BEGEL

2018/01/19

Bilera mistoa

Ikas Komunitateen proiektuan murgildurik, aldian-aldian bilera misto hauek egiten ditugu eskolaren kudeaketarako. Bilera mistoan, zuzendaria, ikasketa burua, idazkaria, gela guztitako ordezkari bana, Guraso Elkarteko kide bat eta Jangelako begiraleak parte hartuz.  

Aulkiak prest ordezkariak esertzen joateko.


Nor bere koaderno eta arkatzak hartuta bileran parte hartzeko asmoz.
                                         

Urtarrilaren 11ean ospatu genuen aurtengo 2. a

Txirrinaren doinurako proposamenen artean hiru abesti izan dira bozkatuenak: 
Denok zu
Inondik inora ere
Euritan dantzan
Hemendik ikasturte bukaerara hirurak jarriko direla adosten da.

Bizikleteroak jartzeko arazoak egon badira ere, urtarrila bukaerarako listo egongo dira.
Inauteritako aurtengo gaiak ez zeukan eztabaidagai handirik: Erasmus +. 
Proiektua partekatuko dugun 5 herrialdetako taldeekin osatuko dugu ikuskizuna. Kontuan izanda apirilean etorriko zaizkigula Zarautza, ekitaldia bi aldiz egin ahal izango dugu. Ziklo bakoitzari lurralde bat egokituko zaio:
Gaia: Erasmus +
HH 2-3: EH
HH 4-5: Portugal
LH 1-2: Turkia
LH 3-4: Sizilia
LH 5-6: Polonia

Bukatzeko, beste lau puntu aztertu zituzten (korridoreetako erakusketetako lanekiko errespetua,  eta patinete eta bizikleteekiko ere. Eguerdiko lan-gelaren antolaketa eta porterietara ez igotzen ibiltzeko gogorarazi da, arriskutsua baita.)


Erabakien berri emango dute ordezkariek norbere geletan.
      

2018/01/17

HAURRENTZAKO ALDIZKARIAK

Donostiako Haur Liburutegiko Dokumentazioguneak urtarrilerako iradokitu duen gomendioa,  Haur aldizkariena da. 
Haur eta gazteentzat dagoen aldizkari aukera azaltzen digu. Herri Liburutegian lortu ahal izango ditugu.
Behinola aldizkariaren 36. zenbakian (2017ko abendua), haurrei zuzendutako aldizkarien gomendio batzuk egiten dira.

Gustavo Puertari, ¡La leche! aldizkariaren (urtaroka ateratzen da) editoreari, egindako elkarrizketa interesgarriaren amaieran, haurrei zuzendutako hainbat aldizkarien erreferentzia-fitxak eskaintzen dizkigute. 


Irria, 4 urtetik gorakoentzat hilabetero plazaratzen dena.

                                             Karramarro txiki  eta 
        Karramarro aldizkariak, hiruhilabetero, txiki eta gazteentzako aldizkaria. KARRAMARRO Digitalak  hemen deskargatu daitezke
  
Gazteleraz:  www.bayard-revistas.com
 

Caracola, 4-6 urte bitartekoentzat.
hilero.
http://lacocinadebabette.com/tienda/revista-pan/2486-revista-la-leche-7.htmlwww.bayard-revistas.com/revista_caracola.html 

                  LEO-LEO, 7-10 urte bitartekoentzat.
hilero.





REPORTERO DOC , 9  urtetik gorakoentzat, hilero.   

I LOVE ENGLISH 6, 9 eta 15 urtetik gorakoentzat..


 KIDS, 8 eta 14 urte bitartekoentzat.   

   National Geographic aldizkari ezagunaren gazteentzat eginiko edizioa.                                                                          

2018/01/16

Tertulia artistikoa: Sonia Delaunay

Picassoren "Gernika" margolanaren 80 urteurrena betetzen zela eta "Gernika" buruzko proiektuari ekin genion iaz.
Aurten 1. hiruhilabetean Tertulia musikalari heldu diogu Vivaldiren "Lau urtaroak"gaitzat hartuta.

Oraingoan, LH1etik hasi eta LH6. maila arteko ikasleek SONIA DELAUNAYren artelanen inguruan arituko gara.
Aurreko astean bere bizitza eta lana ezagutu genuen. 
DELAUNAY (Deloné irakurri) margolaria eta diseinatzailea izan zen: bainujantziak, edozein arropa mota, altzariak eta autoak ere diseinatzen zituen! 
Bere margolanak alaiak eta koloretsuak ziren.
Kubismoan oinarritzen zen bere artelanetarako.
Kubistek, gorputz geometrikoen  
konbinazioak erabiliz, artea ikusteko 
beste modu bat sortu nahi izan zuten.
Aste honetan tertulian ariu ondoren, ikasle berak aplikatuko dute bere lanetan artistari buruz ikasitakoa. Marrazki bitartez, kamixetak eta bestelako objektuak diseinatuko dituzte.




Haur Hezkuntzakoek Inauteriak pasatakoan ekingo diote tertulia berriari.

Ezkerretan bere teknikan oinarritutako soineko batez ikasle talde batek osatu duten manikia.

Bere lan anitz eta ederraren berri jakiteko hementxe erantsi dugu beheko bideoa. 



2018/01/15

"Gurasoak ere ipuin kontalari"


  • Urtarrilak 17, asteazkena 17:30etan   


3 - 6 urteko haurrentzat guraso eta hezitzaileen parte hartzearekin (aretoak edukiera mugatua du)

Sanz Enea kultur etxean

2018/01/14

2018/01/13

JOXEAN ARTZE, ARTISTA orotara

Euskal kulturaren sortzaile handia joan zaigu. Bere ondarea, ordea, ez.

"Ongi esanda bada eta ederki esana bada, bihotzeraino iristen da"

"Ederra bada herriagatik hiltzea, zein ederrago herriarentzat bizitzea".
Bihoakio gure omenaldi xumeaMusika klasean 6Bkoak txalaparta jotzen. Beti gogoan JoxAnton! 



Lan handia egin zuen 60ko hamarkadan euskal kultura berritzen eta bizitzen. Poesia oholtza gainera eraman izan du musika, dantza eta poesia uztartzen zituzten diziplina anitzeko ikuskizunetan. Hala,1969an, Ez DokAmairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa  ikuskizuna osatu zuen. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, bere anaiarekin eta taldeko hainbat kiderekin Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. Handik urte batzutzara, Veneziako Bienalean agerrarazi zuten ikuskizuna. Urtebete beranduago, Agustin Gonzalez Aziluk koroan abesteko kantata bat sortu zuen Artzeren Arrano beltza poemaren gainean. 1978an Hitzez eta hotsez estreinatu zuen,eta berantiarragoak dira Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1983), Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (1994) .Beste hainbat ikuskizunetan ere parte hartu izan du.
Bere anaia Jesusekin batera txalaparta berreskuratu zuen eta, modu horretan, musika modernoa ere urratu zuten.
“Ttakun herren,
 ttakun herren,
lau makil eta lau beso,
bi bihotzen joa ozen,
elkarrizketa goxo.
Batek ezin, elkarrekin,
txalaparta soinuan,
elkar urtuz, elkar hartuz,

bizitzaren doinuan”.
Artzeren irrika izan da poesia liburutik atera eta jendearengana hurbiltzea.  Hamar liburu baino gehiago argitaratu zituen. Lan esperimentalak dira eta antzinakoa eta abangoardia uztartzeko grina erakusten dute. Poema horietako batzuetan atzekoz aurrera idatzitako hitzak ageri dira eta onomatopeiek eta hitzen konposaketak garrantzia handia hartzen dute. 
Bereziki aipatzekoa da Isturitzetik Tolosan Barru (1969), garai hartarako, erabat aitzindaria. Lehen lan mutimediatzat ere jo izan da liburu hori diska bat zekarrelako, ilustrazioak zeudelako, koloreen jokoa. Liburu izateaz gain, obra plastikoa izatea zuen xede ahalegin horrek, baliabide grafiko anitz erabili baitzituen. Han daude, gerora hainbat euskal abestitan jasoak izan diren abestiak. Mikel Laboak ez ezik beste hainbat taldek ere musikatu dutenak (Txoria txoriAma hil zaiguZaude lasai eta Geure bazterrak.Ttakun-ttakun, Bi kate, Ebaki beharrekoak..). Hurrengo liburuarekin, Bide bazterrean, Artzek ustekabean harrapatu gintuen, izan ere, ez zen hitzik hautematen, zenbaki ñimiñoak baizik. Zenbakiek iradokitzen duten bideari jarraituz, idazlea bera da hitzak 
idazten dituena.
Artzek ahozko literatura tradizionala maisutasunez erabiltzen zuen eta poema horietako askok itzulgaitzak direla esaten da.
Geroko lanetan espiritualtasuna azaltzen da argi.
Hasier Etxeberria eta Joxan bera, bi pertsona zendu, umil bezain handi, elkarrizketan ikus ditzakegu Sautrela literatur programa honetan: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/sautrela-2000-2008-sautrela-2007/4104909137001/42626/8--atala/
Eta duela hiru urte elkarrizketa mamitsua egin zion Juan Luis Zabalak BERRIAn. 


2018/01/12

Ipuin kontaketa saioa haurrentzat

  • Gaur, urtarrilaren 12a, Ostirala, arratsaldeko 17:00etan.
  • Itxasmendi auzo elkartearen lokala
5 eta 7 urte bitarteko umeei zuzendua.
Miriam Mendozaren eskutik. .

2018/01/11

BULLYINGari mozorroa kenduko diogu- JAZARPENari aurre egin. Vamos a desenmascarar al BULLYING.

Zer da Bizikasi?
Bizikasi, jazarpen egoerei aurrea hartzeko sortu da, eta halakorik gertatu den kasuetan jazarpena pairatu duen ikaslearekin esku-hartze egokia eskaintzeko. Baina baita jazarpenaren aurrean ikusle papera betetzen dutenekin eta jarrera jazarlea duten ikasleekin ere.
Gogorarazi beharrekoa da eskola jazarpena haur eta gazteen artean gertatzen dela. Agerikoa da jazarpena pairatzen duenak egoera larria bizi duela eta babesa eta laguntza bermatu behar zaiola, baina jazarpena egiten duenak ere agerian uzten du orientazio beharra duela jarrera jazarlea utz dezan.
Eskola jazarpena fenomeno sozial konplexu eta paradoxikoa da. Menderatze-menpekotasun eskeman eta Isiltasunaren kodean oinarritua, asko eta anitzak dira bertan eragiten duten aldagaiak.
Horrez gain, barne kode eta dinamika batez hornitua dago, ezkutuan gertatzen da, detektatzen zaila da, eta min handia eragiten die inplikatutako pertsona guztiei, eta baita hezkuntza sistemari berari ere.
Jazarpenari era koordinatuan aurre egin ahal izateko, Bizkasik garapen mailakatua izango duen proiektua planteatzen du. Hau da, era antolatuan, doituan eta ikasle guztientzako neurriz osaturiko hezkuntza-paradigmatik abiatuta, eskola-jazarpenari aurre egingo dio, eta elkarbizitza positiboa sustatuko. Horretarako ezinbestekoa da prebentzio neurriak hartzea, hau da, Hezkuntza Sisteman diharduten kide guztiak formatu, gaitu, hornitu, eta aberastu, beharrezko ikuskera, gaitasun, trebezia eta tresneriaz, ikastetxeetan izan litezkeen jazarpen kasuei aurre egiteko.
                    Iturria: http://nikerebat.eus/eu/hasiera/(Gazteleraz )

2018/01/10

2018 oparoa liburu berriekin

Urte berria liburu berriekin datorkigu, nola bestela! Hauei erantsi behar diziogu guraso eta irakasle pare batek emandakoak. Eskerrak lehenik, guraso eta irakasle esku zabalo, aldioro gure liburutegia hornitzen laguntzen digutelako. 
                                                         









2018/01/09

OIER ARAOLAZA eskolan: Neguko festak

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzari, kazetari, antropologo, idazle eta blogaria dugu. ETBn eta Elhuyar-en egin zuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari da buru-belarri dantzan.com elkartean (euskal dantzarien informazio gune bat).
Eibarko Kezka dantza taldean eta Donostiako Argian aritzen da batez ere.  Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari da EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditu.
Neguko euskal festak izan ditu hizpide: Halloween, Olentzero, joaldunak… Nora doaz neguko festak?  hitzaldian.
Euskal Herriko eta, oro har, Europako kultura tradizionalean bi aro nagusitan bereizten da urtea: negua eta uda. Festa zikloak ere horiei oso lotuta daude. Neguko festak, esaterako, Domu Santu Egunarekin hasten dira, Ihauteriak arte. Herritarrok, ordea,  jai horiek ez ditugu ziklo bereko festak bezala identifikatzen; bakoitza bere horretan bakarra eta gainontzekoenganik desberdina balitz bezala ulertzen dugu. Kuestazioa edo eskea da neguko festen ezaugarri nagusietako bat; nahiz eta mozorroa aldatu, Halloween edo Arimen Gauak, San Martinek, San Tomasek, Olentzeroren eskeak, Santa Agedak eta Ihauteriek, denek eskea dute oinarrian.
Mila esker Oier , zure denbora eta jakintzaren zati bat gurekin konpartitzeagatik. Plazerra!!!
    Iturria:https://eibar.org/blogak/oier/oier-araolaza-arrieta
              http://www.argia.eus/argia-astekaria/egileak/oier-araolaza
              http://urolakosta.hitza.eus/2012/12/19/oier-araolaza-%C2%ABumetan-gure-aitona-amonek-halloween-ospatzen-zuten%C2%BB/