BEGEL

2014/09/29

LIBURUTEGIKO ATEAK ZABALIK

Gaur, irailaren 29a, ireki ditu ateak gure liburutegiak nahi duten guztientzat.
Prestaketa lanak nekosoak izaten diren arren, laguntzaile talde ederra aurkeztu da bolondres 5. eta 6.mailetako ikasleen artean.
Izan ere, geletako liburu sortak (27 liburutik gora gelako) prestatu eta banatu, orri aurkitzaileak ikasle guztientzat egin, bazkide berrien txartelak eguneratu, liburu berriak seilatu, katalogatu eta forratzea, ez da lan xamurra ez.Baina horretarako ditugu laguntzaile fin hauek hilero txandatzen joango direnak. Ekin bada aurrera eta Ongi Etorri!



2014/09/26

OROKIETA BRUSELAN

Aurreko ikasturtean Hego eta Ipar Euskal Herriko bost eskola publikok burutu zuten, lehenengo aldiz euskara hutsean, Done Jakue bideak Euskal Herrian mapa digitala. (Ikus informazio gehiago hemen).

Lan interesgarri honi jarraiki, gure eskolako irakasle batek, Arrate Ugaldek parte hartu du, Future Classroom Lab-en (Etorkizuneko Ikasgeletarako Laborategian), Ikasgela Interaktiboa izenez burututako ikastaroan.

Ikasitakoa geletan erabiltzeko eta egindako kontaktuekin proiektu berri bat martxan jartzeko, pausoak emateari ekin diote dagoeneko.



2014/09/25

UDAZKENA

Bai, astearte goizaldera, irailak 23an, lehenengo gaztain eta orbelak zapalduz etorri zaigu haize epelarekin udazkena. Oraindik gehiegi nabarmendu ez arren, zuhaitzak hasi dira beren hostoak galtzen... eta konturatu gabe, neguan sartuko gara. Beraz,  aprobetxatu denbora kantak dioen modura.


2014/09/22

ZINERA!!

Irailaren 26an, eskolako 1.,2.,3. eta 4. mailako ikasleak zinera joango dira.
Zinemaldiaren programa barruan, zinemaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, belodromoan euskaraz eta pantaila erraldoian.
Aurtengo filma, FRIENDS – ABENTURA MUNSTROEN UHARTEAN (Japonia)
Friends: Aventura en la isla de los monstruos , euskarara eta gaztelaniara bikoiztua.


2014/09/18

INTERNETen PRIBATIZATZEA ZAINTZEN

Gaur egun gure ikasleek Teknologia berrien inguruan hezi behar ditugu, jazarpen edo Ciberbullying-ari aurre egin edo ekiditeko.

Oraingo honetan lagunen inguruko bideoa dakargu.

Zergatik ez dugu jokatzen kalean bezala pantalla aurrean? 
Zergatik zabaltzen ditugu gure datuak ezezagunen artean?

Eskozian murgiltzeko beste era bat

                                                                               Gaur beste konturik ez dugu izango, eta iaz argitaratutako liburua berreskuratu dugu une gozo bat igarotzeko.
Aro berri bateko lehenengo albuma da, Goscinnyren desagerketaren ondoren gidoilari eta marrazkilari berriak egina.
      Eskozian kokatua dago  'Asterix eta piktoak'.


Oraingo honetan, Asterixek eta Obelixek Kaledoniara egingo dute bidaia, erromatarren garaiko Eskoziara
eta han aurkitu dituzte erromatarrei izu handiena sortzen dien herrialde bat, piktoak (gizaki margotuak)  erromatarren hitzetan.
        

2014/09/16

Haur Liburuaren Dokumentaziogunea. Artikulu gomendioa: ANIMACION A LA LECTURA A TRAVES DEL CINE

Irailean Donostiako Zinemaldia ospatzen dela eta haur zinea eta irakurketa lotzen duen artikulu bat proposatzen dugu Animación a la lectura a través del cine : ¿película o libro? : ¡quédate con las dos opciones!  Primeras noticias. Revista de literatura. N. 272 (2013) p. 25-43
Gure katalogoan:
http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/302348

Artikulua gomendatzeaz gain zine eta literaturari buruzko beste irakurketak proposatzen ditugu: Liburua : Zinea eta literatura : begiaren ajeak / Harkaitz Cano. Elkar. 2008   
Artikulua : Guionistas : escritores o escribidores. Leer, N. 251 ( 2014) p.12-16 / Marta Caballero.


En septiembre se celebra el Festival de cine, por eso el artículo  propuesto hoy relaciona el cine infantil con la lectura:
Animación a la lectura a través del cine : ¿película o libro? : ¡quédate con las dos opciones! 
Primeras noticias. Revista de literatura. n. 272 (2013) p. 25-43
En nuestro catálogo
http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/302348
Además de este artículo sugerimos otras lecturas sobre cine y literatura:
Libro : Zinea eta literatura : begiaren ajeak / Harkaitz Cano. Elkar. 2008  
Artículo: Guionistas : escritores o escribidores. Leer, N.251 ( 2014) p.12-16 / Marta Caballero.

MARTA MAZA OTERO

Haur Liburuaren Dokumentaziogunea 

Liburuzaina / Bibliotecaria 

Fermín Calbetón, 25 | 20003 Donostia - San Sebastián | 

943-481999

2014/09/11

MAFALDA.... 50 URTEKO NESKA KOXKORRA

Quino-k 1964ean  sortu zuen 6 urteko nexka hau. Mafaldaren tirekin lortu zuen ospea eta orduztik munduko umoregile grafiko ezagunenetako bat da.Neska-mutil talde baten begietatik ikusitako helduen mundua islatu zuen eta protagonista neska argi, ironiko, inkonformista, bakeaz eta giza eskubideez arduratuta dabil, zopa gorrotatzen du eta Beatles-ak maite ditu. Tirak hamabost hizkuntzatara itzuli dira
1973an, utzi  zion Quino-k marrazteari baina Mafaldak gaurkotasunez irauten du, bere liburuak berrinprimatuz eta teknologia berrietara moldatuz.

http://fress.co/las-15-mejores-vinetas-de-mafalda/


"Mafalda 50 urte" erakusketa Donostiako Okendo kulturgunean egongo da ikusgai, urriaren erdirarte.

BERRIRO MARTXAN

"Aijo, aijo, berriro lanera..."
Berehala, gure liburutegian dena martxan jarriko dugu!

2014-15 ikasturte berriari ilusio eta kemenez ekin diogu eta gure blogaren leihoak zabaldu ditugu berriz ere.
Iaz hasitako projektu honekin jarraitzeko ezinbestekoa dugu zuen guztion partehartzea. Ikasle, irakasle, guraso eta gugana zatozten edonori ere ONGI ETORRI!