoren bat azaltzera. Eta gu, noski, beti prest entzuteko eta ikusteko! 
Nola adierazi gure eskerrak hain jator etortzen zareten guztioi!
Mila esker Dominika Gernikako bonbardeaketa garratzaren bizipenak ekartzeagatik, Miren eta Arantxaren ahots eztiekin edo Pabloren poema xamurrekin etortzeagatik, Mitxelen urteroko itsas istoriogatik, Juan Sebastian Elkanoren ibilaldi luzea aurten, Itziarren zientzia kontuak hain gertukoak egiteagatik, aurten robotekin, Grahan eta Joana ingelese hurbiltzeagatik,Eli eta erditze kontu erakargarriak,...Nola adierazi denak!: Genaro, Jon, Silvia, Leo, Luis Mari, Mireia, Mikel, Leire, Cristina, Miguel, Francis, Aitor, Arrate, Bakarne, Edurne, Niko, Estitxu, Xabier, Pilar, Kontxi eta Jose Mari, Urko, ...eta baita Alba, Maialen, Nagore, Marta, Ana, Asier, Unax, Aratz, Ibai, Danel, Maria, Eider,...ikasle prestuak.
Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi. 
Barkatu parte hartu eta argazkirik gabe geratu zaretenoi.

2015/05/15

EUZKITZEK badu ordezkoa: Unai Algarabel

Unai Algarabel

Nork ez du erreferente edo idolo bat? Nork ez du inoiz futbolari edo pelotari kuttunenaren pareko izatearekin amestu? Irujo asko gustatzen zaion arren, Unai Algarabel ortuellarraren ametsa Xabier Euzkitze berria izatea da. Halaxe probestu zuen asteburu honetako pelota partiduan, hitzik gabe utziaz baita Euzkitze bera ere. Hori hitz-jarioa!

 

Iturria: Zuzeu

2015/05/14

GU ERE BERTSOTAN, amaiera ekitaldia

  gu ere bertsotan
 
Zarauzko Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako GU ERE BERTSOTAN egitasmoaren amaiera ekitaldia izan zen maiatzaren 11ean Aritzbatalde Pilotalekuan. 500 bat ikaslek hartu dute parte egitasmoan ikasturte guztian zehar. Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien bidez bertsolaritzara hurbiltzeko aukera izan dute. 2007an hasi zen egitasmoa, beraz, azken zortzi ikasturtetan Zarauzko ikasleek parada ederra izan dute bertsolaritza zer den ikasteko eta baita bertsotan jarduteko ere. Aurten ere bi jaialdi izango dira, bata 17:30an eta bestea 19:00etan. Orokieta, Antoniano, Ikastola eta La Salleko ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko ahal izan dute Aritzbatalde Pilotalekuan, giro alai eta umoretsuan.

OROKIETA IRRATIA

Gogora arazten dizuegu gure irratia entzun ahal izateko frekuentzia aldatu egin dela. Berria: FM 100,80 da.
Dena den, euskal kanta berrien lehiaketarako ez duzue irratia sintonizatu beharrik.

2015/05/12

GURE IRRATIKO EUSKAL KANTA BERRIEN wix-a

aranentxokoa.wix.com/euskalkantaberriak
Iazko arrakasta ikusirik aurten ere Orokieta Irratiak lehiaketa bizi honi ekin dio. Sar zaitezte Euskal Kanta Berrien wix gunean eta hauta ezazue gustukoena duzuena.
3. mailatik gora, gelaz gela kanta bat aukeratu dute eta hementxe daukazue berari dagokion bideoklipa. Entzun, kantatu, dantzatu eta eman botoa!

XXXIII. SALBATORE MITXELENA SARIAK

Aurreko ostiralean ospatu zen Salbatore Mitxelena lanen sari banaketa. Pozik ziren gure Nerea, Iñaki eta Nerea. Zorionak, nola ez,hiruroi eta zorionak baita lan bikainak egin dituzuen guztioi, sarituak ez izan arren!Asko baitira aurkeztutako lanak eta ezin denak aipamenak jaso.
Ipuinak,   A -1  maila.
 


Nerea Arrieta Araiztegi. Txantxangorri abeslaria.”1.saria.

Iñaki  Alzibar  Ugalde. “ Non da nire lokatza?.”
2. Saria.

 Ipuinak,   A-2   maila.
 

Nerea Isusi Gómez. “Maikruxen abenduko egunerokoa.”   2. saria.



2015/05/11

Ongi idaztearen dotorezia

Maiatzaren 9ko Berrian, Ilargi Agirrek ondo idazteari buruzko artikulu interesgarria idatzi digu.Hona zati batzuk baino ez ditugu ekarri. Osorik irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

Ortografia da hizkuntza baten idazkuntzaren oinarrietako bat. Teknologiaren eta sare sozialen eraginez, inoiz baino gehiago idazten du orain jendeak, eta adituek diote idazketa modu berri bat sortu dela. Gakoa da lagunartekoa eta maila jasoa bereiztea eta bakoitza noiz erabili behar den zehaztea.

Etortzn bazra + poztuko naiz :). Mx. Edonork ulertuko luke mezu hori, gaur egun. Bi erregistro bereizi behar direla esan du Kike Amonarrizek . «Orain arte, maila formalean bakarrik idazten genuen; baina, gaur egun, idazteko modu informal bat sortu da. Hitz egiten dugun bezala idazten dugu. Ez dugu asaldatu behar horregatik»...  XXI. mendean agertutako fenomenoa dela dio, eta sakelako telefonoak agertzearekin lotu du....Harreman pertsonaletan eta sare sozialetan erabiltzen da idazteko modu informal hori. Ez dira errespetatzen ortografia arauak, hitzak laburtu egiten dira, hizkuntzak nahasten eta emotikonoak erabiltzen.... Garai batean ahoz egiten ziren zenbait harreman idatziz egiten dira. Egoera berriaz jabeturik, baikor ageri da Amonarriz, eta hizkera informala eta lagunartekoa garatzeko aukera gisa ikusten du fenomenoa. Erregistroak ongi bereiztea da gakoa. Norberak jakin behar du noiz, norekin eta zein unetan erabili behar duen idazteko modu bat edo bestea. ...

....Amonarrizen ustetan. «Ortografia akatsek hizkuntzarekiko utzikeria adierazten dute, eta ortografia errespetatzeak, hizkuntzarekiko jarrera bat. Hizkuntza maite duen pertsonak beti zainduko du hizkuntza hori, bai ortografian, hiztegian eta sintaxian, alderdi guztietan»...
...Leire Narbaizak 25 urtez euskaltegietan euskara irakasle, azken urteetan ortografiaren gainbehera sumatu du. «Kaskartu egin da jendearen ortografia maila»... 
Ortografia heziketa kontu bat dela uste du Narbaizak. «Norbaiti irakurri nion mahaian ongi jatea bezala dela, irakurtzearen eta idaztearen manera onak dira ortografia, eta egia da. Hartzen duzu akats ortografikoz betetako testu bat eta atzeraka ematen dizu. Testu kaskarragoa izan arren, akatsik ez duena, aldiz, errazago irakurtzen da».

Irakurtzeko ohituraren inguruan ere mintzatu da irakaslea. Orokorrean ikasleek lehen baino gutxiago irakurtzen dute.Horrek eragin zuzena du jendearen ortografiaren mailan. «Asko irakurriz gero, hitzak barneratu egiten dira. Gaur egun, mezu laburrak eta informalak irakurtzen dira gehien; Twitterreko txioak eta whatsapp-ak»... 

 
                                        Iturria: Berria,2015-05-09,Bizigiro, Ongi idaztearen dotorezia

2015/05/07

MAKINAK ERAIKITZEN 4. MAILA

Erakusketa eder honekin azaldu digute 4. mailakoek MAKINEN gaian landu eta ikasitakoa. Palanka, polea, gurpila, torlojua,plano inklinatua...maketa txikitan eraiki dituzte eta eskemetan adierazi egin dutena. Lan ederra! 

Gu zarauztarrak! Gu euskaldun txikiak!

Ni euskalduna projektua euskara sustatu eta Euskal Herriko euskalki desberdinak ezagutarazteko sortu zen. Hau dela eta, herri askotatik dabiltza bertako hizkera jaso eta aztertzeko asmotan.(Durango, Errenteria, Baiona, Arantza, Aia, Etxarri, Zornotza, Gares, Orio, Lizarra, Hendaia, Bermeo, Elantxone, oiartzun, Azpeitia, Eulate,...)
Maiatzaren 4ean, astelehenean, gure eskolara etorri ziren. Horrela zioten projektuaren ordezkariak: "Txikiak urduri etorri zitzaizkigun, baina laster kameraren aurrean jolasten hasi ziren eta mikrofonoarekin ere jolasten egon ziren. Breakdance erakusketa eta guzti egin ziguten! Eta noski, egindako galdera guztiak ederto erantzun zituzten, umorez eta ilusioz.
Goizean, herria bisitatzen egon ginen. Herriko alde zaharretik abiatu ginen hondartzaraino. Eta ondoren hondartzatik eskolarako bidea egin genuen. Herri polita eta lasaia da Zarautz. Harriturik geratu ginen jende guztia bizikletan ibiltzen ikustean! Jende osasuntsua bizi da bertan!
 Mila esker gure proiektua onartu duen Orokieta Herri Eskolari eta bertako zuzendariari eta irakasleei. Gure eskerrik bereziena gure sei protagonistei. Lehen mailako Leanna eta Iraitz; bigarren mailako Eki eta Itziar; eta hirugarren mailako Nahia eta Anuk. Aupa zuek!"
Bideo polita iruditu zaigu denok ikusteko eta horregatik ekarri dugu blogera.

2015/05/03

JUAN GOYTISOLO, Cervantes saria

Juan Goytisolo, 2014. urteko Cervantes Sariaren irabazlea, Bartzelonan jaio zen 1931ean, jatorri euskalduna eta kubatarra zuen familia batean eta hori nabarmen ageri da bere obra guztian zehar, egin duen ibilbide emankorrean.
Goytisolo 50eko belaunaldiko narratzailerik garrantzitsuena da eta bere obran eleberriak, ipuinak, bidaia-liburuak eta olerkiak daude.
Entsegugile modura ere brezi izan da eta baita olerkigile bezala.
Mundu arabiarrarekin edukitako harreman estuaren ondorioz Marokora joan zen bizitzera eta obra interesgarri hauek gauzatu zituen bertan.
Saria jasotzerakoan dikurtso erreibindikatiboa bota zuen erabat.

Literatura Kritikarien Elkartearen Sariak


Kritikarien Elkarteak urtero ematen dituen sarien irabazleak euskarazko poesia eta narratiba arloan Felipe Juaristi eta Unai Elorriaga izan dira .

Felipe Juaristik Piztutako etxea
liburuagatik  jaso du saria eta Unai Elorriaga Iazko hezurrak (Susa, 2014 liburuagatik saritu dute.